Hitzaldiak

Jon Maiak hitzaldia emango du migrazioaz gaur arratsaldean

2012/12/18
Nork
Jon Maiak hitzaldia emango du migrazioaz gaur arratsaldean

Etorkinen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, Zarauzko Udalak ekimen berezia prestatu du gaur arratsalderako, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. «Udalak aurten 50. eta 60. hamarkadetako immigrazioa landu eta omendu nahi du», azaldu zuen Zarauko Immigrazio teknikari Julen Arangurunek. Hori dela eta, Gure herrialdeko kulturak eta identitateak hitzaldia antolatu du. Jon Maiak eskainiko du. Izan ere, bertsolaria eta idazlea izateaz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Atez atekoaren inguruko hitzaldia egingo dute bihar

2012/12/11
Nork
Atez atekoaren inguruko hitzaldia egingo dute bihar

Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak antolatuta, Andoni Amonarrizek atez ateko sistemaren inguruko hitzaldia emango du bihar. Hernaniko esperientzia izango du hizpide, eta hondakinak biltzeko sistema horren kostua, ordutegia eta bestelako auziez ariko da. Horrez gain, edukiontzi berdeaz ere ariko dira, kudeaketa nola hobetu eta birziklapena nola bultzatu azalduz, besteak beste. 20:00etan izango da saioa, Antoniano aretoan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

‘Etorkizuneko gizartea’ hitzaldia izango da ostegunean, Gaztelekuan

2012/11/26
Nork

Familia, haurdunaldia eta haurraren lehen urteak. Etorkizuneko gizartea hitzaldia antolatu dute ostegunerako, Gaztelekuan. Guraso, zaintzaile, haurdun dauden emakumeak, eta orohar, interesa duen orori zuzendutako saioa izango da. Mailu Segurola psikopedagogo eta psikomotrizista, Sonsoles Alamo psikologo eta psikomotrizista eta Guillermo Gonzalez-Castelao farmazialari eta kinesiologoa sortze eta ernaldi prozesuez, erditzeaz, haurtzaroaz, garapen psikomotorraz eta guraso eta haurren arteko harremanaz ariko dira, 18:30etik aurrera. Sarrera doan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Belen Urangak hizkuntza erabileraren Zarauzko datuak azalduko ditu asteartean

2012/11/23
Nork
Belen Urangak  hizkuntza erabileraren Zarauzko datuak azalduko ditu asteartean

Euskararen Egunerako, abenduaren 3rako, hainbat ekitaldi antolatu du Zarauzko Udalak. Horien artean, Soziolinguistika Klusterrak egindako Zarauzko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketaren nondik norakoak azalduko ditu asteartean Belen Uranga zumaiarrak. 19:00etan izango da, Etxezabalako aretoan.  Ekitaldi irekia izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Bizkarreko minaren inguruko hitzaldia emango du Marmier doktoreak, asteartean

2012/11/08
Nork
Bizkarreko minaren inguruko hitzaldia emango du Marmier doktoreak, asteartean

Michel Marmier doktoreak  Bizkarreko mina. Sorburua eta prebentzioa  hitzaldia eskainiko du asteartean, 18:00etan Alameda hotelean. Hitzez Emakume Baserritarren elkarteak antolatuta, bizkarreko minak ez izateko hainbat jarraibide emango du. Sarrera doan izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Harkaitz Canok ‘Twist’ aurkeztuko du gaur Garoan

2012/11/08
Nork
Harkaitz Canok ‘Twist’ aurkeztuko du gaur Garoan

Paperezko lagunak irakurle taldeak solasaldia antolatu du gaurko,  Garoa liburudendan (Trinitate kalea, 7). Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, aurtengo euskarazko Euskadi Saria jaso berri duen Harkaitz Cano idazleak Twist liburua aurkeztuko du bertan.  Lan horren laburpentxo bat irakurriko du eta amaieran, mahai inguru modukoa egingo dute bertaratzen direnekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Menopausiaren inguruko hitzaldia izango da gaur

2012/10/23
Nork
Menopausiaren inguruko hitzaldia izango da gaur

Menopausiaren inguruko hitzaldia izango da gaur, Casa Taller Saluz etxeko kideen eskutik. Garoa liburudendan izango da, 19:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Kostan Elkarteko ikastarotan izena eman daiteke jada

2012/09/13
Nork
Kostan Elkarteko ikastarotan izena eman daiteke jada

Urtero legez, Kostan Elkarteko kideek eta «ikasteko gogoz» dagoen pertsona orok askotariko ikastarotan parte hartu ahalko dute. «Eskaintza zabala prestatu dugu 2012-2013 ikasturterako. Askotariko gaien inguruko eskolak eskainiko dituzte, guztiak interesgarriak eta gaur egungoak». Hala, XX. mendeko arkitektura, Espainiako musika eta konpositoreak, Nazareteko Jesusen mezua eta harek egun duen eragina, umorea literaturan, informatika eta Grezia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hitzaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Gogo aldartearen inguruko hitzaldia izango da ostegunean kiroldegian

2012/07/10
Nork
Gogo aldartearen inguruko hitzaldia izango da ostegunean kiroldegian

Agifes Gipuzkoako famili eta eri psikologikoen elkarteak Gogo aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa hitzaldia antolatu du ostegunerako. Yolanda Iglesias elkarteko psikologikoak nahasmendu  afektiboaren arrisku faktoreez, estresaren eraginaz, emozioek duten zereginaz eta horien adierazkortasunaz, norbere burua zaintzearen garrantziaz eta nahasmendu afektiboa duten pertsonekin harremantzeko jarraibideez ariko da, Zarauzko kiroldegian 19:00etatik aurrera. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren baitan antolatu du Agifesek ekimen hau. Buruko nahasmenduak dituzten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)