Orioko kultur etxea leporaino bete zuten Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako udal ordezkariek larunbatean. 10:00etan hasi zen batzar nagusia, eta beste bost herri (Zarautz, Tolosa, Lekeitio, Munitibar eta Lesaka) onartzeaz gain, erakundearen ildo berria onartzea zen helburua. Eguerdian egin zuten ekitaldi instituzionala. Bertan adierazi zutenez, Zuzendaritza Batzordearen babesean, Maren Belaustegi (Uemako lehendaria) eta [...]
Zarauzko Udalak akordioa sinatu du Barton Films ekoizpen etxearekin, Euskal Herriko zinema garaikidea Modelo aretoan eskaintzeko. Modu horretan, eskaintza komertzialaren gainetik, bertan ekoitzitako euskarazko zinema lehenetsiko du. Euskal Herriko zinema aretotan bertako ekoizpena ikustea eta egileak ezagutzea ez da lan erraza izaten. Zentzu horretan, Zarautzek bide hori ireki nahi duela aditzera eman du Udaleko kultura [...]
Euskararen Nazioarteko Egunean egin ohi duten bezala, atzo ere festa eta aldarria izan ziren nagusi Urola Kostan. Eskualdeko ikastetxeetan askotariko ekitaldiak izan ziren. Zarauzko Orokieta Herri Eskolan, esaterako, Orokieta irratia (89.9 frekuentzia) jarri zuten martxan, estreinakoz, eta Euskararen Egunerako prestatutako lelo, abesti, bitxikeria eta lehiaketa oro irratiz eman zituzten haurrek. Jolasorduan, berriz, kantuan jardun zuten, [...]
Donibane plazatik abiatuta, euskararen aldeko Kantu Jiran ari dira La Salle, Orokieta, Antoniano eta Salbatore Mitxelena Ikastolako LHko ikasleak, haien gurasoak eta hainbat herritar. Mertxe Isasti eta Josu Txapartegi ‘Txapas’ esku soinuarekin eta Jon Arruti eta Jaione Eskudero gitarrarekin, Aitorren hizkuntz zaharra, Agur Zuberoa, Euskalduna euskaraz, Bizitza kantu batda eta Guk euskaraz bezalako abesti ezagunak kanatatu dituzte ozen. Kantu ibilbidea Musika Plazan bukatuko dute. [...]
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zarauzko Udalak beste hainbat ekimenen artean “Zarauzko Hizkuntza Txikiak” izeneko ekitaldia antolatu du. Zarautzen hitz egiten diren hizkuntzak 40 inguru dira, eta horietatik batzuk euskara bezala, eremu urriko hizkuntzak dira. Horiek herritarrei ezagutarazi nahi dizkie udalak, baina ez hori bakarrik, kanpotik etorri eta euskara ikasten ari diren herritar berriei esker ona ere azaldu nahi [...]
Zarauzko Udalaren Euskara Aholku Batzordearen araudia onartu du behin-behinean Udalbatzak, gehiengoz. «Herri honetan euskaraz bizi nahi duen jende asko dago, gure eskubidea delako. Udalarekin eta beste administrazio publikoekin komunikatzeko ez dugu zertan oztopo lasterketa gainditu behar. Baina, zoritxarrez, oraindik euskaldunak bigarren mailako herritarrak gara gure etxean bertan», nabarmendu zuen Gari Berasaluze Euskara zinegotziak (Bildu) herenegungo [...]
Euskararen Egunean, astelehenean, askotariko jardunaldiak egingo dituzte Urola Kostan. Eta Zarautzen saio berezia izango da. «Euskara da gure ohiko hizkuntza, baina eremu urriko hizkuntzei, beren herrialdetan egoera berezian daudenei, lekua egingo diegu egun horretan», nabarmendu du Euskara zinegotzi Gari Berasaluzek. Horiek protagonisten eskutik ezagutuko dituzte herritarrek datorren astelehenean, Modelo zinema aretoan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldia antolatzeko, [...]
Euskararen Egunerako, abenduaren 3rako, hainbat ekitaldi antolatu du Zarauzko Udalak. Horien artean, Soziolinguistika Klusterrak egindako Zarauzko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketaren nondik norakoak azalduko ditu gaur. Belen Uranga klusterreko kideak jakinaraziko dizkie datuak herritarrei. 19:00etan izango da, Etxezabalako aretoan.
Euskararen Egunerako, abenduaren 3rako, hainbat ekitaldi antolatu du Zarauzko Udalak. Horien artean, Soziolinguistika Klusterrak egindako Zarauzko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketaren nondik norakoak azalduko ditu asteartean Belen Uranga zumaiarrak. 19:00etan izango da, Etxezabalako aretoan. Ekitaldi irekia izango da.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek kalean eragin nahi dute, eskualdeko herritarren hizkuntza eskubideak betearazten lagundu. Hori ardatz hartuta, Kaleko Euskara Zerbitzua jarriko dute abian, kalean hizkuntzaren erabileran begia jarri, eta aisialdiko hainbat esparrutan euskara bultzatzeko. Jon Agirresarobe Orioko Euskara zinegotziak adierazi duenez, aurkeztu berri duten zerbitzua bateratua izango [...]
Hizkuntza eta Letren Alemaniako Akademiak emandako Georg Büchner saria irabazi zuen 1996an. Gaixotasun luze baten ondoren, joan den maiatzaren 5ean zendu zela jakinarazi du, gaur, Deutsche Verlagas—Anstalt
Abel Barriolak final—laurdetenatako kanporaketa jokatuko du larunbatean Iruñean, Aimar Olaizolaren aurka. Leitzako atzelariari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. …
Ekainaren 15etik aurrera hainbat aldaketa egingo dute TAO sisteman. Besteak beste, udan herri osora zabalduko dute. Gainontzeko urte garaietan aparkatzea libre izango da herri guztian, baita 1. gunean ere