Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko maiatzak 17, Larunbata

Azken ordukoak

Codeam taldeko neskak aise nagusitu dira taldeka Senpereko Triatloian

2008-05-06 | 14:17:01

Codeam taldeko neskak aise nagusitu dira taldeka Senpereko Triatloian

Bakarkakoan Ainhoa Muruak irabazi zuen, sprint modalitatean, eta Jon Unanue 3. izan zen, modalitate olinpikoan

Codeam Zarauzko Triatloi Elkarteko emakumezkoek erakustaldi bikaina eman zuten joan den asteburuan Senpereko Triatloian: alde batetik, Miren Casado, Irati Etxaburu eta Nerea Mujika hirukoak taldeka irabazi zuen erlojupekoan eta bestetik, sprint modalitatean, Ainhoa Muruak beste horrenbeste egin zuen. SVC-Seguridad taldeko Jon Unanue zarauztarra hirugarren helmugaratu zen modalitate olinpikoan.

Ez du erantzunik

Tratu txarren biktimentzako telefono zerbitzua hitzaldi batean aurkeztuko dute bihar

2008-05-06 | 13:38:34

Tratu txarren biktimentzako telefono zerbitzua hitzaldi batean aurkeztuko dute bihar

Eusko Jaurlaritzak jarritako zerbitzuari buruz ariko da Teresa Agirre, Antoniano aretoan, 19:00etan

«Emakume askoketxeko lau hormen artean jasaten dituzte tratu txarrak eta isiltasunaren hesia gainditzen lagundu nahi diegu». Esaldi horrekin aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako ordezkari Josu Gagok tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntzeko telefono bidezko zerbitzua. Atzo eman zuten prentsaurrekoa Gagok, Gizartekintzako zinegotzi Maribel Albizuk eta Berdintasuneko zinegotzi Mariana Aranburuk. Hirurek azpimarratu zuten zerbitzuaren garrantzia eta herritarrak bihar (asteazkena) egingo den aurkezpenera gonbidatu zituzten. Antoniano aretoan hitzaldia izango da 19:00etan eta zerbitzuaren koordinatzaile Teresa Agirre ariko da zehaztasunak ematen.

Ez du erantzunik

Eguzkia izan dute lagun Pagoetako Mendi Lasterketan

2008-05-05 | 16:43:17

Eguzkia izan dute lagun Pagoetako Mendi Lasterketan

Jose Felipe Larrazabal eta Nerea Amilibia izan dira irabazle ia 200 parte-hartzaile izan dituen mendi lasterketan

Igande goiza, eguzkia eta korrikarako sasoia. Horiek izan ziren Pagoetako V. Mendi Lasterketako osagai nagusiak. ZKEko atletismo sailak antolatutako kirol proban Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen nesketan; mutiletan, berriz, Jose Felipe Palacio Larrazabal izan zen bizkorrena. Guztira 200 parte-hartzailek eman zuten izena, baina azkenean, apur batzuk kale egin zuten eta korrikalari gutxiago izan ziren Pagoetara joan-etorria egin zutenak. Giro eguzkitsuak izan zuen aurpegi ilunagorik. Izan ere, korrikalari batek bero kolpea jasan zuen eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten. Aurtengo lasterketa, Salomon etxeko Sergio Nogeralesen omenez izan zen eta bere senideek oroigarriak jaso zituzten. Azkenik, Urola Kostako HITZAk emandako eskualdeko korrikalari bizkorrenen saria Nerea Amilibiak eta Enekoitz Aizpuru azpeitiarrak jaso zuten.

Ez du erantzunik

2008-05-03 | 17:12:40

26 urteko gazte zarauztar bat hil da moto istripuz

Zenbait komunikabidek adierazi dutenez, Orioko gainean elkar jo dute Oriora bidean zihoan motoak eta Aiatik Zarautz aldera zihoan lur-orotako ibilgailuak

Trafiko istripu larria gertatu da Orioko gainaren inguruan. Motor batek eta lur-orotako ibilgailu batek elkar jo dute, eta, ondorioz, motor gidaria, 26 urteko I.E.E. gizonezko zaurauztarra, hil egin da. Ordubiak hamar gutxi aldera gertatu da ezbeharra, eta istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza.

