Bertsolaritza

Bihar, hamar koplari zintzarri bila

2012/12/13
Nork
Bihar, hamar koplari zintzarri bila

Laburra baina bizia. Axkarra bezain ona. Zirikatzaile eta zalameroa. Bat-bateko harribitxia. Errepikaezina. Euforia sortzailea… Zalantzarik gabe: kopla, atsegin haugu! Koplarien eta koplazaleen bilgune bihurtuko da aurten ere Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika. Bihar (ostirala) gauean VI. Kopla Txapelketa jokatuko da, 22:00etatik aurrera, eta, urtero legez, Euskal Herri osoko bertsolariak ariko dira nor baino nor, zintzarri preziatua lortzeko asmoz. Iazko garaile Beñat Gaztelumendi añorgarrarekin batera, hamar laguneko koadrila igoko da oholtza gainera. Aurten, Urola Kostako bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Giro ona Beeee… Egunean

2012/11/24
Nork
Giro ona Beeee… Egunean

  Eguerditik bertsoak nagusitu dira Zarautzen, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa dela-eta. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera  dute gaur zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Goizean bertso poteoan jardun dute herriko tabernetan zehar Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua eta Oier Aizpuruak. Arrano [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Abenduaren 1an jarriko dituzte Kopla Txapelketako sarrerak salgai

2012/11/23
Nork
Abenduaren 1an jarriko dituzte Kopla Txapelketako sarrerak salgai

Seigarren urtez, “Euskal Herriko zintzarririk preziatuena” eskuratzeko lehian jardungo dute hamar bertsolarik abenduaren 14ean, Putzuzulon antolatu ohi duten Kopla Txapelketan. Honakoek hartuko dute parte: Beñat Gaztelumendi (Añorga) [Iazko irabazlea] Nahikari Gabilondo (Zarautz) Fredi Paia (Algorta) Patxi Iriart (Hiriburu) Unai Ituriaga (Durango) Jon Maia (Zumaia) Oihane Perea (Gasteiz) Aitor Sarriegi (Beasain) Maddi Ane Txoperena (Hendaia) Alazne [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Beeee… Eguna ospatuko dute larunbat honetan

2012/11/22
Nork
Beeee… Eguna ospatuko dute larunbat honetan

  Bertso Eskolen Topaketak egingo dituzte larunbatean Zarautzen. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera izango dute zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Hitzetik Hortzera ETB1eko saiokoak ere bertan izango direla jakinarazi du Jon Artano aurkezle zestoarrak gaur bertan irratian. Antolatzaileek adierazi dutenez, Ikastolan lotarako lekua egongo da. Egitaraua: -12:00etan bertso poteoa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa izango da azaroaren 24an, Zarautzen

2012/11/08
Nork

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa, Beeee…Eguna,  izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira topaketa hau sortzeko helburua. Iaz Lesakan izan zen lehenbiziko Beeee… Eguna eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko. Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako hainbat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Bestelakoak, Bestelakoak, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Uxue Alberdik irabazi du I.Arraun BertsoTxapelketa

2012/11/05
Nork
Uxue Alberdik irabazi du I.Arraun BertsoTxapelketa

  Atzo arratsaldean, Cava Azokari amaiera borobila ematearren, I. Arraun Bertso Txapelketa jokatu zuten Munoako karpan. ZAE Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bertsolari bana taularatu zen, Uxue Alberdi, Egoitz Eizagirre, Andoni Egaña eta Jon Maia, hurrenez hurren. Arrauna gaitzat hartuta aritu ziren lau bertsolariak, nor baino nor bi bat ordu iraun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Bi arreba’ ikuskizuna aurkeztu dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok

2012/09/18
Nork
‘Bi arreba’ ikuskizuna aurkeztu dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok

Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak eta Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak Bi arreba ikuskizuna aurkeztu berri dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Ikuskizunean Chopin musikagilea eta Xenpelar bertsolaria batu dituzte; hau da, musika eta bertsoa uztartuz, bi pertsonaia horien bizitza islatzeko. Bertsoa eta pianoa uztartzeko ideia lehengusuak proposatu zion Lizasori. Horri bueltak emanez, Lanku bertso zerbitzuarekin harremanetan jarri zen, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Kultura, Musika | Iruzkin bat »

Bertsotan, goizean goizetik

2012/07/21
Nork
Bertsotan, goizean goizetik

Bertso Eguna ospatzen ari dira, kalez kale eta tabernaz taberna, Motxian Bertso Eskolaren eskutik. Ohi bezala, 11:00etan elkartu dira Musika Plazan, eta hamaiketakoa eginez, eztarriak berotu dituzte ondorenerako. Gerora, 12:30a aldera,  Bertso Txepelketari ekin diote, bertso zaharrak zein berriak abestuz, Alde Zaharreko tabernatan. Gerturatzen den orok parte har dezake, gainera. Aurki, 15:00etan atsedenaldia egingo dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza | Ez dago iruzkinik »

Bertso doinuak, nonahi

2012/07/17
Nork
Bertso doinuak, nonahi

Urtero legez, bertso doinuek hartuko dute herria datozen egunetan. Motxian Bertso Eskolak Bertso Astea antolatu du ostegunetik hasi eta igandera bitarterako. Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariak jakinarazi duenez, aurtengorako pasa diren urteetako antzeko egitaraua prestatu dute. Ostegunean hasiko dira ekitaldiekin. 22:00etan, zehazki, bertso saio musikatua izango da Torre Luzeako lorategian. Argitu duenez, ez da bat-bateko saioa izango; [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Uztailaren 20a bitartean aurkez daitezke Basarri Sarirako lanak

2012/07/16
Nork

Ostiralean amaituko da XXVIII. Basarri Sarira bertso paperak aurkezteko epea. Interesa dutenek Euskara zerbitzura (Kale Nagusia, 29) bideratu beharko dituzte lanak. Informazio gehiago eskuratzeko, bestalde, 943-005116 telefonora deitu edota euskaraz@zarautz.org helbidera mezua bidali beharko da. Udalak urtero antolatzen du euskara suspertu eta bertsogintzari bultzada emateko aipatu lehiaketa. Jakinarazi duenez, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)