Paperekoa

Festek, sorlekua abiapuntu

2012/06/19
Nork
Festek, sorlekua abiapuntu

San Pelaio eguna ekainaren 26a bada ere, herritarrak lehendik murgildu dira Zarauzko zaindariaren omenezko ospakizunetan. Larunbatean, hilaren 23an, zabalduko dituzte, esaterako, txosnak, hainbat kontzertu emateko eta jai giroa berotzen joateko. Baina badira aurreratuagoak ere; izan ere, Iñurritza Jai Batzordeko kideek pasa den larunbatean ekin zioten festari, sorlekuan bertan, San Pelaion.Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «giro ederra» izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bildu: «Konponbiderako giltza emango diogu zarauztarrari»

2012/05/23
Nork
Bildu: «Konponbiderako giltza emango diogu zarauztarrari»

Bilduren egitekoa «argia» izan da Zarauzko Udalean agintean daraman urtebetean: «Udalak antolaketa aldetik zituen hainbat hutsune konpondu dugu urte honetan, zentzu komuneko erabakiak hartu ditugu, eta airean eraikitako, eta ez buru ez hanka ez zuten proiektuak bertan behera utzi ditugu». «Egingarriak» diren zenbait proiektu aurrera eraman dituztela nabarmendu dute, baina «behar baino gehiago zorpetu gabe, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zarauztarrek eman dute ‘Berria’-ren aldeko ziztada

2012/05/22
Nork
Zarauztarrek eman dute ‘Berria’-ren aldeko ziztada

Berrialaguna kanpainari babesa emateko, Ziztada Eguna ospatu dute larunbat goizean Musika Plazan. Ekimenari 4,5 kilometroko herri lasterketarekin eman zioten hasiera, eta, eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, ehundik gora lagun animatu zen Berria Taldearen alde korrika egitera. Gizonezkoetan, Iñigo Eizagirre triatleta izan zen nagusi, 14:40ko denborarekin, eta emakumezkoetan, berriz, Usoa Irigoien, 17:57ko denborarekin; haurren artean, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, Hedabideak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bi proba, lau txapel eta errekorra

2012/05/15
Nork
Bi proba, lau txapel eta errekorra

Mendi lasterketen sukarra hedatuz doa, eta astebururo modalitateko hainbat proba antolatzen dute Euskal Herri osoan. Herenegun, esaterako, bi jokatu zituzten eskualdean: Pagoeta Mendi Lasterketa eta Izarraitz Mendi Lasterketa. Egun eta ordu berean antolatu zituztenez, lasterkari gutxiago lehiatu ziren batean zein bestean. Horrez gain, Zegama-Aizkorri mendi maratoia baino astebete lehenago izateak ere ez zuen gehiegi lagundu. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jaia aurkezteko ere, festa

2012/05/15
Nork
Jaia aurkezteko ere, festa

Musika, dantza, tailerrak, kirola, ikuskizunak… Askotariko ekimenak izango dira ekainaren 10ean , Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaian. Zarautzen izango da aurten «benetako eta kalitatezko euskal eskola publikoaren» aldeko festa handia, Bale, bizi garen seinale! lelopean, eta egitarau zabala prestatu dute horretarako. Ostiralean aurkeztu zituzten jaiaren nondik norakoak, festa giroan. Lizardin egin zuten aurkezpena, eta leporaino [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udalak herriko kultur azpiegiturak berraztertuko ditu zarauztarrekin

2012/05/01
Nork

«Modelo zinemaren itxierak eta Lizardi antzokiaren itxiera arriskuak azpiegitura txukunik gabe utzi du herria», dio kultura zinegotzi Gari Berasaluzek. Horrez gain, «aurreko legealdian egindako kudeaketa txarra» medio, herriko kultura «egoera larrian» dagoela nabarmendu du. Egoera horrek, ordea, «kultur azpiegituren egoera berraztertzeko» aukera ematen du, haren esanetan. Hori dela eta, herritarrekin parte hartze prozesua abiatuko du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Guardia Zibilak Zarautzen duen kuartela husteko eskatuko du udalak

2012/04/27
Nork
Guardia Zibilak Zarautzen duen kuartela husteko eskatuko du udalak

Udalak Guardia Zibilak Zarautzen duen kuartela husteko eskatuko die Espainiako Barne Ministerioari eta Eusko Jaurlaritzari. Eraikina «herritarrei itzultzea aginduko» die hala, bertan etxebizitza babestuak atontzeko. Udalbatzak bi erakundeoi eskaera hori igortzea erabaki zuen herenegun osoko bilkuran. Bilduk, Aralar-Ezker Anitzak eta EAJk aurkeztu zuten mozioa eta alderdi horien aldeko botoekin onartu. PPk eta PSE-EEk aurka bozkatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Turismo Bulegoak ordutegi berria izango du bi astetan

2012/03/30
Nork

Zarauzko Turismo Bulegoak ordutegi berria izango du datozen bi asteetan. Apirilaren 2tik 14ra, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik goizez, eta arratsaldez, berriz, 16:30etik 19:30era. Eta apirilaren 15ean, igandean, goizez baino ez da egongo zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gurekin Jaiko kide bat epaituko dute, «terrorismoa goratzea» egotzita

2012/03/23
Nork
Gurekin Jaiko kide bat epaituko dute, «terrorismoa goratzea» egotzita

Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, «terrorismoa goratzea» egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoekin kokoteraino». «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza natolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Getaria, Orio eta Zarautzera hurbiltzeko debekua eskatu du akusazioak

2012/03/21
Nork
Getaria, Orio eta Zarautzera hurbiltzeko debekua eskatu du akusazioak

Amaia Azkueren ustezko hiltzailearentzat kartzela zigorraz gain, urruntze agindua eskatu du familiaren abokatuak. Getariara, Oriora eta Zarautzera gerturatzeko debekua, zehazki. Edizio hau ixterako orduan bi abokatuak epaiketaren ondorioak irakurritzen ari ziren. Horren ondoren, ezustekorik egon ezean, epai zain geratzen dira auziak. Defentsa abokatu Ioanes Labaienek deklaratzera deituriko lekukoek «jakina berretsi baino ez» dutela egin adierazi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)