Erantzun 1

Angel Illarramendi: "Notak idazten noan heinean, badakit orkestrak nola joko dituen"

2008-04-30 | 19:16:31

Angel Illarramendi: "Notak idazten noan heinean, badakit orkestrak nola joko dituen"

Musikari zarauztarrak 7. sinfonia kaleratu du, eta bere musika banda daraman 'Todos estamos invitados' filma estreinatu berri da

Angel Illarramendi musikari zarauztarraren ibilbide oparoak beste harribitxi bat eman du: zazpigarren sinfonia. Varsoviako Orkestra Filarmonikoarekin grabatutako lana oraintxe kaleratu berri du eta HITZAko irakurleentzat jo du pasarte bat, bideoan ikusi daitekeen bezala. Datorren igandean kaleratuko da HITZAk Illarramendiri egindako elkarrizketa luzea, bere ibilbidea eta musika sortzeko bideak errepasatuz. Bitartean, hona hemen elkarrizketa aurrerapena, bideoa eta Illarramendiren soslaia.

Ez du erantzunik

2008-04-30 | 13:34:58

30 lanpostu inguruko lan eskaintza publikoa egingo du Udalak laster

Era askotako lanpostuak izango dira eta datozen hilabeteetan hasiko dira funtzionarioen hautaketa prozesua

Zaruzko Udalak jakinarazi duenez datozen hilabeteetan funtzionario berriak aukeratzeko probak eta azterketak egingo dituzte, 30 lanpostu inguru betetzeko asmoarekin. Oposizio bidez eskuratu beharko dira udal lanpostu horiek eta datozen hilabeteetan jakinaraziko dituzte hautaketa prozesuak zer pauso izango dituzten. Interesa dutenek, beraz, adi egon beharko dute. Aipatutako lanpostu horietako batzuk hutsik dauden postuak betetzeko izango dira batzuetan, eta besteetan, berriz, langile berriak hartzea erabaki dutelako.

13 erantzun

Igande honetan jokatuko da Nazioarteko III. Hegats Igeriketa Lasterketa

2008-04-30 | 12:25:42

Igande honetan jokatuko da Nazioarteko III. Hegats Igeriketa Lasterketa

Iaz egin zuten bezala, Zarautz-Getaria-Zarautz ibilbidea egingo dute

Igerian laguntzeko hegatsa jantzita aritzen diren igerilariak ez dira asko, baina ari dira beraien bidea egiten. Igande honetan jokatuko dute Nazioarteko III. Hegats Lasterketa, 12:00etan. Zarauzko moilatik abiatu eta Getariako hondartzaren parean emango dute buelta, atzera Zarauzko portura itzultzeko. Arduradunen arabera, ordubete iraungo du lasterketak.

Ez du erantzunik

Uretako moto gidarien arabera, Zarauzkoa munduko txapelketarik "onena" da

2008-04-29 | 13:45:04

Uretako moto gidarien arabera, Zarauzkoa munduko txapelketarik "onena" da

Xabi Basterretxea antolatzaileak Freeride Zarautz txapelketaren balorazio ona egin du

«Oso-oso gustura gelditu gara eta zalantzarik gabe pozik gaude. Lau urte egon gara asteburu honetan izan dugun eguraldia itxoiten. Horrelako olatuak irteteko zain geunden, Freeride modalitatea berez zer den ondo ikusi zedin». Eztarria erabat urratuta hitz egin du Xabier Basterretxeak, uretako motoen Freeride Zarautz txapelketako arduradunak. Ahots lakarrak ez dio eragotzi, ordea, aurtengo jardunaldiaren balorazio ona egitea. «Ez da asteburua bakarrik izan, ostegunetik moto gidariak hor ari ziren olatuetan saltoka». Antolatzaileak gustura daude, beraz. Baita moto gidariak ere: «Igande arratsaldean, txapeleta amaituta zegoean, parte-hartzaileekin egon ginen eta Zarautzen oso aste dotorea pasatu dutela esan ziguten guztiek. Eta are gehiago, munduko zirkuituan egiten diren bost txapelketetatik Zarauzkoa onena dela esaten ziguten, dudarik gabe».

2 erantzun

Agenda

Erakusketa

Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31

Erakusketa

Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.