Bestelakoak

Gabonetako egitaruak, herriz herri, hemen

2012/12/21
Nork
Gabonetako egitaruak, herriz herri, hemen

AIA Abenduaren 21a, gaur. 17:00etan: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Etxetxon elkartuko dira, eta kantuan egingo diete harrera bi pertsonaiei. Umeek gutunak emateko aukera izango dute plazan. Abenduaren 23a, igandea. 17:00: Zine emanaldia, kultur etxean. Age 4 filma. Abenduaren 24a, astelehena. 09:00: Aiako plazan elkartu, baserritarrez jantzita, eta auzoz auzo eta baserriz baserri eskea, kantuan. 17:30: Berriz ere plazan elkartuko dira herritarrak, herrigunean Gabon kantak eskaintzeko. Abenduaren 26a, asteazkena.   [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

2012/12/21
Nork
Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

Gaur zabaldu dute Nahia Zarauzko artisau eta artisten elkarteak gabonetako azoka. Aurten abenduaren  24ra arte izango da zabalik eta urtarrilaren 3an irekiko dute berriz ere, hilaren 5era arte. Guztira, 14 postu jarri dituzte eta askotariko produktuak aurki daitezke Merkatu Plazako bigarren solairuan: bitxiak, apaingarriak, arropa, material zaharberritua, besteak beste. Postuez gain, hainbat ekitaldi ere bilduko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaur zabalduko dute Erdi Aroko Azoka, 18:00etan

2012/12/05
Nork
Gaur zabalduko dute Erdi Aroko Azoka, 18:00etan

Laugarren urtez jarraian, Erdi Arora itzuliko da Zarautz datozen egunetan. Gaur 18:00etan zabalduko dute Erdi Aroko Azoka, 22:00ak arte. Igandera bitartean izango da irekita, 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara bitartean. Azken egunean, 20:00etan itxiko dituzte postuak. Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzatik Erriberazahar kalerako eremua hartuko du, eta postuez gain, hainbat jardunaldi izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

‘Zarauzko hizkuntza txikiak’ ekitaldia izango da astelehenean

2012/11/30
Nork

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zarauzko Udalak beste hainbat ekimenen artean “Zarauzko Hizkuntza Txikiak” izeneko ekitaldia antolatu du. Zarautzen hitz egiten diren hizkuntzak 40 inguru dira, eta horietatik batzuk euskara bezala, eremu urriko hizkuntzak dira. Horiek  herritarrei ezagutarazi nahi dizkie udalak, baina ez hori bakarrik, kanpotik etorri eta euskara ikasten ari diren herritar berriei  esker ona ere azaldu nahi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Euskararen Eguna, egitarauak

2012/11/29
Nork
Euskararen Eguna, egitarauak

Euskararen Egunean, astelehenean, askotariko jardunaldiak egingo dituzte Urola Kostan. Eta Zarautzen saio berezia izango da. «Euskara da gure ohiko hizkuntza, baina eremu urriko hizkuntzei, beren herrialdetan egoera berezian daudenei, lekua egingo diegu egun horretan», nabarmendu du Euskara zinegotzi Gari Berasaluzek. Horiek protagonisten eskutik ezagutuko dituzte herritarrek datorren astelehenean, Modelo zinema aretoan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldia antolatzeko, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

Sorturen oinarri politikoaz eta antolaketaz hausnartuko dute larunbat honetan Zarautzen eta Zumaian

2012/11/15
Nork
Sorturen  oinarri politikoaz  eta antolaketaz hausnartuko dute larunbat honetan Zarautzen eta Zumaian

Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria estrategia abiatu zuen duela bi urte inguru, indar politiko berri bat antolatzeko beharra ikusi zuenean. Sortu alderdia jaio zen prozesu horretatik.  Orain ezker abertzaleak beste urrats bat egin nahi duela adierazi du, eta Sorturen estrategia politikoa, antolaketa eta funtzionamendu berriaren inguruan hausnartzeko Sortzaile prozesua abiatu du. Eztabaida prozesua Zarautzen eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Herriak, Politika, Zumaia | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa izango da azaroaren 24an, Zarautzen

2012/11/08
Nork

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa, Beeee…Eguna,  izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira topaketa hau sortzeko helburua. Iaz Lesakan izan zen lehenbiziko Beeee… Eguna eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko. Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako hainbat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Bestelakoak, Bestelakoak, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Uxue Alberdik irabazi du I.Arraun BertsoTxapelketa

2012/11/05
Nork
Uxue Alberdik irabazi du I.Arraun BertsoTxapelketa

  Atzo arratsaldean, Cava Azokari amaiera borobila ematearren, I. Arraun Bertso Txapelketa jokatu zuten Munoako karpan. ZAE Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bertsolari bana taularatu zen, Uxue Alberdi, Egoitz Eizagirre, Andoni Egaña eta Jon Maia, hurrenez hurren. Arrauna gaitzat hartuta aritu ziren lau bertsolariak, nor baino nor bi bat ordu iraun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Atzo inauguratu zuten I. Cava Azoka

2012/11/01
Nork
Atzo inauguratu zuten I. Cava Azoka

ZAE Zarautz Arraun Elkarteak I. Cava Azoka antolatu du igandera bitartean, Munoan, “herria bizitzeko” eta taldearentzat laguntzak biltzeko helburuarekin. Atzo inauguratu zuten, eta jende ugari gerturatu zen karpara, cava ezberdinak dastatu eta afaltzera. Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Jende ugari Bertsio Gauean

2012/11/01
Nork
Jende ugari Bertsio Gauean

Putzuzuloren zazpigarren urteurrenaren harira, askotariko ekimenak antolatu dituzte gaztetxean. Azaroaren 25 bitartean izango da zer ospatua. Atzo gauean, esaterako, Bertsio Gaua izan zen. Jende ugari bildu zen eta giro ona izan zen nagusi. Gaur hileko lehen ostegunero bezala, jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo, eta afalostean, magia ikuskizuna egongo da. Larunbata egun borobila izango da: jolasak, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)