Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko urriak 8, Asteazkena

2008-06-13 | 11:09:44

HEZKUNTZA

Ikastola berria eraikitzeko akordioa sinatu dute

2010-2011 ikasturterako martxan egongo dela iragarri zuen Ikastolako lehendakari Txumai Iturriak

Hiru urte eta erdi negoziatzen jardun ondoren, iritsi da Ikastola berria eraikitzea bideratuko duen hitzarmena. Atzo sinatu zuten akordioa Salbatore Mitxelenako, Udaleko eta Promociones Andizmendi enpresako ordezkariek. Horren aurretik, udalbatzarrak eman zion behin betiko onespena proiektuari eta bertan zeuden alderdi guziak gustura agertu ziren emaitzarekin. Eraikin berria Eguzkizaharra lursailean egingo dute (lehen Zarautz Garden zegoen eremuann). Gaur egun ikastola dagoen tokian, berriz, etxebizitzak egingo dituzte zati batean (horietatik 12 babestutakoak izango dira), eta beste zati bat Iņurritzako parkea handitzeko erabiliko dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

11

2008-06-18

Hitzarmen honekin, hain justu, haurrek irabazten dute, Iņaki. Nahi duena ongi etorria izaten jarraitzeaz gain, parkeak eraberriturik aldamenean segiko du. Eta, gauzak diren bezala, parke honetan ikastolako haurrak ibiltzen dira gehien, ez da Geltokikoaren kasua, distantzia hutsagatik. Eraikin berria handiagoa izango dela? Noski! Leku aldaketa hau ez da kapritxoa, beharra baizik,egungo eraikina egiteko jende asko bere poltsikotik jartzea ere ez zen izan bezala. Bestela oraindik Egunon, Pilartxo enea eta garagetan segi behar...

10

2008-06-18

Pelotazoa: hireak bai! Idearik gabe jardun behar hori...

9

2008-06-18

Ez dakit zergatik hainbeste aipamen ezker abertzaleari: ikastolan denek dute kabida, zenbaitek agerikoak onartu nahi ez badituzte ere. Ez ahaztu, ikastolan heziketaz arduratzen garela, ez "doktrinatzeaz"; eta ez nahastu irakasleon bizitza pertsonala, aukera edo ez aukera politikoa eta gure lana. Batzuk abilezia handia duzue horretarako eta.

8

2008-06-18

Ikastolak badu beti aurrera eraman duen iritzi bat: bertara bere haurra eraman nahi duen oro hartzea. Behar berezietako haurrak ere, herrian beste ikastetxetakoek baino lehenago onartzen zituzten. Paralisi zerebralak,down eta gainontzekoak. Beti aintzindari erabaki ausartenetan ere. Leku faltagatik zer egin behar dute: ezezkoa ematen hasi batzuei beste eskola batzuetan bezala? Inoiz ez! Eta agian hori zen erabaki erosoena, zenbaitentzat desiokoena, ikastolan kabituko ez liratekeenak beste batzuen mesede liratekeelako...Oraingo eraikina uzteak pena ematen du, baina inor kanpoan ez uztearen izenean, erabaki onena. Ikastolan baino gardentasun handiagoz gaiak kudeatzen diren enpresarik ez duzue topatuko herrian. Bestela, Batzar batera azaldu. Ezkutatzearen kontua, ikastola desestabilizatu eta pakean utzi ezin duzuen horien kontua da.

7

Otto Pette | 2008-06-17

Badirudi herriko haurrek beste eskola duin bat edukitzea mintzen duenik badela herrian. Eskola duin eta anitzak herriaren ondare dira. Are gehiago eskola horiek \"Herri Onurako\" izendapena badute. Horretaz gain 12 etxebizitza babestu eta Iņurritzako parkea handitu. Zer gahiago behar zen? Ikastolako haurrek Iņurritzako parkearen ondoan egoten jarraituko dute eta orain arte bezala erabili ahal izango dute. Pelotazoari buruz Herri Onurako erakunde batek ematen badu, gaitzerdi, baina etzait iruditzen pelotazo handirik dagoenik \"Inmobiliaria de Orio\"-k gaiari errentagarritasunik ikusi ez dionean. Zarauzko ezker abertzalea non dagoen? Ziur aski beste alderdi guztiak aho batez egon diren toki berean. Ziur alderdi politiko guztiek akordioan zerbait aldatuko zuketela, baina orokorrean herriarentzat ona delakoan daude eta horregatik sinatu dute. Ni ere horretan nago.

6

2008-06-17

Hau da hau idearik eduki gabe zizaņa sartu nahi izatea! Aurreko mezua idatzi duen probokatzaile eta kobarde horri (etzak/n inoren izenik aipatu eurea idatzi gabe) zera esan nahi nioke: hemerotekara jotzeko eta ezker abertzalearen jarreraren berri izateko bai gai honen inguruan bai beste askotan. Kaka nahastera etxera joan hadi!

5

2008-06-16

A ze PELOTAZO urbanistikoa. Honi buruz zer esaten du Zarauzko ezker abertzaleak. UMMM, ez dut ezer entzuten. ai ai ai,... txapas eta konpainia,...

4

Iņaki | 2008-06-15

Haurrak agian gehien galtzen dutenak hitzarmen honekin. Kontuak atera ikastolak bereak ez diren baina bertako haurrek egunero erabiltzen dituzten zenbat metro karratu dituen gaur eguneko eraikinaren inguruan. Baina badirudi honek ez duela garrantzirik; eraikin berriak zaharrak baino metro karratu gehiago izango dituela esan eta nahikoa. Nik ez dut ba hain garbi ikusten.

3

2008-06-14

A ze hitzarmen aparta! Ikastolakoentzat, eraikin berria, Andizmendikoentzat lana eta negozioa eta zarauztarrontzat 12 etxebizitza babestu. Beraz, galtzailerik ez?

2

Iņazio | 2008-06-13

Iņurritza errekatxoaren ondoan?

1

2008-06-13

Zorionak, ikastolakoei! Aupa Martin!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.