
2008-05-12 | 13:15:08
KULTURA,
Zarautz Kantuan ekimenak, hasiera ona izan du
100 lagunetik gora bildu ziren kaleak euskal kantuz alaitzeko
Larunbat eguerdian jende ugari ibili zen kalez-kale kantuan, izan ere, 100 herritar inguruk orduantxe eman zioten hasiera Zarautz Kantuan ekimenari. Antolatzaileen arabera, «oso ondo» joan zen guztia eta «gustura» gelditu dira emaitzarekin. Abeslari multzo bat hasieratik bukaerara arte egon bazen ere, beste jende asko joan-etorrian ibili zen. Zerua lainotuta zegoen arren, ez zuten aterkiak zabaltzeko beharrik izan. Txistularien lagundu zieten abeslariei eta Donostiako Kantu Jiran ibiltzen den Itziar Zamora zuzendariak gidatu zuten taldea. Amaiera, Musika Plazan eman zioten. Datorren hitzordua, ekainaren 14an izango dela jakinarazi dute arduradunek.
2008-05-17
Oso ekimen polita eta herrikoia.Ea kantuak bada ere elkartzen gaituen,garaia da eta.
kantaria | 2008-05-12
Talde zoragarria osatu dezute benetan. Herri guztietan irten behar genuke horrelako ekintzetan. Zuek segi horrelaxe kantuan merezi du eta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.