Kirola

‘Kirola, elikadura eta osasuna’ kirolarien ahotik

2011/05/12
Nork
‘Kirola, elikadura eta osasuna’ kirolarien ahotik

Lizardi Institutuak antolatuta, Kirola, elikadura eta osasuna izeneko mahai-ingurua egin dute gaur arratsaldean Aritzbatalde kiroldegiko areto nagusian. Goi-mailako kirolariek hartu dute parte ekitaldian: Josune Bereziartu eta Rikar Otegi eskalatzaileak, Mikel Odriozola atleta, Dani Estrada futbol jokalaria, Jokin Argote pilotaria eta Aritz Aranburu surflaria. Horiekin batera, Arantxa Ezkudia nutrizionistak eta Lizardiko kirol arduradun Fernando Urienek osatu dute hizlari taldea. Mahai-ingurua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hitzaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Plaierotako fiantza jaso daiteke dagoeneko

2011/05/12
Nork

Zarauzko Kirol Elkarteko ordezkariek jakinarazi dutenez, hondartzako futbol txapelketarako jarritako fiantza jaso ahalko dute maitzaren 20a bitartean. Horretarako, Zarauzko Kirol Elkarteko bulegora (Musika Plaza) jo beharko da ondorengo ordutegian: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 17:00tatik, 19:00tara.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Beteranoen X. ibilaldia izango da igandean

2011/05/05
Nork

Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen X. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten Aralarrera joko dute. Lizarrusti mendatetik barrena ibiliko dira, eta ibilaldia Larraitzen amaituko dute. Lau ordu iraungo du. Gerora, Amezketako jatetxe batean izango dute bazkaria, 22 euroren truke. Interesa duenak bihar baino lehenago eman beharko du izena Mendizabal kinkila dendan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Lizardi Judo Klubeko Iñaki Aizpuru eta Josu Egiguren Espainiako Txapelketan izango dira

2011/05/04
Nork
Lizardi Judo Klubeko Iñaki Aizpuru eta Josu Egiguren Espainiako Txapelketan izango dira

Lizardi Judo Klubeko kide Iñaki Aizpuru eta Josu Egiguren datorren maiatzaren 21eko Espainiako Judo Txapelketan izango dira Madrilen, pasa den larunbatea lortutako emaitzei esker. Monzalbarban (Zaragoza) jokatutako saioan Aizpuruk urrezko domina eskuratu zuen, 100 kilo azpiko kategorian. Egigurenek, berriz, zilarra lortu zuen, ehun kilotik gorako mailan. Borja Larrañagak brontzezko domina irabazi zuen, berriz, ehun kilo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ireki dute Pagoeta Mendi Proban izena emateko epea

2011/04/14
Nork

Ireki dute dagoeneko Pagoeta Mendi Lasterketan izena emateko epea. Interesa dutenek maiatzaren 16a bitartean izango dute horretarako aukera, http://pagoetamendilasterketa.com webgunean . Izena ematen dutenek 15 euro sartu beharko dituzte hondoko Kutxako kontu korrontean: 30350029.61.0290078352 .

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskubaloi jardunaldiak izango dira Aste Santuan

2011/04/14
Nork

Aste Santuko Eskubaloi jardunaldi irekiak antolatu ditu Zarauzko Kirol Patronatuko Eskubaloi sailak. LH 5. mailako eta LH 6. mailako gaztetxoei zuzenduriko jardunaldiak dira honakoak. Lau egunez eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute, lehenego astean bi egunetan eta bigarrengoan beste bi. Hala, hilaren 18an, 20an, 27an eta 28an hitzordua izango dute eskubaloizaleek Udal kiroldegian, 11:00etatik 11:30etara mutilek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Hondartzako futbol txapelketako finalak, igandean

2011/04/14
Nork
Hondartzako futbol txapelketako finalak, igandean

Negu osoa nor baino nor jardun ondoren, Zarauzko 67. Hondartzako Futbol Txapelketako festa handia ospatuko dute igandean goizean. Hain justu ere, eskola kiroleko ikasleen eta helduen finaleko partidak jokatuko dituzte, 09:15etik aurrera; norgehiagokekin hasi baino lehen, urtero bezala, azken txanpara iritsitako taldeek desfilea egingo dute. Hondartza futbol eremu erraldoi bihurtuko da beste behin. Aurten, senior, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Zarautz Trindoor txapelketako finalerako sailkatu da

2011/04/12
Nork
Zarautz Trindoor txapelketako finalerako sailkatu da

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioko Herri Arteko Emakumezkoen Trindoor Txapelketako bigarren faseko azken jardunaldian lehiatzekoa zen Azpeitiko hirukoa, joan den larunbatean, Donostiako eta Abadiñoko taldeen aurka. Azpeitiarrak faboritoen artean zeuden; iazko txapeldunak izateaz gain, aurten ere erakustaldi bikaina eman dute kanporaketako saioan. Hala ere, azken orduko bajak medio, ez zuten taldea osatzeko denborarik izan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Eskualdeko surflariak izan dira nagusi surf probetan asteburuan

2011/04/12
Nork
Eskualdeko surflariak izan dira nagusi surf probetan asteburuan

Asteburuan Donostiako Zurriola hondartzan jokatu duten 2011 Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketan emaitza onak egin dituzte eskualdeko surflariek. 18 urtez azpiko txandan Manex Bikuña sailkatu da lehenengo. Postu bera lortu dute Imanol Yeregi zumaiarrak eta June Erostarbe eta Lander Davila zarauztarrek, 16 urtez azpiko gizonezkoen eta 14 urtez azpiko emakumezkoen eta gizonezkoen probetan, hurrenez hurren. Metro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

BH Zarauzko Triatloian parte-hartzeko plaza guztiak bete dira

2011/04/08
Nork
BH Zarauzko Triatloian parte-hartzeko plaza guztiak bete dira

Ekainaren 11n BH Zarauzko Triatloian parte-hartzeko plaza guztiak bete dira. Aurten, gainera, partaidetza-kopuruaren marka gaindituko du probak, 700 triatletekin. Haien artean, elite mailako 300 triatletatik gora izango dira. Emakumezkoen artean, 70.3 luzeran munduko txapeldun Jodie Swallow eta iazko Zarauzko Triatloiko irabazle Catriona Morrison nabarmendu behar dira. Horiez gain, Ana Burgos eta Eva Ledesma ere ezin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)