Kirola

Ezgaituen pilota jaialdia egingo dute larunbatean

2012/09/05
Nork
Ezgaituen pilota jaialdia egingo dute larunbatean

Urtero legez, ez gaituen pilota jaialdia antolatu dute aurten ere Euskal Astearen baitan. Gurpildun aulki darabiltzenen eta  herriko pilotarien arteko lehia izango da nagusiki. Jaialdia Frontoi Txikian egingo dute, larunbatean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Udal kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko

2012/09/05
Nork

Zabaldu dute dagoeneko 2012-2013 denboraldian Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko epea.  Guztira, 92 ikastaro emango dituzte ikasturte horretan.Igerilekuetan,  haur zein helduei  zuzenduriko ikastaroak izango dira, akuafitnes eta helduentzako uretako jarduera fisikoez gain.  Aerobik, mantentze gimnasia, GAP, spinning, pilates, spintonic eta fit-yogako eskolak egingo dituzte gimnasioan, besteak beste. Aurten, gainera, giza talde jakin batzurentzako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Zumaiaren eta Getaria-Tolosaren arteko lehia izango da ikusgai etzi

2012/08/10
Nork
Zumaiaren eta Getaria-Tolosaren arteko lehia izango da ikusgai etzi

Abuztuan bete-betean sartuta traineruen estropada denboraldia pil-pilean dago. Gainera, eskualdeko herritarrak zorteko dira, asteburu honetan Kantauri Itsasoko goi mailako traineruen lehia estua bertatik bertara ikusteko aukera izango baita igandean Zumaiako uretan. Atzo aurkeztu zuten Zumaiako XXVII. Ikurriña estropada Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan. Ekimenean parte gartu zuten Zumaiako Udaleko Kirol zinegotzi Iñaki Ostolaza, estropada babestuko duen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Kaletarra da saskiratzea

2012/08/09
Nork
Kaletarra da saskiratzea

Saskibaloi ikuskizuna Zarauzko malekoira itzuliko da aurten ere, Zast Zarauzko Sasbibaloi Taldearen eskutik, 3×3 Street Basket Zarautz 2012 txapelketarekin. Orain arte hiru egun jarraietan jokatzen bazen ere, bi asteburutan banatzea erabaki dute aurten, antolaketak eragiten duen «lan karga arintzeko». Antza denez, antolatzaileak nahiko itota iristen ziren txapelketako azken egunera, eta, hori horrela, abuztuaren 18­an, 24an eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Gaizka Garitano: «Aurten ez diogu talde faborito bezala ekingo denboraldiari»

2012/08/08
Nork
Gaizka Garitano: «Aurten ez diogu talde faborito bezala ekingo denboraldiari»

«Oraindik ez nago guztiz zarauztartuta, baina alabak hemen jaio ziren, eta bizitza jada eginda dut bertan». Duela zortzi urte ingurutik Zarautzen bizi da Gaizka Garitano (Derio, 1975), Realean jokatzen zuen garaitik. Gaur egun, ordea, Eibarko lehen entrenatzailea da, eta taldea Bigarren B mailatik Bigarren A mailara igotzea izango du erronka. Denboraldiari hilaren 28an emango diote, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Mutur batetik bestera, itsasoz

2012/08/07
Nork
Mutur batetik bestera, itsasoz

«Duela zazpi urte Jeronimo Esnal zarauztarrak Gibraltargo itsasartea zeharkatu zuen, eta hari laguntzera joan nintzen. Tarifatik ez zen Maroko ikusi ere egiten, eta izugarria iruditu zitzaidan. Hala ere, egunen batean nik ere egin behar nuela pentsatu nuen, oso erronka polita iruditu baizitzaidan». Urte honen hasieran, «aurten izango da» erabaki, eta  itsas zeharkaldia prestatzen hasi zen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Zazpigarren egin du Ainhoa Muruak triatloi proban

2012/08/04
Nork

Zazpigarren egin du Ainhoa Murua zarauztarrak Olinpiar Jokoetako Emakumezkoen Triatloi proban. Irabazleagandik, Nicola Spirig suitzarragandik, minutu eta zortzi segundura helmugaratu da.  Hori dela eta, olinpiar diploma eskuratu du.  ”Oso pozik nago. Hau izan da nire probarik onena. Eroso sentitu naiz”, esan du Muruak. Igeriketan 1.500 metro, bizikletan 40 kilometro eta lasterka hamar kilometro egin dituzte parte-hartzaileek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Espezialista onenen artean

2012/08/03
Nork
Espezialista onenen artean

Pilotalekuko sei espezialistak Kutxa Torneoa-Banakako 30. Erre­monte Txapelketa Ofiziala jokatuko dute, bihartik aurrera, eta horien artean, seigarren urtez, Jon Juaristi zarauztarra ariko da lehian. Gainerako bostak ez bezala, Juaristik aurretiko txapelketa bat jokatu eta irabazi egin behar izan du txapelketa nagusian jokatzeko. «Urte askoan jokatu dut abuztuko lehiaketa honetan, eta, egia esan, berriro jokatzeko gogoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

113.000 euroko laguntza emango dio udalak Zarautz Arraun Elkarteari

2012/08/03
Nork
113.000 euroko laguntza emango dio udalak Zarautz Arraun Elkarteari

Zarauzko Udalak eta ZAE Zarautz Arraun Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Horren bitartez, udalak 113.000 euroko laguntza emango dio elkarteari. Hiru urteko iraupena izango du aipatu akordioak, 2010etik 2012ra. 2009an bukatu zen bi aldeek 2006an hiru urterako sinatu zuten lankidetza hitzarmena. Orduz geroztik, ZAEk ez du laguntzarik jaso, «hainbat gaizki ulertu» medio. Hori dela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ainhoa Murua ikusteko aukera izango da etzi

2012/08/02
Nork
Ainhoa Murua ikusteko aukera izango da etzi

Zarauzko igeriketa eta triatloi taldeek antolatuta, Ainhoa Muruak parte hartuko duen Olinpiar Jokoen baitako triatloi proba ikusteko aukera izango da larunbatean. Zuzenean eskainiko dute saioa, Antoniano aretoan jarriko duten pantaila erraldoiaren bidez. 09:00etan hasiko da lehian triatleta zarauztarra, Londresen (Ingalaterra). 10:00etatik aurrera ikusi ahalko da, beraz, Zarautzen aipatu proba.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)