
2008-06-12 | 08:36:09
GIZARTEA
Maletatxo susmagarri batengatik hiru kale itxita egon dira goizeko lehen orduan
Ipar kalea eta Santa Marina kalea gurutzatzen diren tokian aurkitu dute, baina ez zeukan inongo lehergailurik
Zarauzko Alde Zaharrean, Santa Marina kalea, Ipar kalea eta Patxiku kalea itxita egon dira goizeko lehen orduan. Izan ere, 07;30ak inguruan, herritar batek edo batzuek (Ertzaintzak ez du datu zehatzik eman) maletatxo susmagarri bat topatu dute bi kaleen arteko bidegurutzean dagoen Eroski supermerkatuaren aurrean. Hori jakin bezain laster, Ertzaintzak bi kaleak itxi ditu Udaltzaingoaren laguntzarekin. Ertzaintzako artezilariak etorri zain egon dira, maletatxoa ikertu eta barruan lehergailurik ba ote zeukan jakiteko. Artezilariak iritsi dira, maleta eraman dute, eta Herrizaingo Saileko prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, ez dute inolako lehergailurik topatu barruan. Goizeko 08:40rako berriz ere kalea normaltasunera itzuli da. Bizilagunen artean, ez da egon beste konturik kaleak ireki dituztenean. Aurreko eskaratzean bizi den emakume batek zehaztu duenez, kantoian dagon etxea konpontzeko lanak egiten ari diren andamioaren azpian zegoen maletatxoa eta handik atera dute.
2008-06-13
Nei re esplikaziyo guztiyak emantzizkien eta edukaziyo osuakin.
2008-06-13
Eskaleren baten ajuarra izango zan...
2008-06-13
Ba ni oso ondo tratatu ninduen beste batek...
logale | 2008-06-12
ni esnau ta balkoira irten naizenian ertzain erdaldun batek oso modu txarrian esan dit 'fuera,fuera vete dentro' builaka... eta kalera irten detenian ere berdin. Hauek al dira moduak herritarrak zaintzeko, eta ingurukoek momentu hoietan ez al dugu merezi benetako esplikaziorik poliziaren eskutik?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipar kalea eta Santa Marina kalea alkartzen diren kantoian topatu dute maletatxo susmagarria
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.