AIA Abenduaren 21a, gaur.17:00etan: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Etxetxon elkartuko dira, eta kantuan egingo diete harrera bi pertsonaiei. Umeek gutunak emateko aukera izango dute plazan. Abenduaren 23a, igandea. 17:00: Zine emanaldia, kultur etxean. Age 4 filma. Abenduaren 24a, astelehena.09:00: Aiako plazan elkartu, baserritarrez jantzita, eta auzoz auzo eta baserriz baserri eskea, kantuan. 17:30: Berriz ere plazan elkartuko dira herritarrak, herrigunean Gabon kantak eskaintzeko. Abenduaren 26a, asteazkena. [...]
Gaur zabaldu dute Nahia Zarauzko artisau eta artisten elkarteak gabonetako azoka. Aurten abenduaren 24ra arte izango da zabalik eta urtarrilaren 3an irekiko dute berriz ere, hilaren 5era arte. Guztira, 14 postu jarri dituzte eta askotariko produktuak aurki daitezke Merkatu Plazako bigarren solairuan: bitxiak, apaingarriak, arropa, material zaharberritua, besteak beste. Postuez gain, hainbat ekitaldi ere bilduko [...]
Laugarren urtez jarraian, Erdi Arora itzuliko da Zarautz datozen egunetan. Gaur 18:00etan zabalduko dute Erdi Aroko Azoka, 22:00ak arte. Igandera bitartean izango da irekita, 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara bitartean. Azken egunean, 20:00etan itxiko dituzte postuak. Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzatik Erriberazahar kalerako eremua hartuko du, eta postuez gain, hainbat jardunaldi izango da.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zarauzko Udalak beste hainbat ekimenen artean “Zarauzko Hizkuntza Txikiak” izeneko ekitaldia antolatu du. Zarautzen hitz egiten diren hizkuntzak 40 inguru dira, eta horietatik batzuk euskara bezala, eremu urriko hizkuntzak dira. Horiek herritarrei ezagutarazi nahi dizkie udalak, baina ez hori bakarrik, kanpotik etorri eta euskara ikasten ari diren herritar berriei esker ona ere azaldu nahi [...]
Euskararen Egunean, astelehenean, askotariko jardunaldiak egingo dituzte Urola Kostan. Eta Zarautzen saio berezia izango da. «Euskara da gure ohiko hizkuntza, baina eremu urriko hizkuntzei, beren herrialdetan egoera berezian daudenei, lekua egingo diegu egun horretan», nabarmendu du Euskara zinegotzi Gari Berasaluzek. Horiek protagonisten eskutik ezagutuko dituzte herritarrek datorren astelehenean, Modelo zinema aretoan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldia antolatzeko, [...]
Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria estrategia abiatu zuen duela bi urte inguru, indar politiko berri bat antolatzeko beharra ikusi zuenean. Sortu alderdia jaio zen prozesu horretatik. Orain ezker abertzaleak beste urrats bat egin nahi duela adierazi du, eta Sorturen estrategia politikoa, antolaketa eta funtzionamendu berriaren inguruan hausnartzeko Sortzaile prozesua abiatu du. Eztabaida prozesua Zarautzen eta [...]
Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa, Beeee…Eguna, izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira topaketa hau sortzeko helburua. Iaz Lesakan izan zen lehenbiziko Beeee… Eguna eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko. Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako hainbat [...]
Atzo arratsaldean, Cava Azokari amaiera borobila ematearren, I. Arraun Bertso Txapelketa jokatu zuten Munoako karpan. ZAE Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bertsolari bana taularatu zen, Uxue Alberdi, Egoitz Eizagirre, Andoni Egaña eta Jon Maia, hurrenez hurren. Arrauna gaitzat hartuta aritu ziren lau bertsolariak, nor baino nor bi bat ordu iraun [...]
ZAE Zarautz Arraun Elkarteak I. Cava Azoka antolatu du igandera bitartean, Munoan, “herria bizitzeko” eta taldearentzat laguntzak biltzeko helburuarekin. Atzo inauguratu zuten, eta jende ugari gerturatu zen karpara, cava ezberdinak dastatu eta afaltzera. Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:
Putzuzuloren zazpigarren urteurrenaren harira, askotariko ekimenak antolatu dituzte gaztetxean. Azaroaren 25 bitartean izango da zer ospatua. Atzo gauean, esaterako, Bertsio Gaua izan zen. Jende ugari bildu zen eta giro ona izan zen nagusi. Gaur hileko lehen ostegunero bezala, jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo, eta afalostean, magia ikuskizuna egongo da. Larunbata egun borobila izango da: jolasak, [...]
Bihar, asteartea, Aho bizarrik gabe Benito Lertxundi musikari oriotarrarekin. Pako Aristi idazle eta kazetariak gidatuko du saioa. 19:00etan hasiko da ekitaldia, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Irungo Udalak jakinarazi du Urdanibiako etxaditik golf aldera joateko errepidean, bertako zubia aste honetan zehar itxita egongo dela, baina errepide nazionalera atera nahi duten ibilgailuentzat bakarrik. Hau da,
Joan den larunbatean 200 plazatan baino gehiagotan eginiko mobilizazioek sortutako "protesta mosaiko handia" nabarmendu, eta parte hartu zuten herritarren "ekarpena eta konpromisoa" txalotu du mugimenduak.
Ondarroan bertan jokatu zuten atzo Bizkaiko Trainerilla Txapelketa. Ondarroako gazteen atzetik Portugalete, Deustu, Getxo eta Sestaotarra trainerillak sailkatu ziren.
Atletico de Madriden kontra galduta, Bizkaia Gernika ligako finalaurrekoetatik kanpo geratu da. Hain zuzen, 15-29 galdu zuten gernikarrek, denboraldiari amaiera tristea emonez.