Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotearen ipuinen egilea da Martxel Murua (Zarautz, 1961), eta pailazoen abentura berri bat idatzi du, Julen Tokero marrazkilariak irudikatuta: Maite zaitut! (Elkar/Katxiporreta). Argitalpen berria bada ere, istorioa aski ezaguna dute jarraitzaileek. Izan ere, taula gaineko ikuskizuna literatur lan bilakatu dute. Maite zaitut! abesti ezaguna izan zen aurrena, eta orain izen bereko liburua dator. Zuzeneko emanaldia ere badu. Orduan, ipuina zen falta zitzaiguna. Jakina, diziplina bakoitzak bere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:idazlea, Maite, Mitxel Murua, Pirritx, Porrotx, zaitut, zarautz
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Omar Ulacia Omar Ulacia argazkilariaren irudiak ikusgai egongo dira Zarauzko Torre Luzean ostiraletik aurrera. Hilaren 21ean inaguratuko dute Itsasertza zuritik beltzera erakusketa, 20:00etan. Urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik. “Itsasertza aldakorra da. Kolorez aldatzen da, baina baita zuritik beltzera ere, argitik itzalera, eguzkitik ekaitzera, egunetik gauera”, dio egileak. Irudietan aldaketa horien ñabardurak jaso ditu, “egunero antzematen diren ñabardurak”. Arkitektoa eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:argazkilaria, erakusketa, Omar Ulacia, Torre Luzea
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Udalak akordioa sinatu du Barton Films ekoizpen etxearekin, Euskal Herriko zinema garaikidea Modelo aretoan eskaintzeko. Modu horretan, eskaintza komertzialaren gainetik, bertan ekoitzitako euskarazko zinema lehenetsiko du. Euskal Herriko zinema aretotan bertako ekoizpena ikustea eta egileak ezagutzea ez da lan erraza izaten. Zentzu horretan, Zarautzek bide hori ireki nahi duela aditzera eman du Udaleko kultura [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Euskara, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Sinplea, intimista da Lou Topeten musika. Abeslari estatubatuarren eragina du, eta gitarra eta aho-soinu bana nahikoa ditu entzuleak bereganatzeko. Batzutan, ordea, ez du musika tresna horien babesa soilik izaten; 31. zuloko tripulazioa -k laguntzen du askotan. Hain justu, bihar talde horren konpainia izango du Euskalduna tabernako oholtza gainean. Zarauztarrak estreinako kontzertua eskainiko du Kafe Torero egitasmoaren baitan, The [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kafe, lou topet, musika, torero, zarautz
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Unai Iturriaga nagusitu da aurtengo Kopla Txapelketan, Putzuzulo gaztetxean. Ostiralean egin zuten saio jendetsua, eta zintzarria bizkaitarrak jaso zuen giro ederrean. Hemen ekimeneko argazki batzuk.
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, kopla, Putzuzulo, txapelketa, unai iturriaga, zarautz, zintzarri
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Imanol Sorazuren argazki erakusketa dago ikusgai Zarauzko Itzalan, urtarril bukaera arte. Olatuekin eta itsasoarekin loturiko irudiak dira, zuri-beltzean.
Irakurri gehiago
Etiketak:argazki erakusketa, Imanol Sorazu, irudiak, Itzala, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
«Postal batean kabitzen ez den Zarautz» erakutsi, eta zarauztar orok identifikatzen dituen alorrak balorean jartzeko helburuarekin, Zu Zarautz film laburren bilduma osatzen ari da Debolex ekoiztetxea, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren enkarguz. Dagoeneko lau lan prest dituzte, eta bihar aurkeztuko dute lehenbizikoa: Aurresku zaharra . Euskal Jai Egunaren bezperan, pasa den irailaren 8an, Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri dantza taldeen ekimenez antolatutako dantza erakustaldian oinarrituta dago ikus-entzunezko hori. Bertan izan ziren Debolexeko kideak, kamera eskuan hartuta, xehetasunik ez galtzeko. Behin irudiak muntatuta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:debolex, film, kultura, labur, saila, Udala, zu zarautz
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Laburra baina bizia. Axkarra bezain ona. Zirikatzaile eta zalameroa. Bat-bateko harribitxia. Errepikaezina. Euforia sortzailea… Zalantzarik gabe: kopla, atsegin haugu! Koplarien eta koplazaleen bilgune bihurtuko da aurten ere Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika. Bihar (ostirala) gauean VI. Kopla Txapelketa jokatuko da, 22:00etatik aurrera, eta, urtero legez, Euskal Herri osoko bertsolariak ariko dira nor baino nor, zintzarri preziatua lortzeko asmoz. Iazko garaile Beñat Gaztelumendi añorgarrarekin batera, hamar laguneko koadrila igoko da oholtza gainera. Aurten, Urola Kostako bi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2012, bertso, bertsolari, kopla, Putzuzulo, txapelketa, zarautz
Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Memoria pertsonaletik abiatuta memoriaren kontzeptu orokorrera iritsi da Oihanar Leunda artista zarauztarra. Hori izan da bere sormen-lanaren prozesua. Hori izan da Sotoko ipuina izenburupean aurkeztu berri duen erakusketaren abiapuntua eta helmuga. Garoa liburu-dendarako espresuki prestatutako arte-instalazioa da, eta urtarrilaren 16ra arte bisitatu daiteke. «Garai hartan, gai zehatz batekin lanean ez nenbilenez, erakutsi behar nuen lekua bera hartu nuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:denda, erakusketa, Garoa, ipuina, Leunda, liburu, Oihana, sotoko, sototik, zarautz
Bidalita artea, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Maitane Ezpeleta Ojinagak eta Jorge Brea Gonzalezek irabazi dute Zarauzko XIX. Gitarra Jaialdia, lehenak goi mailan, eta bigarrenak erdi mailan. Eduardo Baranzanok, Eva Ponsek eta Juan Carlos Lorenzok osatu dute epaimahaia. Lau egun iraun ditu gitarra jaialdiak, eta sari banaketarekin amaitu da. Zarauzko Modelo aretoan egin dituzte saioak. Ikastaroak eta kontzertuak eskaini dituzte. Ostiralean iazko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Gitarra jaialdia, Maitane Ezpeleta. Jorge Brea, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »