Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 2, Asteartea

2008-09-01 | 19:38:36

KULTURA

Euskal Asteak giroa berotuko du egunero egingo dituzten kultur ekitaldiekin

Basarri Saria Jon Martinen jasoko du ostiralean, eta larunbatean Herri Lasterketa eta bazkari herrikoia izango dira

Irailaren 9an ospatuko den Euskal Jai Eguna iritsi arte, ordea, makina bat kultur ekimen izango da Euskal Astearen baitan. Gaur gauean izango da aste honetako lehen ekitaldia, Oreka TX taldearen ikuskizun berriarekin. Datorren igandeko Haurren Euskal Jai Eguna bitartean egunero izango dira ekimenak, oro har, euskararekin eta euskal folklorearekin lotuta beti ere.

Euskal Asteko egitarauaren aurkezpenean, hainbat kultur adierazpenetako ordezkariak izan ziren eta Imanol Arregi Iturbide pandero-jotzaileari omenaldi txikia egin zioten. Iturbide urte askoan etorri izan da Euskal Jai Eguneko erromeriara eta egindako ekarpena eskertu nahi izan diote Udaleko kideek.
Basarri Saria, Martinentzat
XXIV. Basarri Bertsopaper Saria Jon Martin oiartzuarrak irabazi duela jakinarazi zuen antolakuntzak joan den astean. Ostiralean egingo den bertsolari gazteen Lizardi Sariko finalean jasoko du saria. Final horretan Uxue Alberdi, Jokin Labaien, Alaia Martin, Unai Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran eta Agin Rezola ariko dira.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.