Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko langileak Udalbatzarekin bildu ziren, soldatetan «ez dutela murrizketarik onartuko» argi adierazteko. 19:00etatik aurrera elkarretaratzea egin zuten langileek udaletxe aurrean, lan baldintzak defendatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak aplikatu dituen murrizketen ondorioz, 2013ko udako ordainsariaren aurrerapena jasoko dute Zarauzko langileek urtarrilaren 2an, abenduko aparteko lan sariaren ordez. %5,8 ko murrizketa Langileen ordezkariak hala azaldu zuen: «Gabonetako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:langile, murrizketa, salaketa, udal, zarautz
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, Politika | Ez dago iruzkinik »
Trafikoko arduradunek jakinarazi dutenez, zuhaitz bat erori da Zarautz eta Getaria arteko errepidean, eta une hauetan errei bat itxita dago.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Udalak aparkalekuen arazoari aurre egiteko parte hartze prozesua abiatu zuen pasa den udaberrian. Orain, prozesu horren bigarren fasea hasi dute. TAOk mugatzen dituen auzoetako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak, gune bakoitzeko beharrak ezagutu eta iritziak jasotzeko. Gaur kiroldegian izango da bilera, 20:00etatik 20:30etara.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hatorr2012 auzolanean taldeak mahai ingurua antolatu du biharko. Etxezabalako areto handian izango da eta herri garapen ereduei buruz ariko dira Debagoienako Bagara ekimeneko Iraitz Agirre, Otxandioko Herri Ola ekimeneko Pello Otxandiano eta Irlandako Cloughjordan herri esperientziako Mikel Errazkin, bertan. 19:00etatik aurrera izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzolana, Hatorr2012, torreoi, zarautz
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Udal Gobernuak herriko autobus zerbitzua egokituko du. «Bere garaian asmatu zuten autobus zerbitzua jartzearekin, baina hobetu beharra dago», azaldu du Herrilan zinegotzi Mikel Goenagak. «Autoaren erabilera murriztea da helburua, eta horretarako beharrezkoa da zerbitzu ona eskaintzea». Ildo horretatik, azterketa sakona egin dute. «Egun bi autobus linea ditugu: lehenbizikoak erabilera onargarria du; besteak, ordea, ez». Azken [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:autobus, eskaerape, herrilan, hobetu, Mikel Goenaga, zarautz, zerbitzu
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Auzolana berreskuratu eta Torreioa txukuntzeko helburuarekin sortu da Hatorr2012 ekimena, Zarautzen. XX. mendeko eraikin horri zein erabilera eman dakioken aztertzeko galdeketak egin dituzte, eta aurrerantzean auzoz auzo batzarrak egingo dituzte, ekarpenak jasotze aldera. Bihar Vista Alegren egingo dute, auzo elkartearen egoitzan 11:00etan.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzolana, Hatorr2012, Torreoia, zarautz
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Salbide kalea, Erribera-zahar eta Baratzalde kaleen artean moztu egingo dute astelehenean eta horrela izango da hurrengo bi hilabetetan. Zarauzko Udaletik jakinarazi dutenez, denbora horretan hiritartze lanak eta espaloiak egingo dituzte bertan. Horretaz gain, kale mozketaren ondorioz autobus urbanoaren geltokia ere aldatuko egingo dela jakinarazi dute. Aurrerantzean Iturribideko biribilgunean izango da autobus urbanoaren geltokia.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »
Zarauzko Udalak parte hartze prozesua abiatu zuen aurrekontuak osatzeko. Hala, udal ordezkariek auzoz auzo bilerak egin zituzten herritarrekin, haien proposamenak jaso eta beharrak ezagutze aldera. Horien artean, Azken Portu Goian, Lanpardo kalean baranda jartzeko eskatu zuten bizilagunek. Aste honetan jarri dute eskudela aldapan.
Irakurri gehiago
Etiketak:baranda, Lanpardo kalea, zarautz
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »
“Lehenagokoek utzitako arazoak konpontzen” dihardu ezker abertzaleak: “Bagenekien azken urtetan, apartheid -a babesten zuen eta herritarren bozei bzikarra emanaz sortutako gobernu hark galbidera eramango zuela herri hau. Orain, ezker abartzaleak, Bilduren baitan dauden beste eragileekin batera, orduko arazoak konpontzeko lana hartu du bere gain”. Jakinarazi duenez, Bilduk 23 milioiko zorra jaso zuen aurreko gobernutik herentzian. “Udalaren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Zazpi urte pasatu dira Zarauzko kaleetako asfaltoaren mantenimendurako azken lanak egin zirenetik. Hori dela eta, udalak azterketa egin du kaltetuen dauden bideak identifikatzeko eta konpondu ahal izateko. Hala, «premiazko» sei gune finkatu dituzte. Lanak datorren astean hasiko direla aurreikusi dute, eguraldi ona eginez gero. Astelehenean, zehazki, Urdaneta kalean, autobide azpiko tartea landuko da. Jakinarazi dutenez, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asfaltatu, mantendu, mantentze lanak, Zarauzko kaleak
Bidalita Azpiegiturak, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »