Nabarmenak

Lurpeko mundua ezagutu ahalko da gaur

2011/11/15
Nork

Zortzigarren aldiz Pagoeta Mendi Elkarteak eta Arkamurka Natur Taldeak Abentura Astea antolatu du, elkarlanean. Ildo horretatik, datozen egunetan ikus-entzunezko hainbat lan eskainiko dituzte. Bertaratzen direnek mundu zabaleko zenbait herrialde ezagutzeko aukera izango dute, eserlekutik mugitu ere egin gabe. Pagoeta Mendizale Elkarteak Santa Marina kaleko bigarren zenbakian duen egoitzan izango dira saioak, 20:00etan. Bihar, esaterako, Lurpeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Apoaren lana eskainiko dute bihar Putzuzulon

2011/11/15
Nork

Putzuzulo Gaztetxeak aurten sei urte bete dituela-eta, Xakela Gaztetxe Asanbladako kideek ia hilabeteko egitaraua prestatu dute. Urriaren 28an ekin zieten ospakizunei, eta hilaren 26an izango da azken ekitaldia. Etzi, esaterako, Apoa antzerki taldearen proiekzioa izango da, 19:30etik aurrera. Jarraian, afari-merienda egingo dute bertaratzen direnek, eta laburmetrai emanaldiarekin amaituko dute eguna.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaur Gibelaldek bizikletaz egindako bidaia ikusgai

2011/11/15
Nork

Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natur Elkarteak Abentura Astea antolatu dute elkarlanean. Gaur egingo dute bigarren saioa. Bertan, Joanes Gibelaldek Hegoaldera bizikletaz ikus-entzunezkoa eskainiko du. Pagoeta Mendizale Elkarteak Santa Marina kaleko bigarren zenbakian duen egoitzan izango da, 20:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Santa Zezilia egunerako entsegu orokorra, bihar

2011/11/15
Nork

Hilaren 22an ospatuko dute Santa Zezilia eguna. Hori dela eta, egun horretarako jardunaldiak antolatzen ari dira. Zarauzko abesbatzei entseatzen hasteko deialdia egin diete. Etzi, hilaren 16an, eta datorren astelehenean, hilaren 21ean, egingo dituzte entsegu orokorrak. Saioak 20:00etan izango dira, Villa Munda Musika Etxeko bigarren solairuan.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Gazte gaubela’ izango da bihar, Putzuzulon

2011/11/10
Nork

Putzuzuloren urteurreneko ospakizunek aurrera darraite, eta bihar Gazte gaubela ospatuko dute. Askotariko jardunaldiak izango dira: bertso musikatuak, dantza garaikidea eta poesia, besteak beste. Astindu! bideoa estreinatuko dute eta Karma taldeak kontzertua eskainiko du. 21:00etan hasiko da ekimena.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Santomasetako postua eskatu daiteke dagoeneko

2011/11/10
Nork

Abenduaren 17an ospatuko da Santo Tomas eguna Zarautzen eta txistorpostua jartzeko deialdia egin dute. Antolatzaileek eskatzaileen baldintzen arabera aukeratuko dute nork eskuratuko duen postua. Batetik, bi urtean jarri ez duen taldeek izango dute lehentasuna. Bestetik, zein diru-laguntza jasotzen duen baloratuko da, baita euskararekin duen harremana ere .

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Abentura Astea antolatu dute Arkamurkak eta Pagoeta elkarteak

2011/11/10
Nork

Zortzigarren urtez jarraian, Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natur Elkarteak Abentura Astea antolatu dute elkarlanean. Herritarrek datorren astelehenetik hasi eta ostiralera bitartean herritik mugitu gabe mundu zabaleko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, ikus-entzunezko emanaldi sorta antolatu dute, hainbat herritarrek egindako bidaien inguruko materialekin osatuta. Saioak Pagoeta Mendizale Elkarteak Santa Marina kaleko bigarren zenbakian [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Jabetze Eskolak biodantza ikastaroa antolatu du

2011/11/09
Nork

Jabetze Eskolak Biodantza, zure baitan dagoen mugimendua ikastaroa antolatu du. Antolatzaileen arabera, biodantzak «norberaren gorputza ezagutzen» laguntzen du, «modu dibertigarrian». «Bizitzaren zientzian» oinarritutako diziplina da, eta musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragitea du helburu. «Arrazoitik abiatzen ez den errealitatea ezagutzeko modua da». Hilaren 18an, ostiralean, hasiko dute biodantza ikastaroa, eta martxoaren 30era arte iraungo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Mitxelenako auzotarrekin bilduko da Udala, bihar

2011/11/09
Nork

Zarauzko Udala hurrengo urteko aurrekontuak lantzen hasi da, eta horretarako herritarrekin bilduko da datozen egunetan. Bihar, osteguna, esaterako, Mitxelenako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak, auzoko lehentasunak zehazte aldera. Mitxelenako auzo elkartean (Mitxelena kalea 35, behea) izango da bilkura, 19:30etik 21:00etara.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

1961ean jaiotakoek bazkaria egingo dute

2011/11/09
Nork

1961.ean jaiotakoek 50. urtemuga ospatze aldera, ekitaldia antolatu dute hilaren 26rako. Eguerdian, Galeperra elkartean hamaiketakoa egingo dute. 14:00etan Aiten Etxen elkartuko dira, argazkia atera eta bertan bazkaltzera. Bertan parte hartzeko 2101-0076570012900130 kontuan 75 euro sartu beharko dituzte azaroaren 12a baino lehen.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)