Gizartea

‘Atara literatura, espetxea eta sorkuntza’ solasaldia ostegunean, Zarauzko Arrano tabernan

2013/03/15
Nork

Datorren ostegunean, martxoaren 21ean, Atara literatura, espetxea eta sorkuntza solasaldia izango da Arrano tabernan. Ataramiñe Literatuk Kuadernoak proiektuaren inguruan solasaldia izango  da, Oier Gonzalezekin. Bestalde, Xabier Makazaga zarauztarrak Ataramiñerekin kaleratu duen Sasian barna liburuaz jardungo du, Bruselatik bideokonferentzia bidez. Arratsaldeko 19:30ean hasiko dute saioa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Saharautz elkartasun taldeak ‘Oporrak bakean’ programa jarri du abian berriz ere

2013/03/15
Nork
Oporrak bakean  hondratza 2012n

Saharautz elkartasun taldeak abian jarriko du berriz ere Oporrak bakean programa. Iaz Saharako hamahiru haur izan ziren Urola Kostan.  “Desertuan bizi diren ume hauentzat funtsezkoa da uda mineko beroaldi itogarriari ihes egin, gure artera etorri eta mediku azterketak egitea”, azaldu dute elkartetik: “Benetan garrantzitsua da eurentzat bi hilabetez ondo jan eta pilak kargatzea, beraiek gure etxe eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Haurrentzako arkitektura tailerrak antolatu dituzte Aste Santurako Zarautzen

2013/03/14
Nork

Hondarrezko Gaztelua ekimenak Aste Santuetarako haurrentzako arkitektura tailerrak antolatu ditu. Apiri Gabonetako tailerren jarraipena izango da. Eskala ezberdinak jorratu zituzten orduan parte-hartzaileek, sarrera moduan. Saio berri hauetan, ildo berdina jarraituz Italo Calvinoren “Hiri Ikusezinak” liburua oinarri hartuz ariketa berriak egingo dituzte. Apirilaren 1etik 7ra izango dira tailerrak, 10:30etik 12:30era. Sei eta hamaika urte bitarteko haurrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gurutze Gorriak bertako familiak laguntzeko kanpaina abiatu du

2012/12/20
Nork
Gurutze Gorriak bertako familiak laguntzeko kanpaina abiatu du

Gurutze Gorriak Orain inoiz baino gehiago kanpaina jarri du abian, «barrura begira». Azken urteetan kanpoko herrialdeetara bideratu badute, aurten bertakoei laguntzeko deialdia egin dute. Zarauzko Gurutze Gorriko lehendakari Felix Zubiaren esanetan, «luzez doan egoera ekonomiko txar honen ondorioz, bailaran 400 dira langabeziak jotako familiak, diru sarrera oso gutxirekin bizirautera behartuak». Kanpainarekin dirua bildu nahi dute, preman dauden familia horiei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakume etorkinek abiatutako proiektu alternatiboak hizpide izango dituzte ostegunean

2012/12/18
Nork
Emakume etorkinek abiatutako proiektu alternatiboak hizpide izango dituzte ostegunean

Eskola Feministak alternatiba ekonomikoen gaia hizpide hartuta emakume etorkinak izango ditu mintzalagun ostegun iluntzean. Horren harira, Malen Etxea elkarteko kideek Zumaian martxan jarri dituzten baratza autokudeatuen inguruko informazioa emango dute; ondoren Bide Batez elkarteko lagunek euren ekimen berriez hitz egingo dute. Hitzordua 19:00etan izango da Zarauzko Gaztelekuan eta herritar oro bertan parte-hartzera gonbidatuta dagoela azaldu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Presoen aldeko Gabonetako ekimenak, herriz herri

2012/12/18
Nork
Presoen aldeko Gabonetako ekimenak, herriz herri

Herrira-k deituta, euskal presoen eskubideen alde hainbat aldarrikapen egingo da datozen egunetan. Azkoitia Abenduak 24, astelehena. Hator-hator neska-mutil etxera kontzentrazioa, plazan, 20:00etan. Abenduak 28, ostirala. Azken ostiraleko kontzentrazioa, eliz atarian, 20:00etan. Abenduak 31, astelehena. Manifestazioa, 18:30ean, plazatik. Azpeitia Abenduak 24, astelehena. Kontzentrazioa, plazan, 19:00etan. Abenduak 28, ostirala. 19:00etan, mosaiko erraldoia, frontoi txikian. Abenduak 31, astelehena. 19:00etan, manifestazioa, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Jon Maiak hitzaldia emango du migrazioaz gaur arratsaldean

2012/12/18
Nork
Jon Maiak hitzaldia emango du migrazioaz gaur arratsaldean

Etorkinen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, Zarauzko Udalak ekimen berezia prestatu du gaur arratsalderako, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. «Udalak aurten 50. eta 60. hamarkadetako immigrazioa landu eta omendu nahi du», azaldu zuen Zarauko Immigrazio teknikari Julen Arangurunek. Hori dela eta, Gure herrialdeko kulturak eta identitateak hitzaldia antolatu du. Jon Maiak eskainiko du. Izan ere, bertsolaria eta idazlea izateaz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Ori-Zautz erakundearen elkartasun egutegia, Zarauzko kirolariekin bat

2012/12/17
Nork
Ori-Zautz erakundearen elkartasun egutegia, Zarauzko kirolariekin bat

Urtero bezala, Gobernuz kanpoko Ori-Zautz erakundea elkartasun egutegia kaleratu du, Ruandaren alde. 2013ko egutegia herriko kirolarieen eta kirol taldeen. argazkiekin osatu du: besteak beste, ZKEko futbol, saskibaloi, eskubaloi, errugbi. pilota eta saskibaloi taldeak, Zarauztarra Txirrindulari Elkartea, Zarauzko Emakume Korrikalariak eta Olinpiar Jokotan parte hartu duten Mikel Agirrezabalaga eskubaloi joklaraia eta Ainhoa Murua triatleta ageri dira. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Murrizketen kontrako protesta Zarauzko anbulatorioan

2012/12/14
Nork
Murrizketen kontrako protesta Zarauzko anbulatorioan

Zarauzko anbulatorioko langileek elkarrretaratzea egin dute gaur 13:00etan eraikinaren aurrean. Sektore publikoko langileak jasaten ari diren murrizketak salatzeko egin dute bilkura. Ostiral beltza du izena ekimenak, eta beltzez jantzita atera dira langileak ere. Zerbitzu publikoen aldeko aldarria egin dute; zerbitzuak ez pribatizatzea eskatzen dute, eta krisia eragin dutenek beraiek ordaintzea ondorioak, ez herritarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zarautz, barru-barrutik

2012/12/14
Nork
Zarautz, barru-barrutik

«Postal batean kabitzen ez den Zarautz» erakutsi, eta zarauztar orok identifikatzen dituen alorrak balorean jartzeko helburuarekin, Zu Zarautz film laburren bilduma osatzen ari da Debolex ekoiztetxea, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren enkarguz. Dagoeneko lau lan prest dituzte, eta bihar aurkeztuko dute lehenbizikoa: Aurresku zaharra . Euskal Jai Egunaren bezperan, pasa den irailaren 8an, Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri dantza taldeen ekimenez antolatutako dantza erakustaldian oinarrituta dago ikus-entzunezko hori. Bertan izan ziren Debolexeko kideak, kamera eskuan hartuta, xehetasunik ez galtzeko. Behin irudiak muntatuta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)