Putzuzuloren 7. urteurreneko ospakizunek aurrera darraite, Zazpi urte, zazpi bizitza, zazpi bekatu eta eredu bakarra, autogestioa lemapean. Ildo horretatik, gaur 20:00etatik aurrera, tortila patata txapelketa eta kantu afaria izango dira. Bihar, berriz, Zaratafest jaialdia. 21:30etatik aurrera, Criatura, Necesidad de Luchar, Bar Remigio, Managaitz eta Cysma taldeen zarata izango da entzungai. Igandean, berriz, Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasen Ta oain ze? antzezlanaren estreinaldia izango da, 19:30ean.
Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek kimika berezia dute. Hori aprobetxatuz, eta Eta Karmele? antzezlanarekin lau urtez eskenatokiz eskenatoki jardun ostean, Ta oain ze? estreinatuko dute igandean, Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurrena aprobetxatu nahi izan dute estreinaldirako; izan ere, beren «etxea» balitz bezala sentitzen dute. Nondik datorkizue Ta oain ze antzezlana egiteko ideia?Ainhoa Alberdi. Eta, Karmele? duela lau urte inguru estreinatu genuen, ibilbide luzea dauka. Hori dela eta, beste zerbait egitea erabaki genuen. Duela bi urte Uxue Alberdi eta hirurok [...]
Kaiolatik Elektrogaua izango da bihar Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurreneko egitarau zabalaren baitan, Niko, Ibailo, Aritz C, Panda eta Beba izango dira gunea girotzen 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du. Gaur, berriz, antzerki erronka egingo dute. Nahi duenak hartu ahalko du parte bertan. 22:00etan hasiko dute ekimen hau ere. Igandean haurrentzat Baso sorgindua antzerkia izango da eta [...]
Kaiolatik Elektrogaua izango da bihar Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurreneko egitarau zabalaren baitan, Niko, Ibailo, Aritz C, Panda eta Beba izango dira gunea girotzen 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du. Gaur, berriz, antzerki erronka egingo dute. Nahi duenak hartu ahalko du parte bertan. 22:00etan hasiko dute ekimen hau ere.
Igande honetan, Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik, Baso sorgindua haurrentzat antzerkia izango da 18:00etatik aurrera, Putzuzulon. Gaztetxearen zazpigarren urteurrena dela-eta, beste behin, txikienek ere gozatzeko aukeraiango dute. Antzerkiaz gain, txokolatada ere izango da.
Krisiak bere hatzaparretan harrapatu du Bat Jauregi politikari ohia. Laguntza eske joan da ezagutzen zituen boteretsuengana, bankuetxengana eta bere alderdiko kideengana, baina denek ateak itxi dizkiote. Ondorioz, etxea galdu du eta kale gorrian dago. Dena dela, ez dago geldirik egoteko prest. Elkarretaratze edo kanpaldi batekin aldarrikatu beharrean, deialdi berezi bat egingo du. Hori da Patxi [...]
Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan, Francisco Escudero maisuak bere bigarren opera estreinatu zuen Bilboko Arriaga antzokian: Gernika maisulana, alegia. Mende laurden geroago, patuaren apeta bailitzan, sarraskiaren 75. urtemugak Escuderoren jaiotzaren mendeurrenarekin bat egin du. Kasualitatea begi bistakoa izanik, loturak ezin zuen oharkabean pasa. Alproja antzerki taldeak bi aldeak elkartu ditu berriro, eta larunbatean Gernika ikuskizuna [...]
Ariola ekimenak Ariola Eguna antolatu du biharko, herriko artisten eguna. Besteak beste, lokal batean egingo luketena kalean irudikatzea dute helburu Ariolakideek, herriko kultur egitasmoa iraultzea, eta krisi garaian artea eta kultura inoiz baino beharrezkoagoak direla aldarrikatzea. Horretarako askotariko ekimenak antolatu dituzte, goizetik iluntzera. Horien bidez, artearekin esperimentatu, jolastu eta ikertu ahalko dute kultura librean sinesten [...]
Maite Bastosek eta Ainere Tolosak, beste hainbat emakumerekin batera, Amantalen ahotsa ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Donostian, Viktoria Eugenian, 20:00etan. Amantalen ahotsa ikuskizunak gerrako eta gerra osteko bizimodua nolakoa zen erakutsiko du, emakumeen begietatik, haien bizipenetan oinarrituta. Adineko emakumeen testigantzak -ahotsak.com-ek jasoak- izango dira ikuskizunaren bizkar hezurra eta dantzak, bertsoek, zuzeneko musikak, kantuek zein antzezpenek emango [...]
Albiste on bat hurrengo bi partidetarako: ez dira astelehenean izango! (Beno, auskalo…). Eskerrak, ze astelehenetako Cuatroko partida hauek ez digute azken aldian zorte on handirik
Araia Agirre Bermeoko San Frantziskoko ikaslea eta Leire Olabarria ikastetxe bereko beste ikasle baten ama Bizkaiko ACEX proiektuaren barruko lehiaketan saritu dituzte. Adibidez izeneko lehiaketan, lehenengo
Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen teoria dugu honakoa: Ongizate Estatua deitu ziotenarekin, Estatuak klase borrokaren dinamika historikoaren zati handi bat kanalizatzea lortu zuen. Bestela esanda,