
2008-06-09 | 13:39:13
KIROLA
Zaletasunaren harrobia, lokal berrian
ZAEk Aiako Ubegun industriagunean bere lokal berri inauguratu du
Orain dela hilabete batzuk ireki zuten arren, joan den ostiralean egin zuten Zarauzko Arraun Elkartearen lokal berriaren inaugurazio ekitaldia. Aiako Ubegun industriagunean kokatuta dagoen lokalak 769 metro koadro ditu eta bertan bildu dituzte arraunlarientzako aldagelak eta gimnasioa, eta kudeaketarako beharrezkoa izango den bulegoa. Lokal berriak harrobia lantzen lagunduko diela adierazi zuten ZAEko kideeketa aldi berean herriko zaletasunari bultzada emateko ere balioko duela uste dute. Inaugurazio ekitaldian izan ziren Jon Urien alkatea, Udaleko zinegotziak eta Iņaki Galdos diputatua. Andoni Egaņak bertsoak abestu zituen eta Zarautz Abesbatzak ere emanalditxoa egin zuen
iluvijah | 2008-06-10
ta oriyon pantanala iteakuan etzuten ezer ikutu ez??? bazpare ordun ixilik....
Behatzailea | 2008-06-10
Ikusi dut gaur goizean errekaren ertza hondatzen hasiak direla saltalekua egiteko. Ba al dute behar adina baimen? Portu Sailarena, Kosta Zerbitzuarena, Ur Zerbitzuarena, Ingurumen Sailarena... Seguru den-dena dutela? Eta nola pentsatzen dute enbarkazioak erriyora ateratzea marea bajua dagoenean? Ez zuten bada pentsatuko Altxerri erreka dragatzea, ezta?
ISLADA | 2008-06-09
http://es.youtube.com/watch?v=E-yhHx45slo
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.