Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko urriak 13, Astelehena

2008-06-09 | 15:53:06

KIROLA

Borja Iradier igerilaria Olinpiar Jokoetarako sailkatu da

Monakon jokatutako Mare Nostrun proban lortu du Pekinerako txartela

Aurtengo Olinpiar Jokoetan bi zarauztarrek hartuko dute parte. Batetik, Ainhoa Murua triatletari hitzez baieztatu zioten Pekinera joango zela eta orain berrespen ofiziala soilik falta zaio. Bestetik, berriz, Borja Iradier igerilariak asteburu honetan eskuratu du Pekingo hitzordu nagusian lehiatzeko aukera. Borja Iradier igerilari zarauztarra Zamorako ADZ Alcaser taldearekin aritzen da lehian eta asteburu honetan Monakon izan da Mare Nostrum zirkuituko proba batean. Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko zuzeneko txartela lortu nahi bazuen, hautatzaileek jarritako gutxieneko marka egin behar zuen: minutu bat, segundo bat eta berrogeita bost ehuneko. Bular-igeriketan 100 metro eginez, Iradierrek gutxieneko marka hori hamahiru ehunekotan hobetu zuen Monakon jokatutako proban, 1:01:32 denbora eginez. Ondorioz, abuztuko Olinpiar Jokoetan Espainia ordezkatuz joango da Iradier Txinara.

Mane Nostrun zirkuituak beste bi proba izango ditu datozen hilabeteetan, bat Bartzelonan eta bestea Parisen.

 

 

Jasotako erantzunak:

6

Txino | 2008-06-10

AUPA !!! AURTEN GURIE DEK ETA!!!

5

ni neu | 2008-06-10

hoi da txoakeia KSK !!! zu kirolaria izan bazina eta hortaz biziko bazina , orduan konturatu ziņan zuretzako jokoak zer diren eta ze garrantzia duten , selekzioak aztuta! noski berak euskadiko selekzioa baldin bazeon seguraski euskadirekin lehiatuko zela, baina oraingoz ez dago eta zure karrera profesionala aztu horregatik , ezezkoa emateatik ? FABOREZ !!!!

4

KSK | 2008-06-10

....a bai! ESPAŅA-ko selekzioarekin!! jejejjeje

3

KSK | 2008-06-10

...Galdera bat? Olimpiadeta ze taldekin doa? Esukadi-ko zelekzioarekin???...

2

2008-06-10

ZORIONAK. EA DENA ONDO ATERATZEN ZAIZUN. IZUGARRIZKO OHOREA DA GURE HERRIARENTZAT ZU ZARAUZTARRA IZATEA.

1

Neu 1 | 2008-06-10

Zorionak eta animo. Ondo pasatu Txinan!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.