Musika

Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

2012/12/21
Nork
Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

Gaur zabaldu dute Nahia Zarauzko artisau eta artisten elkarteak gabonetako azoka. Aurten abenduaren  24ra arte izango da zabalik eta urtarrilaren 3an irekiko dute berriz ere, hilaren 5era arte. Guztira, 14 postu jarri dituzte eta askotariko produktuak aurki daitezke Merkatu Plazako bigarren solairuan: bitxiak, apaingarriak, arropa, material zaharberritua, besteak beste. Postuez gain, hainbat ekitaldi ere bilduko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Bakarka baina elkarrekin

2012/12/19
Nork
Bakarka baina elkarrekin

Sinplea, intimista da Lou Topeten musika. Abeslari estatubatuarren eragina du, eta gitarra eta aho-soinu bana nahikoa ditu entzuleak bereganatzeko. Batzutan, ordea, ez du musika tresna horien babesa soilik izaten; 31. zuloko tripulazioa -k laguntzen du askotan. Hain justu, bihar talde  horren konpainia izango du Euskalduna tabernako oholtza gainean. Zarauztarrak estreinako kontzertua eskainiko du Kafe Torero egitasmoaren baitan, The [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Jabier Muguruza: “Beti jolastu dut isiluneekin; nire musikan oso inportanteak dira”

2012/11/28
Nork
Jabier Muguruza: “Beti jolastu dut isiluneekin; nire musikan oso inportanteak dira”

Bikote bat eta bikote bat. Jabier Muguruza (Irun, 1960) musikaria Zarauzko Modelo aretoan ariko da etzi, 22:00etatik aurrera, Mikel Azpiroz piano-jotzailea bidaide hartuta, bere azken lana zuzenean aurkezten. Giro intimoa jarriko diote zinema zahar harnasberrituari. Orain arteko zure «apusturik erradikalena» zela adierazi zenuen Bikote bat diskoaren aurkezpenean. Zer du erradikaletik? Aurkezpen bakoitzean zerbait berria esan beharra dago, eta diskurtsoren bat erdi-asmatzen du­zu. Jakina, saiatzen zara errealitatearekin zerikusia duen zerbait adierazten, eta horretan zintzoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Irudietan: Mitoen sinfonia

2012/11/26
Nork

Francisco Escudero maisua gogoratzeko ekitaldien baitan, Mitoen Sinfonia ikuskizun-kontzertua izan zen atzo iluntzean, kiroldegian.  Zazpi abesbatzetako 185 bat haur kantarien ahotsean interpretatu zuten pieza berezia; bertan izan ziren Azkoitiko Bizkargi-Txiki, Azpeitiko Antxieta, Donostiako Ekintza Txiki eta Francisco Escudero musika kontserbatorioko haur abesbatza, Zarauzkok Txinpirin eta Zarautz Txiki, eta Zumaiako San Pedro Txiki abesbatza eta txikienen taldea. Bi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

185 bat haur kantarik Escuderoren ‘Mitoen Sinfonia’ aurkeztuko dute, igandean, kiroldegian

2012/11/22
Nork
185 bat haur kantarik Escuderoren ‘Mitoen Sinfonia’ aurkeztuko dute, igandean, kiroldegian

Francisco Escudero maisua gogoratzeko ekitaldien baitan, Mitoen Sinfonia ikuskizun-kontzertua aurkeztuko dute igandean. Zazpi abesbatzetako 185 bat haur kantarien ahotsean interpretatuko dute pieza berezia; bertan izango dira Azkoitiko Bizkargi-Txiki, Azpeitiko Antxieta, Donostiako Ekintza Txiki eta Francisco Escudero musika kontserbatorioko haur abesbatza, Zarauzkok Txinpirin eta Zarautz Txiki, eta Zumaiako San Pedro Txiki abesbatza eta txikienen taldea. Emanaldia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Zaratafest jaialdia izango da bihar, Putzuzulon

2012/11/16
Nork

  Putzuzuloren 7. urteurreneko ospakizunek aurrera darraite, Zazpi urte, zazpi bizitza, zazpi bekatu eta eredu bakarra, autogestioa lemapean. Ildo horretatik, gaur 20:00etatik aurrera, tortila patata txapelketa eta kantu afaria izango dira. Bihar, berriz, Zaratafest jaialdia. 21:30etatik aurrera, Criatura, Necesidad de Luchar, Bar Remigio, Managaitz eta Cysma taldeen zarata izango da entzungai. Igandean, berriz, Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasen Ta oain ze? antzezlanaren estreinaldia izango da, 19:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Zarautz Abesbatzak Pasai San Pedron kontzertua emango du gaur, Escuderoren omenez

2012/11/16
Nork
Zarautz Abesbatzak Pasai San Pedron kontzertua emango du gaur, Escuderoren omenez

Gaur  Zarautz Abesbatzak Pasai San Pedron kontzertua eskainiko du, Francisco Escuderoren omenez. Pasai San Pedron, garai honetan, musikaren astea antolatzen dute eta aurten, maisu handiaren jaiotzaren mendeurrena ospatu nahian, omenalditxoa egin nahi izan diote bertakoek. Hori dela eta,  Zarautz Abesbatza gonbidatu dute. Gaur, 20:00etan, San Pedro elizan izango dira, beraz, Escuderoren kantuak entzungo dira, musika [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Hainbat ekimen izango da gaztetxean asteburuan

2012/11/09
Nork
Hainbat ekimen izango da gaztetxean asteburuan

Kaiolatik Elektrogaua izango da bihar Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurreneko egitarau zabalaren baitan, Niko, Ibailo, Aritz C, Panda eta Beba izango dira gunea girotzen 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du. Gaur, berriz, antzerki erronka egingo dute. Nahi duenak hartu ahalko du parte bertan. 22:00etan hasiko dute ekimen hau ere.  Igandean haurrentzat Baso sorgindua antzerkia izango da eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Antzerkia, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa izango da azaroaren 24an, Zarautzen

2012/11/08
Nork

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa, Beeee…Eguna,  izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira topaketa hau sortzeko helburua. Iaz Lesakan izan zen lehenbiziko Beeee… Eguna eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko. Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako hainbat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Bestelakoak, Bestelakoak, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Hainbat ekimen izango da gaztetxean asteburuan

2012/11/08
Nork
Hainbat ekimen izango da gaztetxean asteburuan

Kaiolatik Elektrogaua izango da bihar Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurreneko egitarau zabalaren baitan, Niko, Ibailo, Aritz C, Panda eta Beba izango dira gunea girotzen 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du. Gaur, berriz, antzerki erronka egingo dute. Nahi duenak hartu ahalko du parte bertan. 22:00etan hasiko dute ekimen hau ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)