Jaiak

Gabonetako egitaruak, herriz herri, hemen

2012/12/21
Nork
Gabonetako egitaruak, herriz herri, hemen

AIA Abenduaren 21a, gaur. 17:00etan: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Etxetxon elkartuko dira, eta kantuan egingo diete harrera bi pertsonaiei. Umeek gutunak emateko aukera izango dute plazan. Abenduaren 23a, igandea. 17:00: Zine emanaldia, kultur etxean. Age 4 filma. Abenduaren 24a, astelehena. 09:00: Aiako plazan elkartu, baserritarrez jantzita, eta auzoz auzo eta baserriz baserri eskea, kantuan. 17:30: Berriz ere plazan elkartuko dira herritarrak, herrigunean Gabon kantak eskaintzeko. Abenduaren 26a, asteazkena.   [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Azoka, larunbat honetan

2012/12/20
Nork
San Tomas Azoka, larunbat honetan

AEK euskaltegiak San Tomas Azoka antolatu du. Urtero legez, San Tomas egunetik gertuen dagoen larunbatean antolatzen dute «erreferentzialtasuna lortu duen topagune jendetsua», eta aurten hilaren 22an egokitu da. Aurtengoa XVII. azoka izango da, eta bertan txistorra eta taloa izango dira nagusi. Baina haiekin batera, baita euskara eta haren aldeko aldarrikapena ere.Izan ere, hori da AEKren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Euriak ez du zapuztu Koadrila Eguna

2012/10/20
Nork
Euriak ez du zapuztu Koadrila Eguna

  «Jaiak herritik herriarentzat filosofiari jarraituz, egitarau koloretsua eta parte-hartzailea» izan da asteburuan zehar Zarautzen Koadrila Egunaren baitan. Atzo hasi ziren ekimenekin, eta gaur egun guztian zehar, eguraldi kaskarra egin badu ere, jai giroak eta koadrila desberdinen blusa koloretsuek eguraldi grisa alaitu dute. Goizeko 11:00etatik eguerdira arte Vista Alegren goitik beherak izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Zarautzen nortasuna islatzen dituen hamar ikus-entzunezko sortuko ditu Debolexek

2012/10/15
Nork

“Postal batean kabitzen ez den Zarautz” erakusteen dituzten hamar ikus-entzunezko labur osatuko ditu Debolex ekoiztetxeak, Zarauzko Udalaren enkarguz. Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek adierazi duenez, zarauztarrak batzen dituen hainbat alor islatuko dute lan horiek: “Zarautz herri turistikoa da, itsasoa eta hondartza ditu…Hala ere, herritarrak batzen dituen hainbat klabe ere baditugu. Alor horiek balorean jarri nahi izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Jaiak, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Carrillo Stunt Show: Iruditan

2012/10/01
Nork
IMG_1393

Itxasmendi auzoko San Miguel festen baitan, motor erakustaldiak jendetza bildu zuen larunbatean. Lau urteren ostean, Dani Carrillo piloto kataluniarrak akrobazia ikaragarriak eskaini zituen auzoan.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Jaiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Sanmieletan, herritarrak artista

2012/09/28
Nork
Sanmieletan, herritarrak artista

Udazkenaren etorrerarekin batera, sanmielak ate joka izan ohi dituzte Aizarnazabalen. Pasa zen asteburuan dagoeneko hasi ziren festetarako motorrak berotzen, Euskal Jai Egunarekin. Baina ofizialki gaur hasiko dituzte herriko jaiak, eta ez edonola, gainera. Txupinazo huts batetik harago, herriko talde batek antzerki saioa eskainiko du udaletxe aurrean, suziriaren uneari sarrera emateko. «Honetan hasi aurretik, txupinazoa eskas [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

‘Aurresku zaharra’ biziberritu dute

2012/09/08
Nork

Euskal Jai eguna bezperatik hasi dira girotzen. Aurresku zaharra dantzatu zuteneko mendeurrenaren harira, dantza ekitaldi hura gogora ekarri dute Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri taldeek. 1912ko janzkeran eta estetikan oinarritutako jantzian soinean, Lege Zaharren enparantzatik 30 bikote atera dira desfilean, txitularien atzetik. Kale Nagusitik Musika Plazara iritsi dira, eta bertan, kiosko aurrean, garaiko dantzaldia eskaini dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Zarauzko Udalaren oharra, Euskal Jaien aurrean

2012/09/07
Nork

Egun handia da Euskal Jaietakoa zarauztar askorentzat. Izan ginenetik izan nahi duguneranzko bidea marrazten dugu: euskaldunak ginen, euskaldunak gara, euskaldun izaten jarraitu nahi dugu. Zentzu horretan, Euskal Jaia tradizioaren jaia baino, etorkizuneranzko gure nahi eta borondateen agerkari bezala ulertzen dugu. Baina jaia ere bada: euskaldun izatearen harrotasunarena, gainerako herritarrekin sentimendu hau partekatzekoa. Jaiak alaitasuna eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Zerrendan hurrengoak: santaklarak

2012/08/10
Nork
Zerrendan hurrengoak: santaklarak

Urola Kostako udako egitarau zabaleko hurrengo hitzordua dira Zarauzko santaklarak. Gaurtik igandera bitartean, ohiko leku turistikoetatik aldendu eta Azken Portu bilakatuko da herriko erdigunea. Auzoko komisioak egitarau zabala antolatu du Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak behar bezala ospatzeko. Gaur ekingo diote ospakizunei, eta ohi bezala, Santa Klara komentua bisitatuko dute auzotarrek. Bihar lehertuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Iruzkin bat »

Mus txapelketa eta Bertso Tourrarekin abiatuko dituzte santaklarak, etzi

2012/08/02
Nork
Mus txapelketa eta Bertso Tourrarekin abiatuko dituzte santaklarak, etzi

Abuztuaren 11 egutegian gorriz margotutako eguna da zarauztarrentzat. Santa Klara eguna da, festarako  eguna.   Egun horretan kolore biziz janzten dira Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde; ohiko banderatxoak zintzilikatzen dituzte auzoko balkoietatik eta herritarrak ez dira etxetik irteten festen harira urtero sortzen duten elastikorik gabe. Datorren larunbata izango da egun handia, baina ospakizunak luzatu eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)