
2008-10-01 | 11:21:34
KIROLA
Aranburu, Collazo eta Sansegundo bigarren errondan ariko dira Sopelan
Bi eguneko atzerapenaren ondoren, hasi dira WCT surflariak lanean
Munduko 44 surflari onenak biltzen dituen WCT zirkuituko proba geldirik egon da bi egunez Mundakan, olaturik ez zegoelako. Baina gaur goizean abiatu da lehia. Hiru zarauztar aritu dira lehen errondako txandetan eta hirurek bigarren errondan lehiatu beharko dute, eta garaipena lortu, aurrera jarraitu nahi badute behintzat. Aritz Aranburuk bigarren egin du bere txandan, Hodei Collazok eta Markos Sansegundok hirugarrren.
Lehen errondako aurreneko txandan Aritz Aranburu lehiatu da Kai Otton australiarraren eta Heitor Alves brasildarraren aurka. Alves izan da lehenbizikoa eta Aranburuk bigarren postua lortu du; ondorioz, aurrera jarraitzkeo Ottonekin lehiatu beharko du zarauztarrak. Bestalde, Hodei Collazok zazpigarren txandan jokatuko du eta Markos Sansegundok bederatzigarrenean.
Hodei Collazo zarauztarrak zazpigarren txandan jokatu du eta hiruretan azkena gelditu da 5.33 punturekin. Lehen postua Joel Parkinson australiarrak lortu du (15,60 puntu) eta bigarrena Tim Reyes estatubatuarrak. Aritz Aranburuk bigarren postua lortu du Mundakan jokatu duen txandan.
Markos Sansegundo bederatzigarren txandan sartu da uretara Taj Burrow australiarra eta Damien Hobgood estatubatuarrarekin. Sansegundo hirugarren gelditu da 11.27 punturekin, Burrow lehenbiziko postuan (16.34 puntu) eta Hobgood bigarren (13.00).
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.