Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 2, Asteartea

2008-09-04 | 13:42:18

JAIAK

Lehenbiziko aldiz Euskararen Eguna antolatu dute larunbaterako AEK-k eta EHEk

Herri Lasterketak, bazkari herrikoiak eta euskararen aldeko kalejirak lelo bateratua izango dute erreferentzia bihurtu asmoz

ĞEuskal Astearen baitan, euskararen aldeko ekimenen garrantzia eta ezinbestekotasuna lau haizetara zabalduko duen erreferentzia bat sortu dugu: Euskararen Egunağ. Bihar izango da, eta antolatzaile diren heinean, AEK-k eta EHEk herritar guztiei ekimenetan parte hartzeko deia luzatu diete. Goizean hasita, euskararen aldeko aldarria herriko kaleetan barrena zabaltzea jarri dute helburutzat. Orain arte, Euskal Jai Egunaren aurreko larunbatean Euskararen Aldeko Herri Lasterketa eta bazkari herrikoia egin dira urte askoan. Egonkortutako ekimenak dira bi hauek, lasterketak 13 urte eta bazkariak 24 urte egingo baitituzte aurten, baina indarrak batze aldera izen beraren azpian bildu dituzte guztiak, egitaraua osatuz eta mezua borobilduz

.
Mezu bakarra, hamaika bide
Euskararen Egunerako prestatu duten egitarauan egongo den berrikuntzetako bat poteoa eta kalejira batuko dituen ekimen herrikoia izango da. Bazkalondoko emanaldiaren ondoren, kalez kale ibiliko dira festarako gogoz bildutako partaide guztiak. 18:30ak aldera hasiko den kalejira honetan txaranga izango dute lagun eta euskararen aldeko aldarrikapenak modu alaian zabaltzea nahi dute antolatzaileek.
Euskararentzat... pixka bat inoiz ez da mutxo! izango da aurtengo Euskararen Egunak izango duen lelo nagusia. Eusko Jaurlaritzak daukan hizkuntza politika «eskasaren» aurrean egindako salaketa gisa aurkeztu dute leloa, Pixka bat es mucho kanpaina ezagunari erreferentzia zuzena eginez.
Mezu oroko horrez gain, eguneko ekitaldiekin harremana duten eranskailuak edo pegatinak ere kaleratuko dituzte, «aldarrikapena maila pertsonalera jaitsi dadin». Nik lasterketa zapatilakin, ta aurreneko hitza euskarakin! edo Nik marmitakua atunakin ta aurreneko hitza euskarakin! izango dira agertuko diren esaldietako batzuk.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.