Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 1, Astelehena

2008-09-30 | 17:25:04

GIZARTEA

Frontenis Lehiaketa Mistoa jokatuko dute lehenbizikoz aurtengo Koadrila Egunean

14 eta 35 urte arteko neska eta mutil batek osatutako bikoteak izena emateko epea urriaren 6an amaituko da

Urriaren 18an ospatuko den Koadrila Egunak izango duen berrikuntzarik nabarmenetakoa lehenbiziko aldiz jokatuko den Frontenis Lehiaketa Mistoa izango da. Neskak eta mutilek osatutako bikoteekin egiten den Kros Mistoaren «arrakasta» errepikatu nahiko lukete Udaleko Gazteria Sailak eta ZKEko pilota atalak. Izan ere, elkarlanean aritu dira gazteentzako ekimen berri hau prestatzen. «Kirol giroan ondo pasatzeko asmoaz gain, gazteen partaidetza handitzea da asmoa eta baita parte-hartze hori anitzagoa izatea ere», azaldu zuen Gazteria zinegotzi Andoni Ibargurenek. Frontenis Lehiaketa Mistoan parte hartu nahi duten bikoteak neska-mutilez osatutakoak beharko dute izan. Urriaren 18ko lehian izan nahi duenak urriaren 6a baino lehen eman beharko du izena gazteria@zarautz.org helbidean edo Gaztelekuko informazio bulegoan (10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Bikotekideek 14 eta 35 urte arteko adina izan beharko dute

Esan bezala, epea datorren astelehenean amaituko da, eta arratsaldean bertan egingo dute partiden zozketa, 19:00etan.
ZKEko pilota ataleko Pablo Etxeberriaren hitzetan, «helburu nagusia pilota bultzatzea da». Pilota saileko zuzendaritza berriak abiaratzi dituen ekimen berrien artean dago lehiaketa hau, besteak beste, «emakumeak pilota jokora bultzatu nahi ditugulako». Etxeberria «pozik» agertu zen Udaleko Gazteria Sailak ekimenari baiezkoa eman diolako.
Goitibeheren bilera, bihar
Bestalde, Koadrilen Eguneko goibeherei buruzko bilera egingo dute bihar, 19:00etan, Gaztelekuan. Ibargurenek gazteak gonbidatu ditu bileran parte hartzera.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.