Nabarmenak

Sinergia Zarautzek igoera lortzen ahaleginduko da BUC taldearen aurka

2012/04/20
Nork

sasoian.info Espainiako ohorezko B mailara igotzeko fasean murgilduta, Sinergia Zarautzek kanporaketari buelta eman eta mailaz igotzea dute helburu. Joan den asteburuan 30-13ko emaitzaekin galdu zuten Bartzelonan joaneko partida, BUC Barcelona Universitari Club taldearen aurka. Printzipioz, lan erraza izango, baina zarauztarrek ez dute itxaropenik galdu, eta igande honetan guztia emango dute itzuleko partidan. Norgehiagoka Astin izango da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Futbol derbia jokatuko dute gaur Lagun Onak eta Zarautzek

2012/04/20
Nork

sasoian.info Lagun Onak futbol klubekoek azaldu dutenez, haientzako oso partida garrantzitsua da gaur jokatuko dutena. «Azpeitiarrontzat, mailari eusteko puntuei begira, partida oso-oso garrantzitsua da gaurkoa». Lagun Onak futbol taldea sailkapeneko 14. postuan dago, 36 punturekin. Zarautz, berriz, azken muturrean dago, 20.ean, 19 punturekin. Joseba Zubizarreta azpeitiarrak zuzentzen du Zarauzko taldea, etadagoeneko ez du mailari eusteko ia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Liburuaren Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu du Sanz Eneak

2012/04/20
Nork
Liburuaren Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu du Sanz Eneak

Astelehenean Liburuaren Eguna dela-eta, Sanz Enea liburutegiak hainbat ekimen antolatu du irakurzaletasunaren garrantzia nabarmentzeko. Maria horia mugimenduarekin bat egin du Sanz Eneak, krisi garaian liburutegiok beharrezkoak direla aldarrikatzeko.   Ildo horretatik, astelehenean bertan mugimenduaren inguruko triptikoa eta txapak banatuko dituzte. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura, Leihaketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: ‘Matxura eten’

2012/02/11
Nork

Gaztelaniazko kartela irakurri gabe ulertezina egiten den kartel hau dago, azkenengo 10 bat egunetan Zarauzko Modelo zinemaren atean, emanaldirik ez omen matxurangatik. Hau ere tokatu zaizue, oraingo udaletxekoez ari naiz, matxura etetea alegia. Lehengoak beste proiektu batzuetan jarri zituzten indar, DIRU, gogo…(irakur POLIKULTURALA) jarri izan balituzte herrian bertan dagoen aretoan( erabilera anitzetarako erabilgarria izan daitekeen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Luciori buruzko filma emango dute igandean, Zinemapean ekimenaren harira

2012/02/09
Nork

Zinemapean ekimeneko bigarren filma emango dute igande honetan, Sanz Enea kultur etxean, 18:15ean. Lucio, anarkista eta igeltseroa izango da ikusgai, hain zuzen. Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana da, eta euskaraz emango dute. 93 minutuko iraupena du, eta sarrera doan izango da. Zinemapean ekimeneko lehen dokumentala duela bost aste eman zuten Sanz Enean, aretoa beteta.Igande honetako filmak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

«Zineman lanean jarraitu nahiko nuke, eta ahal bada, zuzendari berarekin»

2012/01/12
Nork
«Zineman lanean jarraitu nahiko nuke, eta ahal bada, zuzendari berarekin»

Hemezortzi urte zituela joan zen Oihan Lopetegi (Zarautz, 1987) Bartzelonara, aktore ikasketak egitera. Ordutik asko aldatu da zarauztar gaztearen bizitza: film arrakastatsu batean hartu du parte, eta ama izan da. Bi urtean, berebiziko bi esperientzia bizi izan ditu, beraz. Bi anai filmaren grabazioaren, estrenaldiaren etapromozioaren ostean eta ama lanak ongi beteta, lanerako pronto dago Lopetegi; prest eta gogotsu. Epe laburrera beste film batean antzeztea  gustatuko litzaioke, eta, ahal bada,  Imanol Rayoren—Bi ana i filmeko zuzendaria— gidaritzapean. Bi anai filma grabatzea, beraz, esperientzia paregabea izan da zuretzat. Bai, dudarik gabe. Imanol Rayo zuzendariarekin lan egitea zoragarria izan da. Hasiera-hasieratik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Txan Magoa: “Guztiok barruan daramagun umea ateratzeko tresna egokia da magia”

2012/01/05
Nork
Txan Magoa: “Guztiok barruan daramagun umea ateratzeko tresna egokia da magia”

Herritarren artean ilusioa sortzeko asmoz, Artxila murtxila hitz magikoak etengabe erabiliko ditu Txan Magoak, Xanti Anterok (Donostia, 1963), larunbat honetan, Aritzbatalde kiroldegian. Txantxetan izeneko ikuskizuna taularatuko du, 17:00etatik aurrera, eta sarrera dohainik izango da. Errege magoen ondoren zatoz Zarautzera. Zuk erregetik gutxi duzu, baina haiek magotik ere ez asko. [Kar-kar] Izenez naiz magoa, baina niri gehiago gustatzen zait ilusionista deitzea. Asko ezagutu ez arren, adiera egokiagoa dela uste dut. Magia trikimailuekin lotzen da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Odola emateko aukera izango da bihar

2011/12/22
Nork

Odola emateko aukera izango da bihar. Interesa dutenek osasun zentrora bertaratu beharko dute 18:00etik 21:00etara. Ekimena pasa den asteazkenan egin bazuten ere, bihar errepikatzea erabaki dute, «froga moduan». Azken aldian transplante asko egiten ari direla-eta, odol emaile gehiago lortzea da helburua.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Xakapon ludotekan izena emateko epea astelehenean zabalduko dute

2011/12/21
Nork

Udaleko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Xakapon ludoteka ezagutzen ez duten haurrek aukera izango dute, egun batez doako sarrera izateko. Gabonetako oporraldian goizeko ordutegia izango du ludotekak, 10:00etatik 13:00etara, hain zuzen. Egun horietan bertan eman ahalko da izena datorren urtean ludotekan parte hartu nahi duten haurrentzako. 50 euroko kostua izango du matrikulazioak. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako eskubaloi jardunaldiak antolatu dituzte

2011/12/21
Nork

ZKEko Eskubaloi sailak,aurten ere, LH Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei eskubaloiaz gozatzeko aukera eskaini nahi die. Horretarako, gabonetako eskubaloi jardunaldi irekiak antolatu dituzte. Antoniano kiroldegian izango dira abenduaren 27an, 28an, 29an eta 30ean; goizeko 10:00etan neskak eta 11:30ean mutilak. Inolako konpromisorik gabe, eskubaloiaz gozatu nahi duen orori irekita egongo dira jardunaldiak.

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)