Kultura

«Lizardi Saria jaso izana bultzada handia da idazten jarraitzeko»

2012/02/01
Nork
«Lizardi Saria jaso izana bultzada handia da idazten jarraitzeko»

Idoia Etxeberriari (Oñati, 1977) txikitatik gustatzen zaio idaztea. Idaztea zein sortzea. Hala, hainbat sormen lanetan hartu du parte: Gutiziak liburuan, Aita antza filmean eta Amantalen ahotsa ikuskizunean, besteak beste. Trenean zihoala idatzi zuen Ez dago argi ipuina, eta Zarauzko XXX. Lizardi Sarira aurkeztu zuen, «probatzeko». Hori dela eta, «oso sorpresa polita» jaso du Etxeberriak saria egokitu zaiola jakin duenean. 3.700 euro eskuratzeaz gain, ipuinaren 2.500 lan argitaratuko ditu Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Dagoeneko salgai daude otsaileko antzerki emanaldietarako sarrerak

2012/02/01
Nork

Salgai daude dagoeneko otsailean izango diren antzerki emanaldietarako sarrerak. Ostiralean Gure bide galduak antzezlana eskainiko du Dejabu taldeak Lizardi antzokian, 22:00etan.  Bost aktorek eta zuzeneko gitarra soinuekin euskaraz sortutako antzezlan hau utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da, «gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako egungo ipuina». Interesa duenak Sanz Enea kultur etxean eros ditzake sarrerak, bost euroren truke. Igandean, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inhar Mutiozabalen argazkiak ikusgai, Donostian

2012/01/31
Nork
Inhar Mutiozabalen argazkiak ikusgai, Donostian

Inhar Mutiozabal zarauztarrak Indian ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai Donostiako Itxas Magalean jatetxean. Ostegunean inauguratuko dute Jada ez dago maharajarik izeneko erakusketa. Mendebaldeak Indiaren inguruan duen ikuspegi idealizatua bertan behera utzi nahian, turismo gune bilakatutako jauregiak jaso ditu Mutiozabalek, baita hainbat erretratu ere. Hamahiru lan dira guztira. Otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai argazkiak Itxas Magalean. Martxoan, berriz, Lasarteko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ken Zazpik Zarautzen emango du birako azken kontzertua

2012/01/25
Nork

Ken Zazpi taldeak Ortzemugak begietan birako azken kontzertua Zarautzen emango du. Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatutako ekimena da honakoa, eta otsailaren 25ean izango da, udal kiroldegian. 1.500 pertsonentzako sarrerak salgai daude dagoeneko. 15 euroko kostua dute eta Kutxanet bidez eros daitezke. Horrez gain, herriko hainbat tabernatan ere eskura daitezke kontzerturako txartelak; Eguzkin, Txiki Politen, Kupelan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskarazko ikus-entzunezkoak doan eskainiko dituzte hamabostean behin

2012/01/25
Nork
Euskarazko ikus-entzunezkoak doan eskainiko dituzte hamabostean behin

Zarauzko Udaleko kultura eta hezkuntza sailek Zinemapean ekimena sortu dute, Argia Emanaldiak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Hala, hamabostean behin, euskarazko dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpitituludun lanak eskainiko dituzte, doan. Saioak Sanz Enea kultur etxeko sotoan izango dira, igandetan. Igande honetan abiatuko dute ekimena. Ildo horretatik, Argiak Dokumentalek utzitako Oroitarria luzemetraia izango da ikusgai, 18:30etik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi du XXX. Lizardi Saria

2012/01/25
Nork

Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) irabazi du Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen  XXX.Lizardi Saria, Ez dago argi lanarekin. Hamalau lan aurkeztu dituzte guztira  2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu du Jesus Mari Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Arrate Egañak (2010eko edizioaren irabazlea) osatutako epaimahaiak. 3.700 euro jasoko ditu sari gisa Etxeberriak, eta bere [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Argazkilaritzaren luzemetraia

2012/01/25
Nork
Argazkilaritzaren luzemetraia

Argazkigintzaren bilakaera ezagutzera emateko ahaleginean, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak Ate irekia. Argazkigintzaren historia zinema zikloa jarri du abian. Joan den astean eman zieten hasiera emanaldiei, Argazkintzaren gozamena ikus-entzunezkoarekin, eta gaur arratsaldean atal beraren gaztelaniazko bertsioa emango dute; El placer de fotografiar, alegia. Euskal Telebistaren enkarguz, Eduardo Momeñe argazkilari bilbotarrak ekoitzitako telesailak osatzen du zinema [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elena Odriozolaren marrazkiak ikusgai daude Sanz Enean

2012/01/24
Nork
Elena Odriozolaren marrazkiak ikusgai daude Sanz Enean

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarraren marrazkiak ikusgai daude Sanz Enean, pasa den asteartetik martxoaren 18ra arte. Erakusketa egunero bisita daiteke, baina 18:00etatik 20:00etara. Elena Odriozolak (Donostia, 1967) arte eta dekorazio ikasketak egin zituen. Publizitate arloan aritu zen zortzi urtez, maketatzaile eta zuzendari artistiko lanetan. 1998an, ordea, publizitatea utzi eta ilustratzaile lanetan hasi zen buru-belarri. Harrezkero, estatuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi du XXX. Lizardi Saria

2012/01/20
Nork
Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi du XXX. Lizardi Saria

Idoia Etxeberria Elorzak (Oñati, 1977) irabazi du Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXX. edizioa, Ez dago argi lanarekin. Hamalau lan aurkeztu dira 2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu du Jesus Mari Olaizola Txiliku , Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Arrate Egañak (2010eko edizioaren irabazlea) osatutako epaimahaiak. 3.700€ jasoko ditu sari gisa Etxeberriak, eta bere lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Euskara [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ander Izeta izango da Barricadako baxu-jotzailea

2012/01/13
Nork
Ander Izeta izango da Barricadako baxu-jotzailea

Ander Izeta zarauztarra izango da Barricada taldeko baxu-jotzaile berria. Hala adierazi dute taldekideek beren webgunean: «Askok dakizuen bezala, Ander Izeta arduratuko da diskorako baxua grabatzeaz, eta biran ere gurekin izango dugu. Musikari ona da, pertsona hobea, eta, batez ere, luthier —bere musika tresnak sortzen ditu— ona». Zarauztarrak eskarmentua du musika munduan; izan ere, Estigia eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)