
2008-05-14 | 16:09:36
KULTURA
Lehen aldiz Literatur Astea antolatu du Azken Portuko Jai Batzordeak
Euskal idazle ezagunek hartuko dute parte datorren astelehenean hasiko
Festa giroko ekitaldiak albo batera utzi gabe, kulturari estu-estu lotutako jardunaldiak antolatu nahi izan ditu oraingoan Azken Portuko Jai Batzordeak. Datorren astelehenean hasi eta lau egunez, Literatur Asteaz gozatzeko aukera izango da Azken Portun. Gisa honetako ekimen bat antolatzen duten lehen aldia da, baina ez da horregatik maila eskasekoa izango. Maiatzaren 22a bitartean, euskal literaturako izen ezagunak ariko baitira beraien esperientziatik hizketan: Anjel Lertxundi, Hasier Etxeberria, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre eta Jose Luis Otamendi.
Sasoi batean Vladimir Brigadetan ibilitako zenbait literatura zale dabiltza gaur egun Azken Portuko Jai Batzordean, eta Gari Berasaluze taldekideak adierazi duenez, «herriari literaturarekin lotutako zerbait eskaintzea egokia iruditu zaigu».
Anjel Lertxundiri Hasier Etxeberriak egingo dion elkarrizketarekin hasiko da Literatur Astea. «Hautatzen hasita, Andu-ren literatura ibilbideari errepasoa egitea interesgarria iruditu zitzaigun», azaldu du Berasaluzek. Elkarrizketa formatua egokia ikusi zuten antolatzaileek ,eta ETB1n Sautrela aurkezten duen Etxeberriaren baiezkoa lortutakoan, jardunaldia borobilduta gelditu zitzaien. Dena den, bertara joaten diren entzuleek ere izango dute galderak egiteko aukera.
Auzoa bizirik mantentzeko
Abuztuko festak antolatzeaz gain, urtean zehar ere ekimenak martxan jartzea erabaki zuen Jai Batzordeak duela pare bat urte. Berasaluzeren ustez, «auzoak bizirik nahi ditugula aldarrikatzeko modua da», Zarauzko Udalak daukan festa, kultura eta aisialdi ereduak «auzoak erabat baztertuta dituelako».
2008-05-20
Ni izan naiz Anduren elkarrizketan. Oso polita eta... puntaraino beteta! Beraz, herri honetan badago halako ekintzetarako interesik, zalantzarik gabe. Kultura batzordeak guztiz babestu behar lituzke herri ekimen hauek.
2008-05-17
Herriko festak ere zuek antolatu behar zenituzkete, txapeldunak zarete!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.