Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko urriak 6, Astelehena

2008-06-10 | 13:34:44

GIZARTEA

Landarez apaindutako balkoien lehiaketa egingo dute lehen aldiz

Udalak antolatu duen lehiaketan parte hartzeko izena udaletxean eman beharko da uztailaren 2a baino lehen

«Kaletik ikus daitezkeen baloiak eta leihoak lorez eta landarez apaintzeko helburuarekin», lehiaketa antolatu du lehenbiziko aldiz Zarauzko Udalak. Parte hartu nahi duten herritarrek udaletxean eman beharko dute izena, herritarren arretarako bulegoan. Bertan emango zaien zenbakidun txartela lehiaketara aurkeztu nahi duten balkoian edo leihoan zintzilikatu beharko dute parte-hartzaileek, gero epaimahaiak egiten duen bisitan zein toki den jakin dezan.

Atzo aurkeztu zuten lehiaketa berria lorategi eta parkeen arduradun Patxi Elolak eta Udaleko zerbitzuen zinegotzi Kontxi Fuentesek. «Herri zainduaren irudia ematen laguntzen duten herritarrak saritu» nahi dituztela zehaztu zuen Fuentesek eta zentzu horretan Elolak «inplikazioa» eskatu zien herritarrei.

Uztailaren 2tik 18ra, bisitak

Parte-hartzaileek uztailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Ondoren, epaimahaiko kideak uztailaren 18ra bitarteko epea izango dute leiho eta balkoiak bisitatzeko eta azken erabakia hartzeko. Guztira 10 sari jarri dituzte, 225 euro, 150 euro, 100 euro eta 60 euroko diru-txartelekin. Informazio gehiago Udalean edo herriko lore dendetan lortu daiteke.

 

 

Jasotako erantzunak:

6

2008-06-13

Jesuuuus! Hau da dana nastu berra zaunkari onena!!!....Eozeñek zekik lore politenak guain izateiala,hi! Usurbilko plazakuai galdetuiek!

5

ZAUNK, ZAUNK eta ZAUNK | 2008-06-12

eta azken komentarioa, lehenagotik genituen leku ederrak nola izorratzen dituzten ere ez dizu amorraziorik sortzen???? mollari aldean egiten ari diren txikizioa ikusi ahal duzu???? beharrezkoa ahal zen???? galdetu ahal dizute ia hori nahi zenuen???? http://zarautz.hitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00002002/ZUREA_DA_HITZA._Mollarriri_buruzko_kezkak_berretsiz._Ingurumena_Arkamurkak_egin_duen_bezala_gunea_errespetatzeko_eta_bideak_oinezkoentzat_izan_daitezela_eskatzen_dugu.htm zeini eskatu behar zaizkio respontsabilitateak?? eta noski, egin eta gero lehenago hobeto zegoela esango duzu ez?? piknik zikiñak egiteko lekua eraikitzen dutenean...

4

ZAUNK TA ZAUNK | 2008-06-12

Ta zer dela eta antolatzen dute hau udaran???, herriak itxura zaindua eta polita udaran bakarrik eduki behar aldu??? ez ahal zaizu herri eskaparate batean bizi garela iruditzen??? niri horrek enbidia ez, amorrua sortarazten dit!!! jerifalte hauek nahi dutena nahi dutenean eta denen diruarekin egiten dute eta!!!! nik balkoiak saritu ordez herrian gune berde gehiago egiteko erabiliko nuke diru hori!!!!, ez dago natura bera baino gauza txukun eta politagorik eta!!! gainera, dauden gune berde bakarrak egunak kontatuak dituzte (arrona alboko parkea, ... ba al dago beste gune berde publiko belardunik zarautzen???)

3

PIPER | 2008-06-11

Ideia polita iruditzen zaidak, eta beheko biei enbidi zikina besterik ez dezute

2

Zaunk | 2008-06-10

Gure polimiliki hippy bihurtzen ari zaigu!!! lehen karretera jenerala peatonalizatzea, orain loreak... Galdera, Marihuana ederrenari ere saria emango al diote=??? kar kar

1

zarauztarra | 2008-06-10

Hi Elola , pasatzen ari haiz

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.