Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko azaroak 20, Osteguna

2008-06-18 | 18:59:37

EKONOMIA

Langile bat «bidegabeki» kaleratu dutela salatuko du LABek bihar (osteguna)

Molduras Zarautz enpresaren aurrealdean elkarretaratzea egingo du sindikatuak, 12:00etan

LAB sindikatuak elkarretaratzea egingo du bihar (osteguna, ekainak 19) eguerdian Molduras Zarautz enpresaren aurrean, bertako langile bat «bidegabeki» kaleratu dutela salatzeko. Herritarrei eta langileei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin nahi izan die LABek. Sindikatuaren arabera, langile batek hatz bat hautsi zuen lanean ari zela eta «enpresako arduradunek ez zioten Gizarte Segurantzako zerbitzuen berririk eman; enpresak daukan aseguru etxera ere ez zuten bideratu». Istripua izan zuen langilea, «bajarik hartu gabe», masajeak hartzen izan zen eta lanera itzuli zen jarraian. «Baina horrela zebilela, egun batean hatza gaizki zuelako pisuarekin ezin zuela lanik egin esan zion langileak arduradunari. Horren ondoren arduradunak enpresatik kalera bota zuen langilea», azaldu du LAB sindikatuko arduradunak.

Gertakari hauek LABen ustez «ez dira bidezkoak» eta «langilearen jatorri senegaldarra aprobetxatu dute enpresakoek, beti ere babes gutxiagorekin egoten direlako horrelako kasuetan».
LABeko kideek elkarretaratzea 12:00etan hasiko dute, Abendaño industrialdeko Errotazahar kalean dagoen enpresaren aurrealdean.

 

 

Jasotako erantzunak:

6

2008-06-30

Guztiz ados. Ulertzen da batzuetan sindikatuek beren burua harrapatuta ikustea eta gogoz kontra ere aurrera egin behar dutela iriztea, baina horretan ere faktore pertsonala ere izaten da tartean. Esaterako, zein den kasua daraman abokatua. Batzuek itsu-itsu aurrera, hau gerra balitz bezala. Ba ez, ez da gerra.

5

2008-06-22

Eta sindikatuek ere kontuz ibili behar dute: langile guztien egoerak ezin dira defendatu; denean bezala, langileen artean ere denetik dago, garbi hitz egiten ez dutenak barne. Eta gero, kontuz ibili ezean, sindikalistek batzutan hatzak harrapatzen dituzte defendagarria ez zena defendatzen...

4

2008-06-22

Ba, tira, Josuk esan bezala, Hitzak berak ere argitaratu baino lehenago egin zezakeen kontraste hori, ez zen zaila. Ea finago ibiltzen diren hurrengoan...

3

JOSU | 2008-06-20

kaixo Haritz kontua da badirudiela enpresakoek diskrimatu egin dutela bere jatorriagatik... Egia esan ez nuke nahi gehiegi hitz egin baina... ba al dakizue pertsona honi lanean hasi zen egunean, berak eskatuta, diru kantitate polit bat aurreratu ziotela oraindik ezagutzen ez zutela? hori egiten al du arrazista den batek? edo are gehiago, beste edozein pertsona normalek, zu eta ni bezalakoek? inporta al du enpresa honetan beste etorkinek lana egiten dutela beste edozein langilek bezala? behatza hautsi zuenean langileak bera ukatu zuela medikuarengana joatea? Epresakoek nola hala konbentzitu zutela fisioterapeuta batengana joatera? hori eta gero langileak berak ez zuela nahi izan baja hartu? ez dakit, gauza gehiago ere badira... ez dut gehiegi hitz egin nahi. Hala ere, sinesten ez badidazue, gauza bat eskatuko nuke: entzun daitezkeen bertsio demonizatzaileei besterik gabe sinesgarritasun osorik ez emateko. Ondo segi.

2

Haritz | 2008-06-20

Apa Iosu, nik ez zekiat ezertxo ere kasuaz, eta ez diat zalantzan jarriko hik esana, baina mesedez, argitu gauzak piskabat, harria bota eta beste aldera begiratzeaizaten da eta errazena... gustora ezagutuko nuke benetan gertatua.

1

josu | 2008-06-19

nik kasua zerbait ezagutzen dut eta LABekoek diotena ez zaio egiari ezertxo ere hurreratzen. Ñabardura gehiegi daude horrelako juzkua egiteko. Baina propaganda egin beharra dute hauek ere zerbait egiten dutela justifikatzeko. Penagarria iruditzen zait gertatutakoaz ongi informatu beharrean "borroka" mediatikoan sartzea... eta informatu badira, nahiago izatea enpresaren kontra modu itsuan jardutea. Beraiek jakingo dute zertan ari diren. Beti izan banaiz ere sindikatuen defendatzaile sutsua, horrelakoek fedea galdu arazten didate.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.