
2008-09-02 | 13:55:52
GIZARTEA
Irailaren 5ean hasiko dira berdintasunari buruzko inkesta egiten
1.000 herritarri egingo dizkiete galderak hilabeteko epean, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak aztertzeko asmoz
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailaren ekimenez Fondo Formacion Euskadi herriko emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak aztertzeko diagnosia ari da egiten. Prozesu horren baitan, herritarrei egiteko inkesa zabala dago aurreikusita eta datorren ostiralean hasiko dira galdeketekin, irailaren 5ean. Hilabete honetan zehar, proportzionalki biztanlegoa ondo ordezkatuko duten 1.000 herritarri egingo dizkiete galderak. Lau teknikari ibiliko dira etxez etxe bisitak egiten eta inkestatuek ez dute izenik eman beharko. Inkestaren aurretik, herriko emakumeekin lau lan-talde egin dituzte teknikariek (ongizatea, lana, hirigintza eta kultura-aisia-kirola esparruak jorratu zituzten). Irailaren 18an beste lan-talde bat egingo dute osasungintza eta hezkuntza lantzeko. Urriaren 12an, berriz, gizarte foroa izango da. Eta azkenik, diagnostikoaren emaitza osatuak urriaren amaierarako prest egongo direla uste dute arduradunek.
2008-09-02
Beraz... behingoz galdetuak izango garenez, 1000tik pasata erantzun jaso ditzatela, inor ez gaitezen isildu.
2008-09-02
Entzun dudanagatik, orain arteko bilerak oso interesgarriak eta giro majoan izan omen dira. Ea halako dinamika gehiagotan erabiltzen duten udaletxekoek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.