Amaitu dute ‘San Miguel Cracks del Surf’ telebista saioaren grabazioa. Hiru astez elkarrekin bizi izan dira hamar surflari, euren ametsa betetzeko lehian. Norgehiagoka baino, «berebiziko esperientzia» izan dela diote ‘reality show’-eko partaide Mario Azurza zarauztarrak eta herrian bizi den Gabriel Nemes brasildarrak. Gabriel Nemes, Cracks del Surf-eko lehiakidea: «Programan parte hartu ahal izateagatik irabazle sentitzen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Paperekoa, Telebista | Ez dago iruzkinik »
ELA sindikatuak deituta, dozenaka lagun bildu ziren atzo eguerdian Zarauzko udaletxe aurrean, murrizketa publikoak salatzeko. Zarauzko Udaleko langileek ere egin zuten bat protestarekin. Izan ere, Unai Egaña udaleko langileen ordezkariak azaldu duenez, iaztik hitzarmenik gabe daude langileak. Hitzarmena sinatzeko Zarauzko Udalarekin bilerak egin dituztela esan du Egañak. «Baina ez gara ados jarri». Honen arabera, langileei [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hiztegiaren arabera, eguneroko bizitzaren alde morbosoenak espektakulu gisa erakusten dituen telebista saioa da reality show-a. San Miguel Cracks del Surf horietako bat da, baina Aritz Aranburuk programaren aurkezpenean aurreratu zuen bezala, «Gran Hermano-tik gutxi» du. Izan ere, «Gran Hermano-n baino modu naturalagoan erakutsiko du elkarbizitza». Duela hiru aste hasi ziren saioa grabatzen, eta igandean amaituko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Paperekoa, Telebista | Ez dago iruzkinik »
Urteta auzoan San Sebastian festak ospatuko dituzte, eta ohi bezala, herri kirol eta bertso saioak izango dira nagusi datozen egunetan. Aurtengoan, gainera, berrikuntza ugari izango dituzte auzotarrek. Giza proba saioa egingo dute lehen aldiz, esaterkao. Aurreko urteetan izaten zen norgehiagoka, baina idien artekoa edo idien eta gizonen artekoa, baina aurten gizakien artekoa izango da lehia. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:giza proba, jaiak, San Sebastian, Urteta
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abian dira Salbide Zaharra hiritzartzeko lanak. 2007ko abenduan onartu zuen tokiko gobernu batzarrak plana behin betikoz, eta pasa den astean hasi ziren obrekin. Guztira 35 etxebizitza egingo ditu Promociones Salbide S.L. elkarteak Igerain plaza ondoko partzelan. Lau solairuko etxeak izango dira, eta horietatik bost babes ofizialekoak izango dira; beste bost, berriz, erregimen bereziko tasatuak. Babes [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:35 etxebizitza, Salbide Zaharra
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Eskualdeko produktuek aurten ere presentzia izango dute Fiturren. Atzo zabaldu zituen ateak Madrilgo konbentzio zentroan antolatu duten nazioarteko turismo azokak, eta igandera arte egongo da irekita. Guztira, erakustazokako mila metro koadro hartuko ditu Eusko Autonomi Erkidegoari eskainitako guneak, eta, besteak beste, Getariako txakolinak, Balentziaga museoak eta Zumaiako turismoak izango dute presentzia. Jakinarazi dutenez, Zumaiako turismo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Fitur, Txakolina, Urola Kosta
Bidalita Aisia, Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
«Aurreko legealditik jaso dugun kudeaketa herentzia ez da batere ona izan», adierazi du Zarauzko Udal Gobernuak. Zorrak medio, diru sarrerak eta gastuak parekatzeko «zailtasunak» ditu, eta, ondorioz, baita 2012rako aurrekontuak prestatzeko ere. Behin aurrekontuen partidak itxi eta beste alderdiekin adostu ostean, herritarrei aurkeztuko dizkiete, bilera bakarrean. Aurrekontuak adosterakoan udal ordezkariek auzoz auzo egindako bileretan jasotako [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Zabaldu dute Emakumearen Nazioarteko Egunerako kartelak aurkezteko epea. Urtero legez, Parekidetasun sailak antolatu du ekimena, eta bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 27a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte lanak. Jakinarazi dutenez, kartelak Din A3 formatuan egin beharko dira, eta guztiek 2012ko martxoaren 8a-Emakumearen Nazioarteko Eguna/8 de marzo de 2012-Dia Internacional de la Mujer [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna izango da larunbatean, txotx denboraldia hasi dela ospatzeko. Bigarren urtez, Gipuzkoako hamar upategitako sagardo berria dastatzeko aukera izango dute herritarrek zein bisitariek. Adunako Aburuzakoa, Aiako Izeta eta Satxotakoa, Astigarragako Arteaga, Lizeaga eta Petritegikoa, Hernaniko Iparragirrekoa, eta Usurbilgo Aginaga, Urdaira eta Saizarkoa. Hala, 600 botila sagardo inguru irekiko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:10 upategi, Joshe Mari taberna, Juanita Ardanza, Juanita Illarramendi, Marina Txiki, ostalari, Sagardo Eguna, zarautz, Zurekin
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ez da ohikoa pistako txirrindularitzaren aldeko apustua egin, eta modalitatean erabat bereiztea. Are gutxiago Urola Kostan, belodromorik ez dagoela. Zarautzen egoitza duen Jira Bira Track elkarteak, ordea, ahalegin berezia egin du, eta, bigarren urtez, afizionatu mailako ARN-SLECE taldearekin ari da lanean buru-belarri. Proiektua larunbat eguerdian eman zuten ezagutzera, Zarautz hotelean eginiko aurkezpen ekitaldian. Jira Bira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Belodromoa, Cristian Astals, Genis Soriano, Igor Aranguren, Jira Bira Track, Pablo Sanchez, txirrindulari, Unai Iparragirre
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »