Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 2, Asteartea

2008-09-04 | 15:14:46

KIROLA

Pilota Eskola berria urrian jarriko dute martxan

ZKEk antolatutako eskoletan eskupilotan eta gomazko pilotarekin palaz aritzeko ikastaroak emango dituzte

ZKEko pilota atalak ikasturte berrirako daukan proiektua azaldu zuen herenegun. Pilota Eskola zabalduko dute urriko lehen astean eta gazteak parte hartzera animatu dituzte. 16 urtez azpiko neska eta mutilentzat izango dira ikastaroak eta eskupilotan jokatzen ikasteaz gain, gomazko pilotarekin jokatzeko beharrezkoak diren azalpenak ere jasokoo dituzte. Hori bai, bi modalitateetako ikastaroak bereizi egin dituzte. Izena emateko epea irailaren 25 arte egongo da zabalik eta ZKEko bulegora jo beharko da horretarako (943 831463).

Astelehenetan gomazko pilotarekin palaz aritzen ikasteko jardunaldiak izango dira mutilentzat, 17:00etatik 19:00etara. Asteartetan eskupilotan ibiltzen irakatsiko dute Jokin Argotek eta Jabi Oteizak, eskolak neskentzat eta mutilentzat izango dira 17:00etatik 19:00etara. Azkenik, asteazkenetan neskentzako eskolak emango dituzte gomazko pilotarekin palaz jokatzen ikasteko.

Harrobia lantzea helburu
Pilota Eskolaren aurkezpenean jakinarazi zutenez, Zinema pilotalekuan emango diren ikastaro guzti hauek herriko pilotarien harrobia indartzea dute helburu. Pilotan jokatzen ikasita gero, federatuen multzora pasatuko dira batzuk, baina lehenbizi harrobia sendotzea garrantzizkotzat jo dute.
ZKEko pilota atala 1944an sortu zen eta kirol elkarteko «zaharrenetakoa» dela azpimarratu nahi izan zuten. Bere ibilbidean zehar «garai onak eta eskasagoak» izan ditu, eta azken urteetan «beherakadarekin zebilen».

ZKEko zuzendaritzak «beharrezkoa» ikusi zuen pilota atala indartzea eta azken hilabeteetan ataleko zuzendaritza berria eratu dute. Partaide berriak sartu dira pilota atala gidatzera eta ZKEko lehendakari Esteban Collantesen hitzetan «pilota atalak handitzeko aukera ugari du». Collantesen iritziz, «Euskal Herrian sortutako kirola da pilota eta horregatik lana egin behar dugu bultzada berria emateko».


Laguntzaileen babesa

Ekimen berri hauek martxan jartzeko diru laguntza emango duten laguntzaileei eskerrak eman dizkiete arduradunek. Gurasoen laguntza ere eskatu dute garraioan lagundu dezaten, esate baterako.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.