Ekonomia

Udal langileek murrizketak salatu dituzte Udalbatzaren aurrean

2012/12/20
Nork
Udal langileek murrizketak salatu dituzte Udalbatzaren aurrean

Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko langileak Udalbatzarekin bildu ziren, soldatetan «ez dutela murrizketarik onartuko» argi adierazteko. 19:00etatik aurrera elkarretaratzea egin zuten langileek udaletxe aurrean, lan baldintzak defendatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak aplikatu dituen murrizketen ondorioz, 2013ko udako ordainsariaren aurrerapena jasoko dute Zarauzko langileek urtarrilaren 2an, abenduko aparteko lan sariaren ordez. %5,8 ko murrizketa Langileen ordezkariak hala azaldu zuen: «Gabonetako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, Politika | Ez dago iruzkinik »

Murrizketen kontrako protesta Zarauzko anbulatorioan

2012/12/14
Nork
Murrizketen kontrako protesta Zarauzko anbulatorioan

Zarauzko anbulatorioko langileek elkarrretaratzea egin dute gaur 13:00etan eraikinaren aurrean. Sektore publikoko langileak jasaten ari diren murrizketak salatzeko egin dute bilkura. Ostiral beltza du izena ekimenak, eta beltzez jantzita atera dira langileak ere. Zerbitzu publikoen aldeko aldarria egin dute; zerbitzuak ez pribatizatzea eskatzen dute, eta krisia eragin dutenek beraiek ordaintzea ondorioak, ez herritarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

KSBko langileek «enpresaren neurriko baldintzak» eskatzen jarraitzen dute

2012/12/13
Nork
KSBko langileek «enpresaren neurriko baldintzak» eskatzen jarraitzen dute

Atzo goizean bi orduko geldialdia egin zuten KSB Itur enpresako langileek. Haien esanetan, enpresa «gatazka batean murgilduta» dago. «Lan hitzarmen duina» eskatzen dute beharginek. Espainiako Gobernuaren lan erreforma bere horretan aplikatu beharrean, lan baldintzak «enpresaren neurrira» egokitu ditzan eskatu diote zuzendaritzari, hain zuzen. Enpresaburuak, ordea, oraingoz ez daude prest negoziatzeko. Hori dela eta, enpresa atarian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Frantzian saldu nahi duten enpresei zuzendutako hitzaldi bat egingo dute bihar

2012/12/12
Nork
Frantzian saldu nahi duten enpresei zuzendutako hitzaldi bat egingo dute bihar

Eskualdeko eta oro har Euskal Herriko enpresa askok euren produktuak eta zerbitzuak Frantziako merkatuan saltzen dituzte. Hori jakinda, Frantziako merkatuaren inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Bihartean Elkarteak elkarlanean. Hitzaldia bihar izango da 12:00etatik 14:00etara Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Gaitegi zabala Udal Elkartetik jakinarazi dutenez, hitzaldia interesgarria da euren produktu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Ikusi Arte ekimenak kartelez estali ditu erakusleihoak

2012/11/19
Nork
Ikusi Arte ekimenak kartelez estali ditu erakusleihoak

Zortzigarren urtez, artea kaletarren eskura jarri du Murkil Zarauzko dendarien elkarteak, Kultura Sailaren eta Xpresssionk taldearen laguntzarekin. Herriko merkataritza dinamizatzeko ahaleginean, Ikusi Arte erakusketa irekia zabaldu du, azaroaren 25a bitartean. Urtero arte-diziplina ezberdina aukeratzen dute, establezimenduetako erakuslehioak apaintzeko, eta, bide batez, bezeroak erakartzeko. Aurten, berrikuntza gisa, kartelak diraekimeneko protagonistak. Hamaika diseinatzailek aurkeztu dituzte beren lanak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Etxebizitza hutsen jabeei %100eko gainordaina kobratuko die Zarauzko Udalak

2012/11/02
Nork

«Etxebizitza izatea eskubide bat da, lehen mailako beharra. Bigarren etxebizitza bat edukitzea, berriz, luxua», dio Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek (Bildu). «Luxua» den neurrian, etxe horiegatik gehiago ordaintzea proposatu zuen udal gobernuak herenegungo udalbatzarrean. Hala, etxe hutsei Ondasun Higiezinen Zerga bikoiztea erabaki zuten, gehiengoz. Ildo horretatik, %100eko igoera izango du, 2013ko ordenantza fiskalak behin betikoz onartzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Eskualdeko talentuen ihesa ekiditeko egitasmoa jarri du martxan udal elkarteak

2012/10/23
Nork
Eskualdeko talentuen ihesa ekiditeko egitasmoa jarri du martxan udal elkarteak

Krisi ekonomikoaren eraginez urteetan prestatzen aritu diren gazte asko lanik gabe geratu da, eta atzerrira joatea beste aukerarik ez dutelakoan dira, ibilbide profesionalean aurrera egingo badute. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak Talentu ihesa ekiditen izeneko ekimena martxan jarri zuen irailean, ikasketa maila altuko gazteak eta egitasmo berriak garatu nahi dituzten eskualdeko enpresak harremanetan jartzeko, eta elkarlanean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Udal Gobernua: “Zarauzko Industrialdea xurgatu egin dute”

2012/10/19
Nork
Udal Gobernua: “Zarauzko Industrialdea xurgatu egin dute”

«Zarauzko Industrialdea SA xurgatu egin dute». Gogor salatu du Zarauzko Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez herriko industriagunea eta Buruntzaldekoa Donostiako Zuatzu Enpresa Parkera bideratzea erabaki izana. «Sprilur erakundearen bitartez, eskualdetako laguntzak Donostialdera bideratu nahi ditu». «Aldebakartasunez» eta Udal Gobernuaren borondatearen kontra hartutako erabakia dela nabarmendu du, eta gertatutakoa «oso-oso larria» dela. «Industrialdearen bilakaeran lehen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Politika | Ez dago iruzkinik »

Deshazkundearen inguruan hainbat ekimen izango da gaurtik igandera

2012/10/16
Nork
Deshazkundearen inguruan hainbat ekimen izango da gaurtik igandera

«Gure inguruan hain presente dagoen krisia kontuan hartuta», aurten deshazkundearen inguruan antolatu dute Elkartasun Astea. Ekoizpen ekonomikoaren kontrolpeko murrizketa arautua sustatzearen aldeko kontzeptua da honakoa, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua ezartzeko helburuarekin. Gaurtik igandera bitartean, askotariko ekimenak izango dira herrian, Bizi hobeto gutxiagorekin lelopean. «Egunerokorako aholku ederrak emango dizkigute eta ziurrenik guztiontzat lagungarri izango dira», diote antolatzaileek. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Foro-sozioekonomikoa sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak, lana sustatzeko

2012/10/11
Nork
Foro-sozioekonomikoa sortu du Urola Kostako Udal Elkarteak, lana sustatzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean enplegua sustatzeko ahalegina «biderkatuko» du, eta ildo horretan enpresa, langabetu eta bestelako erakundeekin plan bat diseinatzeko ardura hartu du. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako ordezkariek eta udal elkarteko arduradunek eskualde osorako foro sozio-ekonomiko bat sortu dute Lanbideren laguntzarekin. Euskal Herriko egungo egoera zailaz eta gordinaz jabetzen dira Urola [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)