Hauteskundeak

Patxi Elola: “Ezker politika egiten jarraituko dugu, eta topatuko ditugu bidelagunak”

2012/10/21
Nork
Patxi Elola: “Ezker politika egiten jarraituko dugu, eta topatuko ditugu bidelagunak”

“Herriak hitz egin du, askatasunez lehen aldiz, eta pozik gaude, nahiz eta emaitzak ez izan gustukoak”, adierazi berri du Patxi Elolak, PSE-EEko hautagaiak eta Zarauzko zinegotziak. “Emaitzak onartu ditugu, beti egin dugun bezala. Patxi Lopezen gobernuak oso kudeaketa ona egin du, eta hala ere behera egin du emaitzetan; aztertu egin beharko da zergatik”. Dena den, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Zarautzen EAJk lortu ditu boto gehien

2012/10/21
Nork

Zarautzen zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EAJren aldekoak izan dira gehienak. 4.770 boto eskuratu dituzte jeltzaleek, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 3.781 botorekin. PSE-EEk, hirugarren indarrak, aldeko 1.479 boto eskuratu ditu, PPk 747, eta UPDk 103. Aurten 17.258 lagun zeuden erroldatuta, eta %32,10ekoa izan da abstentzioa; 2009koaren parekoa, orduan boto-emaileen %32,80 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Eguerdi aldean hasi da mugimendua Zarauzko hauteslekuetan

2012/10/21
Nork
Eguerdi aldean hasi da mugimendua Zarauzko hauteslekuetan

Eguraldiak ez du ohetik ateratzen lagundu gaur, eta eguerdi aldean hasi da mugimendua Zarauzko hauteslekuetan. Orduan osatu dira iladak. Besteak beste, orduan bozkatu dute Ezker Anitza-IU-LV koalizioko hautagai Mariana Aranburuk eta PSE-EEko hautagai Patxi Elolak. Lehenak Lizardi Institutuan eman du botoa, eta bigarrenak Ludotekan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kanpaina Zarauzko hondartzan amaitu du Gipuzkoako EAJk

2012/10/19
Nork
Kanpaina Zarauzko hondartzan amaitu du Gipuzkoako EAJk

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna gerturatu da, eta Gipuzkoako EAJk amaitu du kanpaina. Gaur eguerdian egin du azken ekitaldia, Zarautzen. 12:30ean alderdiko hainbat hautagai elkartu dira Argiñano pareko hondartza zatian, besteak beste Joseba Egibar zerrendaburua.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako EAJren kanpaina amaiera, Zarautzen

2012/10/18
Nork
Gipuzkoako EAJren kanpaina amaiera, Zarautzen

Bihar Zarautzen izango dira EAJ alderdiko hautagaiak. Gipuzkoako hauteskunde kanpaina itxiko dute bertan, eta besteak beste Joseba Egibar zerrendaburua izango da ekitaldian. 12:30ean hondartzan egingo dute ekitaldia, Argiñano parean.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

EAJ, atzo Photomuseumen

2012/10/17
Nork
EAJ, atzo Photomuseumen

Zarauzko Photomuseumean izan ziren EAJko hainbat hautagai atzo arratsaldean. Imanol Lasa hautagai eta Zarauzko Udaleko EAJren bozeramaleak hainbat adierazpen egin zituen: «Urkulluk kudeaketa zuzena eta zorrotza egingo du Euskadi krisialditik ateratzeko», azpimarratu zuen. Lasarekin batera Ane Urkiola, Alex Etxeberria eta Xabier Iridoy ibili ziren Zarauzko kaleetan zehar alderdiaren propaganda banatzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Mariana Aranburu (Ezker Anitza): “13.500 milioi euroko iruzur fiskala dugu; erraz berma dezake osasungintza”

2012/10/17
Nork
Mariana Aranburu (Ezker Anitza): “13.500 milioi euroko iruzur fiskala dugu; erraz berma dezake osasungintza”

Inkesta batzuek bizpahiru eserleku ematen dizkie igandeko bozetan Ezker Anitza-IU-LV koalizioari. Beste batzuek, eserlekurik ez. Azken unera arte zalantza hori izango du eskualdeko hautagai Mariana Aranburuk (Getaria, 1957). Zarauzko Udalean zinegotzia da duela hainbat urtetatik, eta legebiltzarkide izateko aukerarik ez duen arren, oso argi azaldu du alderdiaren programa. Zeintzuk dira Ezker Anitza-IU-LV koalizioaren helburuak hauteskunde hauetan? Botere ekonomiko eta finantzieroen inposaketen aurrean, matxinada [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Iruditan: EH Bilduren ekitaldia

2012/10/16
Nork
Iruditan: EH Bilduren ekitaldia

EH Bilduk ekitaldia egin zuen atzo, Zarauzko Zinema pilotalekuan. Bertan izan ziren, Pello Urizar eta Xabier Isasi, besteak beste.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

“Kudeaketa oso ona aurkezten dugu; jendeak hori kontuan izatea espero dugu”

2012/10/16
Nork
“Kudeaketa oso ona aurkezten dugu; jendeak hori kontuan izatea espero dugu”

Eusko Legebiltzarrerako PSE-EEko Gipuzkoako zerrendan hamahirugarren ageri da Patxi Elola (Zarautz, 1956). Zarauzko Udaleko zinegotziaren ustez bere alderdiak eta Patxi Lopez lehendakariak «lan ona» egin dute Eusko Jaurlaritzako lehen agintaldian, eta igandeko hauteskundeen berezitasuna nabarmendu du: «PSE-EEko Eusko Jaurlaritza ETAren mehatxupean jaio zen.  Gaur ez da hori gertatzen, eta horrek poza eta lana ondo egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Photomuseumen izango dira gaur EAJko hautagaiak

2012/10/16
Nork
Photomuseumen izango dira gaur EAJko hautagaiak

EAJko hautagaiak Zarautzen izango dira gaur arratsaldean zehar. 17:15ean Photomuseum bisitatuko dute, eta 18:00etan museoaren atarian Garbiñe Mendizabal hautagaiak kultura izango du hizpide. Ondoren, kalez kale ibiliko dira eskualdeko hautagaiak.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)