Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 2, Asteartea

2008-09-05 | 15:51:32

KIROLA

Udal Kiroldegiak 72 ikastaro emango ditu

Izena emateko epea irailaren 10ean amaituko da ginmasioko ikastaroetarako; uretakoei 18an amaituko zaie epea

Ikasturte berrirako Aritzbatalde Udal Kiroldegiak 72 ikastaro prestatu ditu. Iaz 54 ikastaro eman zituzten guztira eta Xanti Garate Kirol zinegotziaren ustetan «igoera garrantzitsua» izan da. Izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta herritarrek Kiroldegira bertara joan beharko dute. Telefonoz izena eman nahi duenak, berriz, 943 005123 zenbakira deitu dezake. Gimnasioan ematen diren ikastaroen epea datorren asteazkenean amaituko da, irailaren 10ean; igerilekuko ikastaroen epea, aldiz, zortzi egun gehiago egongo da zabalik eta irailaren 18an izango da azken eguna.

Berrikuntzak jarri dituzte

Ohiko ikastaro ezagunez gain, Kiroldegiko arduradunek berrikuntza batzuk ere sartu dituzte aurtengo programazioan. Gimnasikoko jardueretan sabel dantza, capoeira eta multikirola dira aipagarrienak. Igerilekuan emango diren ikastaroen artean, berriz, igerian ondo egiten ikasteko eskolak izango dira helduentzat.
Jaioberri, haur, gaztetxo eta helduentzako aukera zabala jarri dute, baita egoera fisiko berezia dutenentzat ere. Informazio guztia Kiroldegian emango dute.

Udako balorazioa
Udaleko kirol arduradunek udako balorazio ona egin dute ikastaro eta kirol ekimenetan partaidetza zabala izan delako.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.