[Sasoian.info] Kantauri Surf Liga azken txanpan murgilduta dago. Finaleko jardunaldiekin ari dira, aurtengo talde irabazlea erabakitzeko. Hain zuzen, larunbatean jokatuko dute azken jardunaldia, Zarautzen. Lehen saioan Lonjan feat. 4per4 taldea, BST Bakio Surf Taldea eta Bidarteko Surf Kluba lehiatuko dira, eta bigarrengoan, berriz, BAGA Zarauzko Surf Eskola, Artha/Angelu Surf Kluba eta GST Getxo Surf Taldea. Saio [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kantauri, liga, sailkapen, Surf, txapelketa
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Mus Txapelketa Azkarra antolatu du, hilaren 16 eta 23rako. Bikote kopuruaren arabera datak alda daitezke, ordea. Parte hartu nahi izanez gero, elkarteko iragarki taulan izenak idatzi eta bikoteko sei euro ordaindu beharko dituzte. Azaroaren 13an amaituko da izena emateko epea, eta hilaren 15ean zintzilikatuko dute taulan bikoteen zozketako emaitza. Hilaren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Euskal Jai Egunean, igandean, lehiaketa berezia izan zen Putzuzulon. Lehenbiziko aldiz Triki Air Txepelketa egin zuten. Urretxu, Usurbil, Getaria eta “mundu guztitik etorritako trikitiairlariek” hartu zuten parte bertan, eta arratsalde “umoretsua” igaro zuten bertaratu zirenek. Ildo horretatik, Xakela Gaztetxe Asanbladak eta Gurekin Jai festa batzordeak “festa parte-hartzaileen aldeko apustua egiten jarraituko” dutela nabarmendu dute. Hain [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Jaiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoienek irabazi dute Trikitilari Gazteen XXXII. Txapelketa. Irailaren 5ean, asteazkenean, jokatu zen Zinema pilotalekuan 22:00etan. Aurrez, kanporaketa izan zen eta hamar bikotetik sei sailkatu ziren finalerako. Elizagoien ahizpak gailendu ziren eta Julen Alonsok (Orio) eta Eneritz Aulestiak (Zarautz) herriko bikote onenaren saria.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Urtero legez, ez gaituen pilota jaialdia antolatu dute aurten ere Euskal Astearen baitan. Gurpildun aulki darabiltzenen eta herriko pilotarien arteko lehia izango da nagusiki. Jaialdia Frontoi Txikian egingo dute, larunbatean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Gaur jokatuko dute Trikitilari Gazteen XXXII. Txapelketa. Guztira hamar bikotek hartuko dute parte bertan: Aretxabaletako Beñat Ganboa eta Mungiako Julene Otegik; Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea arrasatearrek; Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoienek; Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero debatarrek; Paul Eizmendi eta Eider Manso donostiarrek; Eneritz Aulestiak (Zarautz) eta Julen Alonsok (Orio); Garazi Otaegik eta Maria [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Trikitilari Gazteen XXXII. Txapelketa, zarautz
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Leihaketak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Saskibaloi ikuskizuna Zarauzko malekoira itzuliko da aurten ere, Zast Zarauzko Sasbibaloi Taldearen eskutik, 3×3 Street Basket Zarautz 2012 txapelketarekin. Orain arte hiru egun jarraietan jokatzen bazen ere, bi asteburutan banatzea erabaki dute aurten, antolaketak eragiten duen «lan karga arintzeko». Antza denez, antolatzaileak nahiko itota iristen ziren txapelketako azken egunera, eta, hori horrela, abuztuaren 18an, 24an eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Aurten ere nazioarteko surf egutegiko txapelketa garrantzitsuenetariko bat jokatuko dute Zarautzen. Seigarren urtez jarraian, ASP Men´s Star Events zirkuituko sei izarreko proba, San Miguel Pro Zarautz, antolatu du ZSE Zarautz Surf Elkarteak. Abuztuaren 28tik irailaren 2ra goi mailako surfaren eskenatoki izango da kostaldeko herria, hala. Orotara, nazioarteko 150 surflari onenak lehituko dira bertan. Besteak beste, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ander Ugarte, Aritz Aranburu, munduko, San Miguel Pro, Surf, txapelketa, Zarautz Pro
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Urtero legez, Euskal Astearen baitan Trikitilari Gazteen XXXII. Txapelketa izango da, Zinema frontoian. Interesa dutenek eman dezakete izena dagoeneko. Horretarako Turismo Bulegora (astelehenetik larunbatera 09:00-20:30 bitartean eta igandetan 10:00etatik 20:00etara) jo beharko da edota bertako telefonora deitu, 943-830990 zenbakira. Abuztuaren 27a baino lehen eman beharko da izena. Parte-hartzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Batetik, eskusoinujoleek [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean amaituko da XXVIII. Basarri Sarira bertso paperak aurkezteko epea. Interesa dutenek Euskara zerbitzura (Kale Nagusia, 29) bideratu beharko dituzte lanak. Informazio gehiago eskuratzeko, bestalde, 943-005116 telefonora deitu edota euskaraz@zarautz.org helbidera mezua bidali beharko da. Udalak urtero antolatzen du euskara suspertu eta bertsogintzari bultzada emateko aipatu lehiaketa. Jakinarazi duenez, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »