
2008-10-06 | 12:58:14
KIROLA
Kike Lopez asturiarra izango da ZAEko entrenatzaile berria
Antxon Illarramendi lehendakariaren hitzetan, "ziklo bat betetzeko asmoz" etorri da Zarauzko arraunlari taldea gidatzera
Jose Ramon Mendizabal entrenatzaileak utzitako hutsunea aurrerantzean Kike Lopez asturiarrak beteko du ZAEn. Eguerdian egin dute aurkezpen ekitaldia eta ZAEko lehendakari Antxon Illarramendik taldeko elastikoa jantzi dio Lopezi. Illarramendiren hitzetan, "ziklo bat betetzera" etorri da asturiarra eta bertan urte batzuk egitea da hasierako asmoa. Entrenatzaile lanez gain, arraunean ere jardungo du 1986az geroztik arraun munduan sartuta dabilen Lopezek. Orain arte Laredon ibili da entrenatzaile eta arraunlari lanetan, eta aurretik Castropol, Astillero eta Orio taldeak pasatu ditu.
2008-10-07
Beti berdin gure herrian: hasi baino lehen marmarka...
jon | 2008-10-06
Kike aurten ez da Laredon ibili, lengo urtean bai eta play offetatik libratu zen. Aurten urdaibaiekin kontratua hautsi ostean arkoten ibili da arraunlari gisa
Mikel | 2008-10-06
Laredok egin duen denboraldi negargarria ikusirik fitxaketa ona izango ote den zalantzak ditut.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.