Modeloren lagunak taldea sortu berri dute, duela gutxi ateak zabaldu dituen zinema aretoan film komertzialak emateko asmoarekin. Herria biziberritzea dute xede taldekideek. Hala, urtarrilerako eta otsailerako hainbat hitzordu zehaztu dituzte. Larunbat, igande, astelehen eta asteartetan emango dituzte, 19:00etan eta 22:00etan. Sarrera bakoitzak 5 euroko kostua izango du, eta nahi dutenek, sei film ikusteko txartela erosi [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »
Gabonetako egunetarako egitarau zabala prestatu du Kultura Zarautzek. Hilaren 29an, esaterako, haurrei zuzendutako emanaldia izango da: Olentzero eta iratxoen jauntxoa filma izango da ikusgai. Horrez gain, beste hainbat film prestatu dute maiatza bitarterako. Hona hemen egitaraua: - Abenduak 29, larunbata. Olentzero eta iratxoen jauna. - Urtarrilak 13, igandea. Aita zonbia naiz. - Urtarrilak 20, igandea. Zuloak. - Otsailak 3, igandea. Desioen arraina. - Otsailak 17, igandea. Bypass. - Martxoak 3, igandea. Txakurkumeak eta Marko Poloren kodea. - Martxoak 17, igandea. Gartxot. - Apirilak 7, igandea. Malutatxo. - Apirilak 21, igandea. Xora. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Udalak akordioa sinatu du Barton Films ekoizpen etxearekin, Euskal Herriko zinema garaikidea Modelo aretoan eskaintzeko. Modu horretan, eskaintza komertzialaren gainetik, bertan ekoitzitako euskarazko zinema lehenetsiko du. Euskal Herriko zinema aretotan bertako ekoizpena ikustea eta egileak ezagutzea ez da lan erraza izaten. Zentzu horretan, Zarautzek bide hori ireki nahi duela aditzera eman du Udaleko kultura [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Euskara, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Egitaraua Zine modelon -Abenduak 14a, ostirala. Stanley Kubrick zuzendariaren La naranja mecanica . -Urtarrilaren 18a, ostirala. Sam Peckinpah zuzendariaren Pat Garrett & Billy the Kid. -Otsailaren 15a, ostirala. Federico Fellini zuzendariaren Amarcord . -Martxoaren 15a, ostirala. Lucino Visconti zuzendariaren Muerte en Venecia . -Apirilaren 19a, ostirala. Terrence Malick zuzendariaren Dias del cielo . -Maiatzaren 17a, ostirala. François Truffaut zuzendariaren La noche americana . -Uztailaren 19a, ostirala. Ingmar Bergman zuzendariaren Gritos y susurros . -Irailaren 13a, ostirala. Martin Scorsese zuzendariaren Taxi driver . -Urriaren 18a, ostirala. Michael Cimino zuzendariaren El cazador . -Azaroaren 15a, ostirala. Francis Ford Coppola zuzendariaren Apocalypse now . Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrera: 5 euro. I love Rock elkarteak Zine Modelon ekimena antolatu du. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egitarau, ekimen, elkartea, emanaldi, film, I love, modelon, rock, zine
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zarauzko Udalak beste hainbat ekimenen artean “Zarauzko Hizkuntza Txikiak” izeneko ekitaldia antolatu du. Zarautzen hitz egiten diren hizkuntzak 40 inguru dira, eta horietatik batzuk euskara bezala, eremu urriko hizkuntzak dira. Horiek herritarrei ezagutarazi nahi dizkie udalak, baina ez hori bakarrik, kanpotik etorri eta euskara ikasten ari diren herritar berriei esker ona ere azaldu nahi [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »
Hilabeteko azken ostegunero legez, ekitaldi berezia antolatu dute gaurko Kafe Torero kultur egitasmoko ordezkariek. Izan ere, Kimuak katalogoko zenbait film labur eskainiko dute Euskalduna tabernan, 21:30etik aurrera. Euskadiko Filmategiak urtero Kimuak izeneko lehiaketa antolatzen du, Euskal Herrian sortzetako film labur esanguratsuenak aukeratu eta lan horien ahalik eta zabalkunde handiena egiteko helburuarekin. Horretarako, Euskal Herriko hainbat [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »
Putzuzuloren 7. urteurreneko ospakizunek aurrera darraite, Zazpi urte, zazpi bizitza, zazpi bekatu eta eredu bakarra, autogestioa lemapean. Ildo horretatik, gaur 20:00etatik aurrera, tortila patata txapelketa eta kantu afaria izango dira. Bihar, berriz, Zaratafest jaialdia. 21:30etatik aurrera, Criatura, Necesidad de Luchar, Bar Remigio, Managaitz eta Cysma taldeen zarata izango da entzungai. Igandean, berriz, Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasen Ta oain ze? antzezlanaren estreinaldia izango da, 19:30ean.
Irakurri gehiago
Bidalita Antzerkia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Asteartean, Jesus Mendez adituak azken urtetan kantauri itsasoan itsas hegazti eta zetazeoei ateratako argazki sorta erakutsiko du, Arkamurka natur taldearen egoitzan (Santa Marina, 1). “Gure asmoa da Getariako San Anton lurmuturretik hilero migrazioaren jarraipena egitean ikusi izan ditugun espezieak erakustea da, eta itsas hegazti eta zetazeoen munduan sakontzea”, adierazi dute elkartetik. 20:00etan hasiko dute emanaldia. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »
“Postal batean kabitzen ez den Zarautz” erakusteen dituzten hamar ikus-entzunezko labur osatuko ditu Debolex ekoiztetxeak, Zarauzko Udalaren enkarguz. Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek adierazi duenez, zarauztarrak batzen dituen hainbat alor islatuko dute lan horiek: “Zarautz herri turistikoa da, itsasoa eta hondartza ditu…Hala ere, herritarrak batzen dituen hainbat klabe ere baditugu. Alor horiek balorean jarri nahi izan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Euskara, Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Jaiak, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Pirmin Trekuren (Fermin Aldabaldetreku, 1930-2006) heriotzaren seigarren urteurrenaren harira, Photomuseum Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak Pirmin Treku. Bizitza bat dantzan erakusketa antolatu du, haren bizitzako eta ibilbide profesionaleko hainbat argazki bilduz. Hori aprobetxatuz, Pirmin Treku gogoan bideo emanaldia izango da museoan bihar, eta ondoren solasaldia, Xabier Etxabek gidatuta. 19:00etan jarri dute hitzordua. Bideo hori ez da berria, ordea. 2007ko uztailean, Treku hil eta urtebetera, eman zuten lehenbiziko aldiz Kafe Torerok museoan bertan antolatu zuen omenaldian. Hogei [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »