Hondakinak

Errefusa asteazkenetan ez jasotzeko neurriak ez du espero zen emaitza eman

2012/12/19
Nork
Errefusa asteazkenetan ez jasotzeko neurriak ez du espero zen emaitza eman

Zarauzko Udalak 2012an hiri hondakin solidoen tasa murriztu egin dela ikusita, bilketa gastuak gutxitu asmoz eta herritarren artean hondakinak gaika biltzeko ohitura sustatzeko, azaroaren 14ean, 21ean eta 28ean ez zuen hiri hondakin solidorik bildu proba modura. Hasiera batean egun horietan lortutako emaitza ona bazen, aldaketa betiko onartzeko asmoa zuen Udalak. Dena dela, saiakerak ez du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Hondakinak | Ez dago iruzkinik »

Zortzi mila erosketa egin dituzte ontzi berrerabilgarriekin kostako herrietan

2012/12/14
Nork
Zortzi mila erosketa egin dituzte ontzi berrerabilgarriekin kostako herrietan

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko  arrandegi guztiek Ontziratu zaitez kanpaina jarri zuten martxan pasa den urrian. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, arrandegietan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea, tupper-ak erabiliz, eta bestetik, herritarren portaera egokiak saritzea. Abiatu zutenetik ia hilabete igaro direnean, kanpainaren balorazio positiboa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

2012/12/12
Nork
Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

Urola Kostako Udal Elkarteak poltsa konpostagarririk ez banatzea erabaki du. Mankomunitateko lehendakari Amaia Guruzetak jakinarazi du poltsak doan banatzeak, gaurko erabiltzaileen kopurua aintzat hartuta, 168.000 euro inguruko kostua ekarriko liokeela erankundeari 2013an. Krisi ekonomikoaren ondorioz eta udalek eta udal elkarteak izandako murrizkeak kontuan hartuta, mankomunitateak bosgarren edukiontziaren sisteman aldaketak egitea erabaki du. Ildo horretatik, urtarrilaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Atez atekoaren inguruko hitzaldia egingo dute bihar

2012/12/11
Nork
Atez atekoaren inguruko hitzaldia egingo dute bihar

Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak antolatuta, Andoni Amonarrizek atez ateko sistemaren inguruko hitzaldia emango du bihar. Hernaniko esperientzia izango du hizpide, eta hondakinak biltzeko sistema horren kostua, ordutegia eta bestelako auziez ariko da. Horrez gain, edukiontzi berdeaz ere ariko dira, kudeaketa nola hobetu eta birziklapena nola bultzatu azalduz, besteak beste. 20:00etan izango da saioa, Antoniano aretoan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatuko dute udal elkarteak eta udalek

2012/11/27
Nork
Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatuko dute udal elkarteak eta udalek

Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek. Helburua  onpostagailua jartzeko aukera duten ahalik eta etxebizitza gehienetan gailua erabiltzen sustatzea da. Hondakinak nahastuta jasotzekoan, «arazo handiena»· organikoak sortzen du. «Horregatik ahaleginak egin behar ditugu organiko hori tratatzeko», nabarmendu du UKUEko lehendakari Amaia Guruzetak: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko du udal elkarteak

2012/11/20
Nork
Hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko du udal elkarteak

Hondakinen kudeaketa politikarien eta herritarren artean pil-pilean dagoen gaia da. Orain arte, ahal den hondakin gehiena birziklatzeko askotariko bideak jorratu dituzte Urola Kostako udal eta erakundeetako ordezkariek. Oraingoan, ordea, urrats bat gehiago egin dute, eta hondakin gutxiago sortzeko tokiko plana diseinatuko dute maitzera bitartean. Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak zera jakinarazi zuen: «Europako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoa Zero Zabor taldearen idatzia

2012/11/15
Nork

Herritarren parte-hartzea udalaren erabakietan. Atez Ateko bilketaren aldeko beste puntu bat. Errausketaren bultzatzaileek behin eta berriz errepikatzen duten mezuaren arabera Atez Ateko Bilketa (AAB) herritarrei inposatzen zaie. Demagogia merkea egitea erraza da komunikabideak jokoa segitzeko prest egon eta panfleto koloretsuak buzonatzeko behar adina diru daukazunean. Baina pentsatzen hasten bagara, erakundeetatik datorren zein erabakiren inguruan antolatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Hondakinak | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du Zarautz Zero Zaborrek

2012/11/15
Nork
Hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du Zarautz Zero Zaborrek

«Azken boladan hiri hondakinen arazoaren gaia desitxuratu eta sinplifikatu egin da. Ondorioz, informazio falta handia dago, funtsik gabeko zurrumurruak eta usteak zabaldu baitira herritarren artean». Hori argitze aldera, Zarautz Zero Zabor Taldeak hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du datozen asteetarako. Auzoz auzo egingo dituzte, eta galdera bat izango dute ardatz: Zero zabor posible al da atez atekorik gabe? . Hitzaldiak euskaraz izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Hondakinak | Ez dago iruzkinik »

Interes handia erakutsi dute zarauztarrek ‘Ontziratu zaitez’ kanpainarekiko

2012/11/10
Nork
Interes handia erakutsi dute zarauztarrek ‘Ontziratu zaitez’ kanpainarekiko

Ilada luzeak sortu dira Zarauzko udaletxe atarian gaur eguerdia bitartean. Zarauzko Udalak ontzi berrerabilgarriak banatu ditu herritarren artean, arrandegietako hondakinak murrizteko helburuarekin. Luan Luis Illarramendi alkateak, Eider Illarramendi alkateordeak eta Iñaki Eizagirre Ogasun zinegotziak jardun dute, besteak beste, tupper-ak banatzen. Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Hondakinak | Ez dago iruzkinik »

Zarautzen errefusa gutxitu denez, ez dute bilduko datozen hiru asteazkenetan

2012/11/09
Nork
Zarautzen errefusa gutxitu denez, ez dute bilduko datozen hiru asteazkenetan

«Gure gizartea pairatzen ari den krisiari eta herritarren ahaleginari esker lortutako hiri hondakin solidoak gutxitu egin dira. Horri erreparatuz, udalak hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egingo ditu», iragarri du Herrilan zinegotzi Mikel Goenagak. «Birziklatze tasek gora egitea lortu dugu, neurri txikian bada ere, eta hori aprobetxatuz bilketa gastuak murriztea posible dela uste dugu». Ildo horretatik, hainbat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)