
2008-06-10 | 14:37:39
KIROLA
Ikusi Arteko artelanak ikusgai jarri dituzte herriko 69 dendetan
Uztailaren 7a arte egongo dira eskulturak ikusgai eta irabazleak
Itzuli da Ikusi Arte. Laugarren urtez jarraian, Murkil dendari elkarteak, Udalak eta Xpression! taldeak Ikusi Arte erakusketa jarri dute abian. Herriko 69 dendetako erakusleihoetan egongo dira ikusgai artelanak uztailaren 7a bitartean. Murkilek esku-orriak ere argitaratu ditu parte hartu duten denda guztiak plano batean bilduz. Kultura zinegotzi Arantxa Iturriak aurkezpenean adierazi zuenez, «oso gustura» dago «herria erakusketa areto handi batean bihurtu delako». Ikusi Artek proposatzen duen formulak «arte garaikidea modu berritzaile eta originalean» gizarteratzeko balio duela uste du Iturriak.
Pinturaren ordez, eskultura
Aurreko urteetan pintura izan da nagusi Ikusi Arten, baina aurten eskulturak eta tailak hartuko dute lekukoa. Honako hamaika artista hauen lanak egongo dira ikusgai: Juan Antonio Mendizabal, Pedro Pejenaute, Braulio Buentxea, Joxan Aizpurua, Juan Jose Mendez Txefo, Eusebio Gomez, Xanti Labeaga, Aitor Ruiz Eguino, Luis Fernandez, Karlos Irazu eta Antxon Mendizaba. Artista izatetik bizi ez direnak dira zerrendako guztiak, Ikusi Arte ekimenarekin gisa horretako jendeari ireki nahi baitizkiote ateak, erakusketetan parte hartzeko izan ohi dituzten oztopoak gaindituz.
Llongeras | 2008-06-11
Zenbat denda daude Zarautzen? 69 besterik ez? Hor "dendatan" komeni da, ezta?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.