Auzolana berreskuratu eta Torreioa txukuntzeko helburuarekin sortu da Hatorr2012 ekimena, Zarautzen. XX. mendeko eraikin horri zein erabilera eman dakioken aztertzeko galdeketak egin dituzte, eta aurrerantzean auzoz auzo batzarrak egingo dituzte, ekarpenak jasotze aldera. Bihar Vista Alegren egingo dute, auzo elkartearen egoitzan 11:00etan.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzolana, Hatorr2012, Torreoia, zarautz
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
«Etxebizitza izatea eskubide bat da, lehen mailako beharra. Bigarren etxebizitza bat edukitzea, berriz, luxua», dio Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek (Bildu). «Luxua» den neurrian, etxe horiegatik gehiago ordaintzea proposatu zuen udal gobernuak herenegungo udalbatzarrean. Hala, etxe hutsei Ondasun Higiezinen Zerga bikoiztea erabaki zuten, gehiengoz. Ildo horretatik, %100eko igoera izango du, 2013ko ordenantza fiskalak behin betikoz onartzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:0eko errekargua, Etxebizitza hutsak, gainordaina, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, zarautz, Zarauzko Udala
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
«Etxebizitza izatea eskubide bat da, lehen mailako beharra. Bigarren etxebizitza bat edukitzea, berriz, luxua», dio Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek (Bildu). «Luxua» den neurrian, etxe horiegatik gehiago ordaintzea proposatu zuen udal gobernuak herenegungo udalbatzarrean. Hala, etxe hutsei Ondasun Higiezinen Zerga bikoiztea erabaki zuten, gehiengoz. Ildo horretatik, %100eko igoera izango du, 2013ko ordenantza fiskalak behin betikoz onartzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:0eko igoera, Etxebizitza hutsak, gainordaina, Hondasun, zerga
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Putzuzulo Amets Fabrikak zazpi urte bete ditu aurten. Zehazki, atzo izan zen urtemuga borobila, eta hori dela eta, brindisa egin zuen hainbat herritarrek gaztetxe atarian. Hilabeteko egitarau zabala prestatu dute 7 urte, 7 bizitza, 7 pekatu eta eredu bakarra autogestioa lemapean eta askotariko ospakizunak izango dira hilabete amaiera bitartean. Gaur, esaterako, Bertsio Gaua izango da.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Udaleko Parekidetasun saila Hiri Debekatuaren Mapa osatzen ari da, Elhuyar aholkularitza zerbitzuaren laguntzarekin. Zarautzen hirigintza eta generoaren inguruko diagnosia egitea eta proposamen zehatzak lantzea da proiektuaren funtsa, genero inpaktua kontuan hartuta eta «kalean zehar lasai mugitzeko, egoteko edo herria bizitzeko» helburuarekin. Lau ardatzetan oinarritu dira azterketa egiteko: mugikortasuna eta dependentzia, ekipamenduen sarea, espazio publikoak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Beste behin, jendetsua izan da Mobibike Eguna. Minbizia duten haurren gurasoen elkartea da Aspanogi, eta elkarteari laguntzeko urtero hainbat ekimen antolatzen dute Zarautzen . Atzo eguzki gozoaren laguntzarekin bizikleta buelta eta hainbat joko egiteko aukera izan zuten egun osoan zehar. Hemen eguneko irudi batzuk.
Irakurri gehiago
Etiketak:Aspanogi, Mobibike Eguna, Porrotx
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Irribarrea eta elkartasuna, horiek dira gaixotasunen aurrean «botika onenak», Arritxu Iribar kirol kazetariaren arabera. Horiek dira baita ere Mobibike Egunaren bi ardatzak: irri egitea, «urtean zehar gaizki pasa dutenek egun zoriontsua igarotzeko»; eta elkartasuna, Aspanogi ezagutarazi eta hark antolatzen dituen ekintzak aurrera eraman ahal izateko laguntzak lortzeko. Igande honetan ospatuko dute festa handia laugarren urtez, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aspanogi, Marimotots, Mobibike Eguna, Pirritx, Porrotx, zarautz
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Menopausiaren inguruko hitzaldia izango da gaur, Casa Taller Saluz etxeko kideen eskutik. Garoa liburudendan izango da, 19:00etatik aurrera.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Krisi ekonomikoaren eraginez urteetan prestatzen aritu diren gazte asko lanik gabe geratu da, eta atzerrira joatea beste aukerarik ez dutelakoan dira, ibilbide profesionalean aurrera egingo badute. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak Talentu ihesa ekiditen izeneko ekimena martxan jarri zuen irailean, ikasketa maila altuko gazteak eta egitasmo berriak garatu nahi dituzten eskualdeko enpresak harremanetan jartzeko, eta elkarlanean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, ihes, talentu, udal
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Auzolanean egindako lanari, herri-ondasunen inguruan egiten denari deitzen zitzaion garai batean danda. Hala dio Zarautz hizketan liburuak. Zarautzen, bereziki, erribera inguruko erretenak garbitzea, herri-bideak konpontzea (adibidez, kanposantura doana), eta moilako lanak herritarren artean egitea zen danda. Auzokoen artean arautua zegoen, eta derrigorrezkoa zen. Filosofia hori berreskuratuz eta Torreoia eraiki zela 100 urte beteko direnez, herritar [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »