Bestelakoak

Zarautz Uemako kidea da dagoeneko

2013/03/18
Nork
Zarautz Uemako kide

Orioko kultur etxea leporaino bete zuten Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako udal ordezkariek larunbatean. 10:00etan hasi zen batzar nagusia, eta beste bost herri (Zarautz, Tolosa, Lekeitio, Munitibar eta Lesaka) onartzeaz gain, erakundearen ildo berria onartzea zen helburua. Eguerdian egin zuten ekitaldi instituzionala. Bertan adierazi zutenez, Zuzendaritza Batzordearen babesean, Maren Belaustegi (Uemako lehendaria) eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

Webgunea berritzen ari gara

2012/12/21
Nork
Webgunea berritzen ari gara

UROLA KOSTAKO HITZA webguneak berritzen ari da, eta egunotan azkoitia.hitza.info, zestoa.hitza.info, getaria.hitza.info eta zarautz.hitza.info -k ez dute informazio berritua jasoko. Laster izango duzue unean uneko informazioa irakurgai betiko helbideetan. Bitartean, webgune honetara jo dezakezue: http://urolakosta.hitza.info  

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Zinema komertziala ere hartuko du Modelok aurrerantzean

2012/12/21
Nork
Zinema komertziala ere hartuko du Modelok aurrerantzean

Modeloren lagunak taldea sortu berri dute, duela gutxi ateak zabaldu dituen zinema aretoan film komertzialak emateko asmoarekin. Herria biziberritzea dute xede taldekideek. Hala, urtarrilerako eta otsailerako hainbat hitzordu zehaztu dituzte. Larunbat, igande, astelehen eta asteartetan emango dituzte, 19:00etan eta 22:00etan. Sarrera bakoitzak 5 euroko kostua izango du, eta nahi dutenek, sei film ikusteko txartela erosi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Urtarrilaren 21ean amaituko da Daniel Txopitea beka eskatzeko epea

2012/12/21
Nork
Urtarrilaren 21ean amaituko da Daniel Txopitea beka eskatzeko epea

Urtarrilak 21a izango da  Daniel  Txopitea beka eskatzeko azken eguna. Beka horrek marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinema, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza eta bestelako diziplina artistikoen bitartez ideia bat garatzeko aukera emango dio sortzaileari, aldi batean. Udalaren Sortaldea kultura eremuan gunea izango du bekadunak bere lana sortu eta erakusteko. Sortzaileak bakarka edo taldean eskatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Santomasak Antonianon

2012/12/21
Nork
Santomasak Antonianon

Antoniano ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute. Egitarau zabalaren baitan jaso dute gaurko hitzordua: santomasak. Haur eta guraso ugari elkartu dira ikastetxean, txistorra jan, edan eta festa giroan igarotzeko eguna.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Jokin Eizmendik Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko du lehen aldiz igandean

2012/12/21
Nork
Jokin Eizmendik Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko du lehen aldiz igandean

Jokin Eizmendi zarauztarra lehen aldiz lehiatuko da Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan, harri handien proban, igandean. Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dute norgehiagoka hiru harri-jasotzailek; Eizmendiz gain, Aimar Irigoien errezildarra eta Joseba Ostolaza zestoarra izango dira lehiakideak. 200 edo 175 kiloko koadroa, 175 edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola izango dira altxa beharreko harriak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

II. Mosto Memoriala jokatuko dute hilaren 29an Zarauzko Arranon

2012/12/21
Nork
II. Mosto Memoriala jokatuko dute hilaren 29an Zarauzko Arranon

Gabonetarako egitaraua prest dute Arranopola Kultur Elkartekoek. Abenduaren 27an bunkerrean kontzertu akustikoa iznago da, Mor More, Isuo Sasiia eta Bassoren eskutik, 22:30etatik aurrera. Eta abenaduaren 28an, berriz, The Brutal eta BAP!! igoko dira taula gainera, 23:00etan. Abenduaren 29an, berriz, urteroko moduan mus txapelketa azkarra izango dute, II. Mosto memoriala. ”Urtero bezala, oraingoan ere sari bikainak izango dira lehen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Hainbat ekimen izango da gabonetan, Schola Cantorumek antolatuta

2012/12/21
Nork
Hainbat ekimen izango da gabonetan, Schola Cantorumek antolatuta

  Urtero bezala, Zarauzko Schola Cantorum-ek antolatuta Narros jauregiko lorategian jaiotza jarri dute. Jaiotza goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00-21:00 bitartean izango da zabalik. Abenduaren 24ean, berriz,  18:30etik aurrera Schola Cantorumeko kideek ekitaldi berezia eskainiko dute parrokian, gabon kantuak abestuz. Bestalde, koru honek Gabon jai hauetan beste zenbait ekitaldi ere burutuko ditu *    abenduak 25ean goizeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Enkantea egingo dute bihar, Ispilu Arte galerian

2012/12/21
Nork

Ispilu Arte galeriak Gabonak Munduak ekimena antolatu du. Ildo horretatik, bihar artelanen enkantea egingo dute, 18:30etik aurrera. Herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gabonetan itxita egongo da Turismo Bulegoa

2012/12/21
Nork

Jakinarazi dutenez, itxita egongo da Turismo Bulegoa gabonetan. Abenduaren 23tik urtarrilaren 1era bitartean, zehazki. Urtarrilaren 2an zabalduko dute berriz ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Graxiana sorginen aterpea
75,00 €

deskontua

%21

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)