Kirola

Eskuragarri daude dagoeneko San Silbestre lasterketako dortsalak

2012/12/11
Nork
Eskuragarri daude dagoeneko San Silbestre lasterketako dortsalak

Antoniano Kirol Elkarteak 2012 urteari amaiera «ezin hobea» emateko asmoz , XX. San Silbestre lasterketa antolatu du. Helmuga Kirolak dendan daude  salgai dortsalak dagoeneko. Lasterketaren eguna baino lehen erosiz gero bi euro ordaindu behar dira; egunean bertan aldiz, lau eurotan izango dira salgai. Gehienez  500 dortsal salduko dituzte. «Aurreko urteko partaide kopurua gainditu nahi dugu, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bost domina lortu ditu Lizardi Judo Klubak Gipuzkoako Txapelketan

2012/12/06
Nork
Bost domina lortu ditu Lizardi Judo Klubak Gipuzkoako Txapelketan

Pasa den asteburuan Hernaniko kiroldegian Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen eta Judo Klub Lizardiko kirolariek bost domina lortu zituzten bertan. Joseba Mokoroa, Jon Bergara, Iratxe Bizkarrondo eta Irune Sanmiguelek brontzezko domina lortu dute eta Julen Eizagirrek zilarrezko domina irabazi du.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Joxe Anjel Iribar atezainari buruzko liburua aurkeztu dute

2012/12/05
Nork
Joxe Anjel Iribar atezainari buruzko liburua aurkeztu dute

Athleticeko atezain mitikoa izan zen Joxe Anjel Iribar zarauztarra. Aurten, bere debutaren 50. urteurrenaren harira, ETBko kazetari Pedro Mari Goikoetxeak hari buruzko liburua idatzi du. Gaur aurkeztu dute, Ibaiganeko prentsa aretoan, Iribar, irudia eta eredua izenburupean euskarazkoa, eta Iribar, la alargada sombra del Txopo gaztelaniazkoa. Biak Alberdania argitaletxeak eman ditu argitara. Liburua atezainaren ibilbidea gainbegiratzen du, Zarauzko hondartzatik hasi eta nazioarteko partidetara arte. Gainera, Iribar beraren iritziak eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Juan Karlos Arregik eta Eneritz Seinek irabazi dute Bikote Mistoen Lasterketa

2012/12/02
Nork
Juan Karlos Arregik eta Eneritz Seinek irabazi dute Bikote Mistoen Lasterketa

Juan Karlos Arregik eta Eneritz Seinek irabazi dute XXXIV. Bikote Mistoen Lasterketa. Jendetza bildu da Musika Plazan, helmugan eta baita ibilbidean zehar ere, korrikalariak animatzera. Guztira, 642 bikotek hartu dute parte urteroko erronkan. SAILKAPENA: Orokorra 1. Juan Karlos Arregi eta Eneritz Sein 2. Mikel Ugarte eta Marisol Ramos 3. Unai Nieto eta Ibone Sanchez Zarauztarrak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

642 bikotek hartuko dute parte Bikote Mistoen Lasterketan

2012/11/30
Nork
642 bikotek hartuko dute parte Bikote Mistoen Lasterketan

Urtero legez, Bikote Mistoen Krosa jokatuko dute hainbat eta hainbat herritarrek igande honetan. Zarauzko Kirol Elkarteko Atletismo Sailak antolatutako  proba irekia izango da. Ildo horretatik, 16 urtetik gorako gizonezkoek eta emakumezkoek osatutako bikote orok har dezake parte proban eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengoan denera 642 bikotek eman dute izena ekimenean. Guztira 7 kilometro eta erdi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Abenduaren 14a bitartean eman ahalko da izena igeriketa ikastaroetan

2012/11/30
Nork

Udal kiroldegiak haurrentzako igeriketa ikastaroak antolatu ditu, eta larunbatetik aurrera eman ahalko da izena. Seme-alabek igeri egiten ikastea nahi duten gurasoek abenduaren 14a bitartean egin ahalko dute hori, kiroldegiko harreran bertan. Haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartzeko baldintza bakarra 2009an edo lehenago jaio izatea da. Eskolak 2013ko lehen hiruhilabetean zehar emango dituzte, urtarrilaren 9tik martxoaren 23ra [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pagoeta elkarteak ohiko batzarra egingo du gaur

2012/11/27
Nork
Pagoeta elkarteak ohiko batzarra egingo du gaur

Pagoeta Mendizale Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du gaur, elkartearen egoitzan 19:30ean. Besteak beste, 2012ko diru kontuak , 2013rako bazkide kuotak eta prezioak eta urte horretarako egitasmoa aztertu ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Herri Kirolak saila sortu du ZKEk, harri jasotzea sustatu eta eskaintza zabaltzeko

2012/11/23
Nork
Herri Kirolak saila sortu du ZKEk, harri jasotzea sustatu eta eskaintza zabaltzeko

«Hemengoa» da harri jasotzea, «aspaldikoa»: «Gizona gizona denetik harriarekin harreman berezia izan du». Egun, ordea, ohitura hori galtzen ari da. Horren beldur da, behinik behin, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a. Ia 30 urte darama kirol hori praktikatzen. «Poztasun ugari» ekarri dizkio harria jasotzen ibiltzeak; «desengainu asko» ere bizi izan ditu. Hala ere, kirol horrek «dena» [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Arraunean hastera animatu ditu herritarrak ZAEk

2012/11/22
Nork
Arraunean hastera animatu ditu  herritarrak ZAEk

«Urteetako ametsa  egi bihurtzeko asmoz», Zarautz Arraun Elkarteak jubenil senior neska taldea osatu du, eta entrenatzen hasi da, 2013ko traineruan lehiatzeko. Dagoeneko bederatzi neska elkartu dira, eta «ikaste prozesuan daudenez», astean hiru egunetan egiten dute arraun.  Jexux Garmendiak entrenatzen ditu, hainbat urtez lan horretaz arduratu denak, eta Hodei Atxega du laguntzaile. Taldea trainerua osatzeko «oraindik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 24a arte eman daiteke izena kros mistoan

2012/11/15
Nork
Hilaren 24a arte eman daiteke izena kros mistoan

Azaroaren 24an amaituko da Bikote Mistoen XXXIV. Kros Herrikoian izena emateko epea. Interesa dutenek www.herrikrosa.es webgunearen bitartez eman beharko dute izena, edota Helmuga Kirolak dendara bertaratuta. Proba abenduaren 2an izango da eta berrikuntza gisa, ez dute txipa banatuko; dortsalean bertan egongo da. Hasieran eta helmugan arkua megafonia izango dira, girotzeko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)