Gizartea

Adineko bat desagertuta dago larunbatetik

2012/10/17
Nork

Pertsona bat desagertuta dago Zarautzen, larunbatetik. Udaltzaingoak atzo arratsaldean jaso zuen abisua, eta haren bila ari dira, Ertzaintzarekin batera. Adinekoa da. Oraingoz ez dute xehetasun gehiago jakinarazi.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

50 urte beteko dituztenen bazkaria, azaroaren 24ean

2012/10/17
Nork
50 urte beteko dituztenen bazkaria, azaroaren 24ean

1962an jaioteko herritarrek 50 urte beteko dituzte aurten, eta hori dela eta, Aiten Etxe jatetxean bazkaria egitea erabaki dute. Azaroaren 24rako jarri dute hitzordua, 13:00etan. 14:00etan argazkia aterako dute eta 14:30ean hasiko dira bazkaltzen. Bazkalostean, dantzaldia izango da. Parte hartu nahi dutenek Kutxako 2101 0076540128382041 kontuan 75 euro sartu beharko dituzte, azaroaren 10a baino [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Deshazkundearen inguruan hainbat ekimen izango da gaurtik igandera

2012/10/16
Nork
Deshazkundearen inguruan hainbat ekimen izango da gaurtik igandera

«Gure inguruan hain presente dagoen krisia kontuan hartuta», aurten deshazkundearen inguruan antolatu dute Elkartasun Astea. Ekoizpen ekonomikoaren kontrolpeko murrizketa arautua sustatzearen aldeko kontzeptua da honakoa, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua ezartzeko helburuarekin. Gaurtik igandera bitartean, askotariko ekimenak izango dira herrian, Bizi hobeto gutxiagorekin lelopean. «Egunerokorako aholku ederrak emango dizkigute eta ziurrenik guztiontzat lagungarri izango dira», diote antolatzaileek. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zarautzen nortasuna islatzen dituen hamar ikus-entzunezko sortuko ditu Debolexek

2012/10/15
Nork

“Postal batean kabitzen ez den Zarautz” erakusteen dituzten hamar ikus-entzunezko labur osatuko ditu Debolex ekoiztetxeak, Zarauzko Udalaren enkarguz. Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek adierazi duenez, zarauztarrak batzen dituen hainbat alor islatuko dute lan horiek: “Zarautz herri turistikoa da, itsasoa eta hondartza ditu…Hala ere, herritarrak batzen dituen hainbat klabe ere baditugu. Alor horiek balorean jarri nahi izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Jaiak, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Foro-sozioekonomikoa sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak, lana sustatzeko

2012/10/11
Nork
Foro-sozioekonomikoa sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak, lana sustatzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean enplegua sustatzeko ahalegina «biderkatuko» du, eta ildo horretan enpresa, langabetu eta bestelako erakundeekin plan bat diseinatzeko ardura hartu du. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako ordezkariek eta udal elkarteko arduradunek eskualde osorako foro sozio-ekonomiko bat sortu dute Lanbideren laguntzarekin. Euskal Herriko egungo egoera zailaz eta gordinaz jabetzen dira Urola [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaur deklaratuko dute Ertzaintzaren sarekadan atxilotutako hiru lagunek

2012/10/11
Nork
Gaur deklaratuko dute Ertzaintzaren sarekadan atxilotutako hiru lagunek

Gaur deklaratuko dute ekainean Ertzaintzak egindako drogen kontrako sarekadan atxilotutako lau lagunetatik hiruk—laugarrena lesakarra (Nafarroa) da—. Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzio Epaitegian hartuko diete deklarazioa, 10:00ak aldera. Autoritatearen aurrean erresistentzia erakutsi, eraso egin eta desordena publikoa eragin izana leporatu diete lau gazteei. Horiez gain, bi ertzainek ere deklaratuko dute, gutxienez. Droga trafikoaren kontrako operazioak egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Txileko ikasle grebaren inguruko aurkezpena eta bideo emanaldia Putzuzulon, larunbatean

2012/10/10
Nork
Txileko ikasle grebaren inguruko aurkezpena eta bideo emanaldia Putzuzulon, larunbatean

Zarauzko Putzuzulo gaztetxean Txileko ikasle grebaren inguruko aurkezpen bat eta bideo proiekzio bat eskainik dituzte larunbatean, 17:00etatik aurrera. Ondoren, 19:30etan liburu bat aurkeztuko dute Zarauzko Garoa liburudendan: Las comunidades sin estado en las montañas vascas. Eta 22:00etan hip hopa izango da entzungai Putzuzulon. Ras-lujah, R-sistentzia, Hache, Heme eta Serial & Ridah taldeek eskainiko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Talamendiko magalaren zati bat erre da, sute baten ondorioz

2012/10/09
Nork
Talamendiko magalaren zati bat erre da, sute baten ondorioz

Atzo eguerdi partean sutea izan zen Talaimendi mendiaren magalean, eta azalera handi bat erreta geratu da horren ondorioz. Garren neurriaren zenbatekoa argi erakusten du zelai berdeen artean ikusten den zatia beltzak. Sutea 13:30ak ingururako kontrolatuta zuten suhiltzaileek. Bizilagun baten abisua Atzo 11:34ean Zarauzko Udaltzaingoak Zarauzko bizilagun baten deia jaso zuen, Talaimendi mendiaren magala sutan zegoela ohartaraziz. Zehazki araztegia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Atzera begirada, aurrera egiteko

2012/10/05
Nork
Atzera begirada, aurrera egiteko

Auzolanean egindako lanari, herri-ondasunen inguruan egiten denari deitzen zitzaion garai batean danda. Hala dio Zarautz hizketan liburuak. Zarautzen, bereziki, erribera inguruko erretenak garbitzea, herri-bideak konpontzea (adibidez, kanposantura doana), eta moilako lanak herritarren artean egitea zen danda. Auzokoen artean arautua zegoen, eta derrigorrezkoa zen. Egun jende gutxik ezagutzen du kontzeptu hori. Horren aurrean, herritar talde batek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Iruzkin bat »

Buru osasunaren inguruko kontakizun laburren lehiaketa jarri du martxan Agifesek

2012/10/03
Nork
Buru osasunaren inguruko kontakizun laburren lehiaketa jarri du martxan Agifesek

Agifes, buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak, Burua Aske I. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du abian. Buru gaixotasunen ingurukoak izan behar dute testuak,  eta eritasunok dituzten pertsonei eta senideei eragiten dieten mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzea du helburu. ‘Baikor pentsatu nahi duzu? ’ sentsibilizazio kanpainako ekimenetako bat da lehiaketa. Kanpainaren xedea da buru nahasmenduak dituzten pertsonekiko enpatia sustatzea, baita jarrera baikorra hedatzea ere, horrek, elkartearen arabera, egoera konplexuei aurre egiten laguntzen baitu. www.baikorpentsatzendugu.org webgunearen bitartez aurkez daitezke lanak datorren azaroaren 16a arte. Atarian bertan zehazten dira oinarriak ere. Agifeseko sentsibilizazio batzordea arduratuko da irabazleak hautatzeaz. Guztira, hiru sari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)