Salbatore Mitxelena Ikastolak autobusak antolatu ditu Zizur Txikian (Nafarroa) igandean ospatuko den Nafarroa Oinez festara joateko. 11:00etan irtengo da autobusa, udal kiroldegiaren aurretik eta 19:30ean itzuliko da. Txartelak ikastolan bertan, idazkaritzan, erosi ahalko dira edota Mendizabal kinkiladendan. Hamar euro kostako da txartel bakoitza.
Irakurri gehiago
Bidalita Euskara, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Manuel Larramendi Bibliografia Institutuak II. Bibliografia Kongresua antolatu du. Gaur goizeko hamarretan hasi da, eta egun osoko hitzaldi egitarauaren ostean, bihar jarraituko du, Zarauzko Frantziskotarren konbentuko liburutegian. Hainbat liburutegi eta artxibategitako ordezkariek eta adituek hartuko dute parte. Besteak beste, Espainiko Liburutegi Nazionaleko Elena Garcia-Puentek, Sabino Arana Fundazioko Luis Gesalagak, Lazkaoko Benediktarren Fundazioko Miren Barandiaranek, edo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bibliografiaren II. Euskal Kongresua, Frantziskotarren liburutegia, Leopoldo Zugaza, Manuel Larramendi Bibliografia Institutua, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Irrien Lagunak Klubak eta Zarauzko Udalak hezkuntzarako lankidetza hitzarmena sinatu dute, 2012 eta 2015 urte bitarterako. Udalak 1.410 euroko diru laguntza emango dio, eta haren proiektua bultzatzen lagundu. Horren truke, hainbat beherapen egingo dio erakundeari. Batetik, hilero klubak Irria aldizkariaren ale bana bidaliko du herriko ikastetxe guztietako 5 eta 8 urte bitarteko haurren ikasgela bakoitzera. Guztira, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aldizkari, hitzarmena, Irri, Irrien Lagunak, zarautz
Bidalita Euskara, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Antoniano Ikastetxean Cambridgeko ESOL azterketak egin ahalko dira, FCE First-a eta CAE Advanced-a, zehazki.Lehenbizikoa, idatzizko atala, abenduaren 8an izango da; ahozkoa, berriz, azaroaren 16tik abenduaren 9ra (zehazteke dago eguna). Advanced-aren idatzizko atala abenduaren 1ean egingo dute, eta ahozkoa aurrekoaren data berdinean. Urriaren 17a bitartean eman ahalko da azterketa horiek egin ahal izateko izena, ikastetxeko idazkaritzan. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Advanced, Antoniano Ikastetxea, azterketak, First, ingelesa, tituluak, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Udako atsedenaldiaren ostean, martxan dira berriz ere ingelesez eta frantsesez kafe tertuliak. Ikasturte berrian ere datak mantenduko dituzte: asteartean izango dira ingelesez saioak eta ostegunetan frantsesez. Bihar egingo dute saioa frantsesez, beraz. Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, Txiki Politen bilduko dira parte-hartzaileak . Ordutegia ere mantenduko dute, 17:00etatik 19:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:frantsesa, Solasaldia, Txiki Polit, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Salbatore Mitxelena Ikastolan Ekolapikoa ekimena jarriko dute martxan, bertako produktuen eta ekologikoen aldeko apustua eginez. Ikasturte honen hasieran jarri zuten martxan, irailean. Ikastolako ordezkariek azaldu dutenez, iazko ikasturtean ikastetxeko sukaldean eta jangelan Ekolapikoaren bidez bertako produktu ekologikoak sukaldatu eta eskaintzeko aukera aztertu zuten, orain jarri dute abian. «Malgutasunez» hasi dira, hau da hasieratik ez dituzte [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Udako atsedenaldiaren ostean, martxan dira berriz ere ingelesez eta frantsesez kafe tertuliak. Ikasturte berrian ere datak mantenduko dituzte: asteartean izango dira ingelesez saioak eta ostegunetan frantsesez. Gaur egingo dute lehenbiziko saioa ingelesez, beraz. Ordutegia ere mantenduko dute, 17:00etatik 19:00etara izago dira. Berrikuntzak badira, ordea. Euskaldunan beharrean, Txiki Polit tabernan bilduko dira parte-hartzaileak aurrerantzean. «Hasieratik zehaztu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kafe tertulia, Txiki Polit, zarautz
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Udaleko Prebentzio Sailak gurasoentzat tailerrak antolatu ditu. Bertan, haurren garapen ebolutiboa eta psikoafektiboaren inguruko informazioaz gain, egunerokoan guraso bakoitzak haurrekin bizi dituen egoerak landuko dira. Talde bat 3-7 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua izango da eta bestea 8-12 urteko haurren gurasoentzat. Izena emateko 943-005127 telefonora hots egin edo prebentzioa@zarautz.org -ra idatzita behar da.
Irakurri gehiago
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
KE-k Cambridgeko unibertsitatearekin duen hitzarmenaz baliatuz, Antoniano Ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da. Parte hartzea irekia da; edonork eman dezake izena azterketa horiek egiteko. Hainbat mailetako azterketak egingo dute: FCE First-a eta CAE Advanced-a. Lehenbizikoa, idatzizko atala, abenduaren 8an izango da; ahozkoa, berriz, azaroaren 16tik abenduaren 9ra (zehazteke dago eguna). Advanced-aren idatzizko atala, berriz, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Aste honetan egingo dituzte ingelesez eta frantsesez azken kafe tertuliak. Gaur bilduko dira herritarrak kafe baten inguruan ingelesez solasteko. Ostegunean, berriz, frantsesez mintzatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Saiook, ohi bezala, Euskalduna tabernan izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. Arantxa Aldalurrek gidatuko ditu.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »