Ekitaldiak

ZTK Rap taldeak kontzertua emango du bihar, Arranon

2013/06/20
Nork

Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, ZTK Rap taldeak ( https://myspace.com/ztkrap ) kontzertua eskainiko du Arrano tabernan, bihar. Hip hop kulturaren jarraitzaile horiek «rap zirikatzailea» eskainiko dute, «doinu ta mezu zuzenekin». Biharko herriko hainbat txokotan antolatu dituzten ekimenen ondoren hasiko dute atarrabiarrek kontzertua, 23:00etan hain zuzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Musika | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako egitaruak, herriz herri, hemen

2012/12/21
Nork
Gabonetako egitaruak, herriz herri, hemen

AIA Abenduaren 21a, gaur. 17:00etan: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Etxetxon elkartuko dira, eta kantuan egingo diete harrera bi pertsonaiei. Umeek gutunak emateko aukera izango dute plazan. Abenduaren 23a, igandea. 17:00: Zine emanaldia, kultur etxean. Age 4 filma. Abenduaren 24a, astelehena. 09:00: Aiako plazan elkartu, baserritarrez jantzita, eta auzoz auzo eta baserriz baserri eskea, kantuan. 17:30: Berriz ere plazan elkartuko dira herritarrak, herrigunean Gabon kantak eskaintzeko. Abenduaren 26a, asteazkena.   [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Zinema komertziala ere hartuko du Modelok aurrerantzean

2012/12/21
Nork
Zinema komertziala ere hartuko du Modelok aurrerantzean

Modeloren lagunak taldea sortu berri dute, duela gutxi ateak zabaldu dituen zinema aretoan film komertzialak emateko asmoarekin. Herria biziberritzea dute xede taldekideek. Hala, urtarrilerako eta otsailerako hainbat hitzordu zehaztu dituzte. Larunbat, igande, astelehen eta asteartetan emango dituzte, 19:00etan eta 22:00etan. Sarrera bakoitzak 5 euroko kostua izango du, eta nahi dutenek, sei film ikusteko txartela erosi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Askotariko emanaldiak izango dira Modelon gabonetan

2012/12/21
Nork
Askotariko emanaldiak izango dira Modelon gabonetan

Gabonetako egunetarako egitarau zabala prestatu du Kultura Zarautzek. Hilaren 29an, esaterako, haurrei zuzendutako emanaldia izango da: Olentzero eta iratxoen jauntxoa filma izango da ikusgai. Horrez gain, beste hainbat film prestatu dute maiatza bitarterako. Hona hemen egitaraua: - Abenduak 29, larunbata. Olentzero eta iratxoen jauna. - Urtarrilak 13, igandea. Aita zonbia naiz. - Urtarrilak 20, igandea. Zuloak. - Otsailak 3, igandea. Desioen arraina. - Otsailak 17, igandea. Bypass. - Martxoak 3, igandea. Txakurkumeak eta Marko Poloren kodea. - Martxoak 17, igandea. Gartxot. - Apirilak 7, igandea. Malutatxo. - Apirilak 21, igandea. Xora. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

2012/12/21
Nork
Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

Gaur zabaldu dute Nahia Zarauzko artisau eta artisten elkarteak gabonetako azoka. Aurten abenduaren  24ra arte izango da zabalik eta urtarrilaren 3an irekiko dute berriz ere, hilaren 5era arte. Guztira, 14 postu jarri dituzte eta askotariko produktuak aurki daitezke Merkatu Plazako bigarren solairuan: bitxiak, apaingarriak, arropa, material zaharberritua, besteak beste. Postuez gain, hainbat ekitaldi ere bilduko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Askotariko ekimenak izango dira gabonetan, Arranopolaren eskutik

2012/12/21
Nork

Zarauzko Arranopola kultur elkarteak askotariko ekimenak antolatu ditu gabonetarako. Kirola, musika eta haurrentzako jardunaldiak izango dira, besteak beste, bihartik hasi eta urtarrrilaren 12a bitartean. GABONETAKO EGITARAUA: - Abenduaren 22a, larunbata. Egunean zehar AEKk antolatu ohi duen Santomas azokaren ondoren, 22:30ean berbena mundiala izango da Arrano tabernan Laket taldearen eskutik. - Abenduaren 27a, osteguna. Bunkerrean kontzertu akustikoa Mor More, Isuo Sasiia eta Bassoren eskutik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Azoka, larunbat honetan

2012/12/20
Nork
San Tomas Azoka, larunbat honetan

AEK euskaltegiak San Tomas Azoka antolatu du. Urtero legez, San Tomas egunetik gertuen dagoen larunbatean antolatzen dute «erreferentzialtasuna lortu duen topagune jendetsua», eta aurten hilaren 22an egokitu da. Aurtengoa XVII. azoka izango da, eta bertan txistorra eta taloa izango dira nagusi. Baina haiekin batera, baita euskara eta haren aldeko aldarrikapena ere.Izan ere, hori da AEKren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Omar Ulaciaren argazkiak ikusgai Torre Luzean, ostiraletik

2012/12/19
Nork

Omar Ulacia Omar Ulacia argazkilariaren irudiak ikusgai egongo dira Zarauzko Torre Luzean ostiraletik aurrera. Hilaren 21ean inaguratuko dute Itsasertza zuritik beltzera erakusketa, 20:00etan. Urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik. “Itsasertza aldakorra da. Kolorez aldatzen da, baina baita zuritik beltzera ere, argitik itzalera, eguzkitik ekaitzera, egunetik gauera”, dio egileak. Irudietan aldaketa horien ñabardurak jaso ditu, “egunero antzematen diren ñabardurak”. Arkitektoa eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Euskaraz diharduen zinema

2012/12/19
Nork
Euskaraz diharduen zinema

Zarauzko Udalak akordioa sinatu du Barton Films ekoizpen etxearekin, Euskal Herriko zinema garaikidea Modelo aretoan eskaintzeko. Modu horretan, eskaintza komertzialaren gainetik, bertan ekoitzitako euskarazko zinema lehenetsiko du. Euskal Herriko zinema aretotan bertako ekoizpena ikustea eta egileak ezagutzea ez da lan erraza izaten. Zentzu horretan, Zarautzek bide hori ireki nahi duela aditzera eman du Udaleko kultura [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Euskara, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bakarka baina elkarrekin

2012/12/19
Nork
Bakarka baina elkarrekin

Sinplea, intimista da Lou Topeten musika. Abeslari estatubatuarren eragina du, eta gitarra eta aho-soinu bana nahikoa ditu entzuleak bereganatzeko. Batzutan, ordea, ez du musika tresna horien babesa soilik izaten; 31. zuloko tripulazioa -k laguntzen du askotan. Hain justu, bihar talde  horren konpainia izango du Euskalduna tabernako oholtza gainean. Zarauztarrak estreinako kontzertua eskainiko du Kafe Torero egitasmoaren baitan, The [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La más naranja
16,50 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)