Jokin Eizmendi zarauztarra lehen aldiz lehiatuko da Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan, harri handien proban, igandean. Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dute norgehiagoka hiru harri-jasotzailek; Eizmendiz gain, Aimar Irigoien errezildarra eta Joseba Ostolaza zestoarra izango dira lehiakideak. 200 edo 175 kiloko koadroa, 175 edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola izango dira altxa beharreko harriak. [...]
Irakurri gehiago

















