Laburra baina bizia. Axkarra bezain ona. Zirikatzaile eta zalameroa. Bat-bateko harribitxia. Errepikaezina. Euforia sortzailea… Zalantzarik gabe: kopla, atsegin haugu! Koplarien eta koplazaleen bilgune bihurtuko da aurten ere Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika. Bihar (ostirala) gauean VI. Kopla Txapelketa jokatuko da, 22:00etatik aurrera, eta, urtero legez, Euskal Herri osoko bertsolariak ariko dira nor baino nor, zintzarri preziatua lortzeko asmoz. Iazko garaile Beñat Gaztelumendi añorgarrarekin batera, hamar laguneko koadrila igoko da oholtza gainera. Aurten, Urola Kostako bi [...]
Eguerditik bertsoak nagusitu dira Zarautzen, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa dela-eta. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera dute gaur zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Goizean bertso poteoan jardun dute herriko tabernetan zehar Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua eta Oier Aizpuruak. Arrano [...]
Bertso Eskolen Topaketak egingo dituzte larunbatean Zarautzen. Eguerdian hasi eta gauera arte, bertsoez jai giroan gozatzeko aukera izango dute zaleek, egitarau betea osatu dutelako. Hitzetik Hortzera ETB1eko saiokoak ere bertan izango direla jakinarazi du Jon Artano aurkezle zestoarrak gaur bertan irratian. Antolatzaileek adierazi dutenez, Ikastolan lotarako lekua egongo da. Egitaraua: -12:00etan bertso poteoa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza [...]
Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa, Beeee…Eguna, izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira topaketa hau sortzeko helburua. Iaz Lesakan izan zen lehenbiziko Beeee… Eguna eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko. Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako hainbat [...]
Atzo arratsaldean, Cava Azokari amaiera borobila ematearren, I. Arraun Bertso Txapelketa jokatu zuten Munoako karpan. ZAE Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bertsolari bana taularatu zen, Uxue Alberdi, Egoitz Eizagirre, Andoni Egaña eta Jon Maia, hurrenez hurren. Arrauna gaitzat hartuta aritu ziren lau bertsolariak, nor baino nor bi bat ordu iraun [...]
Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak eta Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak Bi arreba ikuskizuna aurkeztu berri dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Ikuskizunean Chopin musikagilea eta Xenpelar bertsolaria batu dituzte; hau da, musika eta bertsoa uztartuz, bi pertsonaia horien bizitza islatzeko. Bertsoa eta pianoa uztartzeko ideia lehengusuak proposatu zion Lizasori. Horri bueltak emanez, Lanku bertso zerbitzuarekin harremanetan jarri zen, eta [...]
Bertso Eguna ospatzen ari dira, kalez kale eta tabernaz taberna, Motxian Bertso Eskolaren eskutik. Ohi bezala, 11:00etan elkartu dira Musika Plazan, eta hamaiketakoa eginez, eztarriak berotu dituzte ondorenerako. Gerora, 12:30a aldera, Bertso Txepelketari ekin diote, bertso zaharrak zein berriak abestuz, Alde Zaharreko tabernatan. Gerturatzen den orok parte har dezake, gainera. Aurki, 15:00etan atsedenaldia egingo dute [...]
Urtero legez, bertso doinuek hartuko dute herria datozen egunetan. Motxian Bertso Eskolak Bertso Astea antolatu du ostegunetik hasi eta igandera bitarterako. Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariak jakinarazi duenez, aurtengorako pasa diren urteetako antzeko egitaraua prestatu dute. Ostegunean hasiko dira ekitaldiekin. 22:00etan, zehazki, bertso saio musikatua izango da Torre Luzeako lorategian. Argitu duenez, ez da bat-bateko saioa izango; [...]
Ostiralean amaituko da XXVIII. Basarri Sarira bertso paperak aurkezteko epea. Interesa dutenek Euskara zerbitzura (Kale Nagusia, 29) bideratu beharko dituzte lanak. Informazio gehiago eskuratzeko, bestalde, 943-005116 telefonora deitu edota euskaraz@zarautz.org helbidera mezua bidali beharko da. Udalak urtero antolatzen du euskara suspertu eta bertsogintzari bultzada emateko aipatu lehiaketa. Jakinarazi duenez, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake. [...]
Cadreita eta Alesbes artean egiten ari diren obretan sartu dira 40 bat pertsona gaur arratsaldean. Larunbatean Tafallan egingo duten manifestaziora dei egin dute.
Nuclenorrek, zentralaren jabeak, ixteko agindua bertan behera uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta CSNri galdetu zion hark. Goizeko hamarretan batzartu dira; oraindik ere bilduta daude, eta bilera bihar
Hizkuntza eta Letren Alemaniako Akademiak emandako Georg Büchner saria irabazi zuen 1996an. Gaixotasun luze baten ondoren, joan den maiatzaren 5ean zendu zela jakinarazi du, gaur, Deutsche Verlagas—Anstalt