Memoria pertsonaletik abiatuta memoriaren kontzeptu orokorrera iritsi da Oihanar Leunda artista zarauztarra. Hori izan da bere sormen-lanaren prozesua. Hori izan da Sotoko ipuina izenburupean aurkeztu berri duen erakusketaren abiapuntua eta helmuga. Garoa liburu-dendarako espresuki prestatutako arte-instalazioa da, eta urtarrilaren 16ra arte bisitatu daiteke. «Garai hartan, gai zehatz batekin lanean ez nenbilenez, erakutsi behar nuen lekua bera hartu nuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:denda, erakusketa, Garoa, ipuina, Leunda, liburu, Oihana, sotoko, sototik, zarautz
Bidalita artea, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hainbat urtetan Zuberoako Maskaradari ateratako argazkiak aukeratu eta Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan jarri ditu erakusgai Jon Mikel Intsausti zumarragarrak. Argazkilariak 1993ko urtarrilean izan zuen ekitaldia ikusteko lehen aukera, Urdiñarben, eta, harrezkero, 2007a bitartean, ospakizuneko ikusle eta erretratugile izan da. Aurten, argazki erakusgarrienekin erakusketak egin ditu Zumarragan, Beasainen eta Tafallan –eta, orain, Zarautzen–, bi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erakusketa, inauteri, insausti, jon mikel, maskarada, Photomuseum, zuberoa
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Argazkizale Elkartetik hainbat egitasmo egiten dute urtean zehar. Azaroa eta abendua, esaterako, Nazioarteko Argazki Mostra erakusketarako gordetzen dute. Aurtengoa, antolatzen duten XX. aldia dute, eta urteen joan-etorrian, gainera, herriko kultur hitzordu klasiko bihurtu da. Urtero bezala, nazioarteko bost argazkilari ezagunen proposamenak zintzilikatu dituzte Zarauzko Torre Luzea erakusketa aretoan, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Ibilbide luzeko eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:argazki mostra, laura len, Torre Luzea, zarauzko argazkizale elkarte
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Udako formatuari agur esan, eta bide berriari ekingo dio Sortaldeak. Aurrerantzean, Daniel Txopitea bekadunentzat lan lekua izateaz gain, hainbat erakusketa hartuko du. Donejakue Bidearen inguruko erakusketa izango da ibilbide berri horren lehenbiziko geltokia. Gaur zabalduko dute Iparraldeko Santiago Bidea argazki eta luma irudien erakusketa. Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteak mende laurdena bete duela eta, omenaldi gisa antolatu dute. Bertan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:iparralde, Iparraldeko Santiago Bidea, santiago bidea, sortalde, zarautz
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak | Ez dago iruzkinik »
Iparraldeko Santiago Bidea argazki eta luma irudien erakusketa zabalduko dute bihar, Sortaldea kultur eremuan. Santiago bideari buruz Manuel Barrenetxea donostiarrak egindako 50 bat luma irudi izango dira ikusgai itsaspasealekuko aretoan, eta baita kostako bideko 80 argazki inguru ere, Irun eta Deba artean ateratakoak. Azaroaren 18ra bitartean izango da zabalik erakusketa, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta jai egunetan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Argiaren inguruan zenbat teoria, ikerketa eta antzeko ez ote dira egin. Argiaren jiran, zenbat artelan ez ei dira sortu. Artistak argia izaten du lagun, sorkuntzarako argi bezala baldin bada ere. Ilunpea ere izan dezake, barrura begiratu eta kolore griseko aldarteak itotzen badu. Bestelako gogoetak ere eragiten ditu argiak artistengan; esaterako, Zaloa Ipiñari (Bilbo, 1986) eragin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:argiaren aztarnak, erakusketa, Torre Luzea, Zaloa Ipiña, zarautz
Bidalita Aisia, artea, Ekitaldiak, Erakusketak | Ez dago iruzkinik »
Urteurren adierazgarriren baten aitzakiarik gabe, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak omenaldi propioa egin nahi izan dio Pirmin Treku (Fermin Aldabaldetreku, 1930-2006) dantzari zarauztarrari, haren bizitzako eta ibilbide profesionaleko hainbat argazki bilduz. Pirmin Treku. Bizitza bat dantzan erakusketaren bitartez, dantzariaren eta koreografoaren jarduna hobeto ezagutzeko parada eskaintzen du. Atzera begirako fotografikoa da, zalantzarik gabe, eta, batez ere, Saldler’s Wells Royal Balleteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Photomuseum, Pirmin Treku
Bidalita Aisia, artea, Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Iruzkin bat »
Miguel de Unamunoren lehen eleberriaren izenburuari ohore eginez, Zarauzko Photomuseun Argazki eta Zinema Museoak Bakea gudan (Paz en la guerra) behin-behineko erakusketa berria aurkeztu du. Oraingo honetan, II. Mundu Gerrari buruzko bestelako ikuspegia eskaini nahi izan du; izan ere, Royal Air Force edo Erresuma Batuko aire armadako irrati-telegrafista batek aipatutako gatazkan bildutako argazkiak eta dokumentuak jarri dituzte erakusgai, Ikeder enpresaren laguntzarekin [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Roke Etxabek sartu zion arpoia Zarauzko azken baleari, 1878an. Harrezkero, oso noizbehinka gerturatu dira zetazeoak kostaldera, noraezean galdurik edo hilda. Herriak, ordea, harreman historiko handia izan du balearen harrapaketan, eta mendeetako jarduera ekonomikoa eta ondorengo mitifikazioa aztergai, Xabier Alberdi (Zarautz, 1969) historialariak Zarautz eta balea erakusketa atondu du. Erakusketak, gainera, Sortaldea Kultura Eremu berria irekiko du, eta bihar [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:balea, historialaria, Sortaldea, Xabier Alberdi, zarautz, Zarautz eta balea
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Historia | Ez dago iruzkinik »
Francisco Escuderoren jaiotzaren mendeurrenaren harira, herriko hainbat eragilek urte osoko egitarau zabala antolatu du musikagilearen kultur jarduna eta ekarpena ezagutzera emateko. Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak ere bat egin du ospakizun ekitaldiekin, eta haren bizitzaren atzera begirako argazki erakusketa antolatu du, Eresbil musikaren euskal artxiboaren laguntzarekin. Atzera begirakoa gizaldiz gizaldi banatuta dago; 1940ko hamarkadatik 1990eko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »